• ES
  • EU
Blog Euskaltel Empresa Gertutasuna, urrutira iristeko.
  • Enpresak
  • Ekitaldiak
  • Tresnak
  • Arrakasta-kasuak
  • Itunak
  • Bideoak
  • e-learning
  • Logo Euskaltel
    srch_icon
    menu_iconMENUA
    • ES
    • EU
    menu_icon
      • herramientas
      • alianzas
      • eventos
      • casos de éxito
      • vídeos
      • e-learning
    • ES
    • EU
    closeorng_icon
    Partekatu

    Ekintzaileentzako ekitaldi nagusiak

    Nora - Euskaltel
    • 2015-10-13
    • notebk_icon 2 min

    Enpresa bat sortzeko asmoa baduzu (edo startup bat, hala esaten baitzaie gaur egun, oker bada ere, teknologia funtsezkoa duten enpresa berriei) edo duela gutxi sortu baduzu, jakingo duzu zeinen garrantzitsua den networking egoki bat. Baina non egin daiteke?

    Badira ekitaldi batzuk, ekintzaile guztiek gorriz ondo nabarmendu behar dituztenak. Jakin behar da zer egunetan eta non elkartuko diren, batetik, antzeko kezka eta ardurak dituzten pertsona ugari eta, bestetik, ikasteko aukera paregabea ematen duten aditu eta guruak.

    Seguru aski, beste hiriren batera joan beharko duzu, eta horrek dakartzan gastuei aurre egin, baina, zalantzarik gabe, balio handiko itzulkina izango du zure inbertsioak, ukiezina izan arren. Hona hemen ekitaldi horietatik garrantzitsuenak:

    Euskadiko ekitaldiak

    BIME Startup Summit – Bilbon, 2015eko urriaren 30ean

    Musikarekin eta sorkuntzaren industriarekin lotura duten startupen topagunea. Lau eremu ditu: Startup competition, non inbertitzaile-talde bati aurkeztuko dizkioten beren proiektuak startup finalistek; Mahai Inguruak, non sektoreko eragile nagusiek beren ikuspegiak azalduko dituzten, Speed Meetings (ekintzaileen eta inbertitzaileen arteko saio pribatuak) eta Startup Eremua, networkingerako ingurunea.

    European Ecommerce Conference – Bilbon, 2015eko azaroaren 18an eta 19an

    Hegoaldeko Europako merkataritza elektronikoaren erreferentziazko ekitaldia. Inspirazio-leku garrantzitsua ekintzaileentzat. Edozer sortu nahi duzula ere, unibertso digitalean jardun beharko duzu, era batera edo bestera.

    Euskal Herritik kanpora

    4YFN (4 Years From Now) – Bartzelonan, 2016ko otsailaren 22an eta 25ean 

    Bartzelonako Mobile World Congressen da egitekoa ekitaldi hori. Mugikorren industriarekin lotura duten startupen topagunea da. Ekintzaileak eta inbertitzaileak elkarrekin harremanetan jartzeko aukera bikaina. Zorte pixka batekin, Mark Zuckerberg hantxe ikusiko duzu! (Bartzelonan izan zen azkeneko MWCn).

    FICOD – Madrilen, 2015eko abenduaren 1etik 3ra

    Industria, Energia eta Turismo Ministerioak antolatzen du Eduki Digitalen Nazioarteko Foroa, Red.esen bidez. Foroaren helburua: ekonomia digitala garatzea eta sustatzea. Ideia, joera eta arrakasta-kasuen bilgune aparta da FICOD, erreferentzia Europa osoan.

    Pioneers – Vienan, 2015eko maiatzaren 23tik 25era

    Teknologia berriei buruzko munduko ekitaldirik handiena. Laurogeita hamar bat herrialdetako 1.600 startup baino gehiago eta 400 inbertitzailetik gora elkartzen dira Vienako jauregi inperialean. Mundu mailako ekitaldia da, ezin interesgarriagoa ikusmira goian duzuenontzat eta zuen enpresa berriari nazioarteko kutsua eman nahi diozuenontzat.

    Ez da erraza hautatzea, ezta? Pentsatu zein datorkien ondoena zure interesei (beharbada, zure ekitaldi ideala ez dago bost horien artean), eta asko ikasteko eta jende interesgarri ugari ezagutzeko gogoz joan. Ez zara damutuko!

