Toki-administrazio guztietan, lehentasunezko helburuak dira komunikazio publikoa eta eskura dauden baliabide teknikoak, ekonomikoak eta giza baliabideak egoki erabiltzea. Eta, hain zuzen, helburu horiek bat datoz merkatuko soluzio berrienen aldeko apustuarekin. Euskalteli, teknologia-aholkulari integrala denez, erantzun berritzaileak eskatzen dizkiozue, eta helburu horrekin bete-betean egiten du bat tiiviik: Cinfo gure bazkide teknologikoaren soluzio bat da, osoko bilkurak edo udalak antolatutako beste ekitaldi batzuk automatikoki grabatu eta eikusgai jartzeko.

Hodeiko bideo-sistema berri bat da tiivii, oso erraza eta automatikoa, eta, hari esker, osoko bilkurak zuzenean ikusi eta entzun ditzakete herritarrek. Behin hura instalatutakoan, 24 orduz egoten da erabilgarri, urteko 365 egunetan, osoko bilkura edo dena delako udal-ekitaldia unean bertan emateko, bai Youtuberen bidez, bai udalaren webgunearen bidez eta bai udalak bultzatutako jardueren berri zuzenean emateko telebista-katearen bidez. .

Eta ez osoko bilkurak bakarrik. Udalbatza-aretoan egiten diren prentsa-ohar eta ekitaldi guztiak eman daitezke, planifikazio zailik egin beharrik gabe.

Zergatik interesatzen zaie bideo adimenduna toki-erakundeei?

Hasteko, herritarrei begira, administrazioei zabalkunde eta gardentasun handiagoa ematen die, eta, gainera, prentsa- eta idazkaritza-sailaren lana errazten du. Izan ere, osoko bilkuraren irudiak automatikoki eskuratu ditzakete, komunikabideetara bidaltzeko edo aktak errazago idazteko.

Bestalde, Interneten telebista-kanal automatiko bat sortzeko aukera ematen duen interfaze bat eskaintzen du, bitarteko teknikoetan inbertitu beharrik gabe eta aldiro ekipo bat grabazio-tokira mugitu beharrik gabe, kameraririk eta errealizadorerik gabe funtzionatzen baitu. Azken batean, denbora eta ahalegina aurrezten laguntzeko zerbitzu bat da, eta udala beste maila digital batera eramaten du.

Bideo-teknologia adimenduna, osoko bilkuren ikus-entzunezko ekoizpena automatizatzeko aukera ematen duena

Osoko bilkurak grabatzeko eta ikusgai jartzeko zerbitzuak tiivii teknologia erabiltzen du, CINFO gure bazkide teknologikoaren ikus-entzunezko produkzio automatizatuko sistema bat, edukien sorkuntza eta ekitaldien ikus-entzunezko ekoizpena sinplifikatzeko diseinatua. Soluzio honek bideoa prozesatzeko sistema bat eta ekoizpen-mahai bat ditu hodeian, eta adimen artifiziala eta streaming-a erabiltzen ditu oinarrizko teknologia gisa. Zerbitzu jakin batzuk erabilita, egokitu eta pertsonalizatu egin daiteke, udal bakoitzaren beharrei erantzuteko. Ekitaldia zuzenean nahiz eskaripean eman daiteke, eta funtzio hauekin osa daiteke emisio-zerbitzua:

  • Kideren batek osoko bilkuran modu presentzialean egon ezin badu, urrundik parte hartzeko aukera ematen dio sistemak.
  • Webgune baten bidez, ekitaldia erabiltzaileen nahiz komunikabideen esku utz daiteke, eta zinegotzi bakoitzaren edo oposizioaren parte-hartzeak indexatu daitezke.
  • Gai-zerrendako puntuak
  • Hedabideentzat klipak sor daitezke, eman nahi diren uneekin.
  • Sinadura digitala
  • Bideoteka bat sor daiteke, eta han udalaren bilkura eta ekitaldi guztietako bideoak jaso.
  • Beste funtzio aurreratu batzuk, hala nola kamera bat baino gehiagoren bidez eginiko errealizazioa, eta bideoan grafismoak, iragarkia edo lokuzioak sartzea.

Gainera, bideo-akta digitalaren legezko eskakizunera egokitzeko aukera ematen du zerbitzuak.

Aplikazio praktikoak

tiiviiren aplikazio bakarra ez da osoko bilkurak ematea. Teknologia hori beste eremu edo jarduera batzuetan erabil dezakete udalek, hala nola kultura- eta kirol-ekitaldietan. Gainera, sistema hori eskoletan eta institutuetan ere erabil daiteke, modu presentzialean eskolan egon ezin duten ikasleei klaseak emateko. Zerbitzu aitzindaria da osoko bilkurak modu automatizatuan eta urrunetik emateari eta grabatzeari dagokionez, eta, dagoeneko, zenbait udaletan jarri dute martxan, hala nola Cambadosen eta Zaldibarren.

Euskaltelek, konfiantzako bazkide teknologikoa izanik, udal bakoitzaren beharretara egokitutako negozio-aukera eta -ereduak eskaintzen ditu. Adimen artifizialean oinarritutako bideo-ekoizpen automatiko eta urrunekoari buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan Enpresen Merkataritza Arloko taldearekin.