Ez da erraza langileen eskaeren eta zuen enpresaren produkzio-beharren arteko oreka lortzea.

Enpresa baten hastapenetan, nahikoa izan daiteke kalkulu-orri bat, baina, aurrera begira, nahitaezkoak dira soluzio digitalak, enpresa eraginkorra eta optimoa izango bada. Eta hor sartzen dira jokoan adimen artifizialeko soluzioak.

Datuak eta analisi matematikoko metodo aurreratuak erabiliz, adimen artifizialak erantzukizun berriak eta autonomia hartu ditu lan-ingurunearekin eta, zehazkiago, langileen txanden antolaketarekin loturiko erabakiak hartzeko.

Zeregin horren arduradunek denbora asko behar izaten dute puzzle erraldoi hori osatzeko, beharrezkoa baita langile guztiak eta hainbat xehetasun kontuan hartuko dituen ikuspegi globala.

Adimen artifiziala planifikazio neketsu hori erraztera dator. Zein dira adimen artifizialaren abantaila nagusiak?

Erakunde guztien oinarrizko bi behar batera betetzen dituzten soluzioak eskaintzen ditu:

  • Espero den lan-kargari edo gaitasun jakin bateko langileen beharrari zerbitzu minimoen maila egokiarekin erantzutea.
  • Langile guztiei buruzko informazioa izatea, hala nola kontratu bakoitzaren orduak, eskaera pertsonalak, oporrak, bajak edo txanden arteko atseden-orduak.

Gainera, adimen artifizialean oinarritutako aplikazioek azkartasuna dute ezaugarri, eta horrek arduradunen lana errazten du, langileen gogobetetasun- eta errendimendu-maila hobetzen ditu, eta ekoizpen-beharrak hobeto betetzen.

Eta ekarpen horien guztien konbinazioak produktibitate, errentagarritasun eta lehiakortasun handiagoa dakar berekin.

Euskaltelen sinetsita gaude adimen artifizialeko soluzioak baliagarri direla zuen enpresarako, eta soluzio horiek aplikatzen laguntzen ari gara aspalditxotik, gure talde espezializatuaren bidez: BAI Analytics.

Adimen artifizialean oinarritutako gure soluzioei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan Enpresen Merkataritza Arloko gure taldearekin.