    ¿Te ha gustado?
    TOP
    Partekatu
    Aurrekoa Hurrengoa
     jarri-harremanetan aholkulari batekin

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu.

    Eman izena gure buletinean!

    Izena eman nahi dut

    DIRULAGUNTZAK

    • Baduzu enpresa bat Euskal Autonomia Erkidegoan, banda zabal ultralasterako sarbiderik gabe, eta konektatu nahi duzu? Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak

    TOP BLOG

    • Gogokoena
    • Azkena
    • Aipatuena
      • Webgune onenak urtea zerbait berria ikasten hasteko Enpresak
      • Teknologia mugikorraren aroak: 1G, 2G, 3G, 4G… Enpresak
      • “Software librea seguruagoa da pribatiboa baino” Enpresak
      • Buenas prácticas que protegen tu negocio Zure negozioa babesteko jardunbide egokiak Enpresak
      • manos pantalla ordenador Euskaltelen Kit Digitala programak eskaintzen dizkizun 10 soluzio digitalak Enpresak, Nabarmen
      • EcoSmartEuskaltel Aurreztu energia eta murriztu CO₂-emisioak EcoSmartEuskaltelekin Enpresak
      • Lego, enpresa baten arrakastaren historia Enpresak
      • Noiz egokitu behar du zure enpresak teknologia berrietara? Ekitaldiak, Enpresak
      • Office 365, autonomo gisa aireratzeko Enpresak, Tresnak
     
    5g empresas aplicaciones 5g aukerak Automatizazioa bai analytics big data empresa características 5g Ciberseguridad ciberseguridad oficina ciberseguridad trabajo DataRobot digitalización digitalizazioa Entornos y soluciones Cloud Eraldaketa digitala erronkak estrategia teknologikoak Herramientas teletrabajo inteligencia aplicada INTELIGENCIA ARTIFICIAL inteligencia artificial aplicaciones inteligencia artificial big data inteligencia artificial empresas irtenbide teknologikoak protección pymes pymes euskadi redes 5g sectores aplicaciones 5g seguridad pymes servicio inteligencia artificial euskaltel servicios de inteligencia artificial soluciones 5g soluciones cloud soluciones conectividad 5g soluciones de inteligencia artificial Soluciones tecnológicas tecnología 5g tipos de inteligencia artificial transformacion digital empresa transformacion digital pymes Transformación Digital transformación digital empresa ventajas 5g Zibersegurtasuna ‘Kit digital’

    agian interesatuko zaizu

    Zure negozioa babesteko jardunbide egokiak

    • 26 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Euskaltelen Kit Digitala programak eskaintzen dizkizun 10 soluzio digitalak

    • 23 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Aurreztu energia eta murriztu CO₂-emisioak EcoSmartEuskaltelekin

    • 13 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Nola babestu datuak IoT soluzioetan

    • 12 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Prestatu Euskaltel Enpresakekin Kit Digitalaren laguntza erabiltzeko

    • 11 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Maiatzaren 12a, ETE-en Europako Eguna

    • 10 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Zure enpresaren komunikazioetan segurtasuna zaintzearen garrantzia

    • 04 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bidez, 3,5 milioi euro eskaintzen ditu zibersegurtasun industrialeko laguntzetarako

    • 19 apirila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu
    logo R
    • Enpresa Soluzioa
    • Arrakasta kasuak
    • Kontaktua
    Lege oharra | Cookieen Politika | Pribatutasun Politika

    suscribe footer eu

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu

    Izena eman nahi dut

    Newsletter Empresas

    0% Complete
    Euskaltel da ematen dizkiguzun datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta informazio-buletinean (Newsletter) izena emateko egin diguzun eskaera kudeatzeko erabiliko ditu, kontratuzko harreman baten arabera. Ez dizkiegu zure datu pertsonalak lagatzen hirugarrenei, horretarako legezko betebeharrik ez bada. Gure hornitzaileekin, berriz, guri zerbitzu bat emateko sarbidea behar duten kasuan bakarrik partekatuko ditugu. Eskubidea duzu, besteak beste, zure datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko eta haiek ezeztatzeko, eta halaber haiek tratatzearen aurka egiteko, gure webguneko Pribatutasun Politika ren informazio gehigarrian azaltzen den bezala.