Egoera berezi honetan, etorkizunera hurbiltzea da oraingora egokitzeko modu bakarra, baita irakaskuntzan ere. Horregatik, gure bazkide Cinforen lankidetzarekin,Edustream jarri dugu martxan: streamingeko hezkuntza-plataforma bat, Live Videon adimen artifiziala erabiltzen duena.

Edustreamen helburua da sistema bat eskaintzea, zeinean irakasleak eskolak normal ematen dituen bitartean ikasleek aukera izango duten urrunetik interakzioan aritzeko; bideo- eta audio-kalitate onarekin, gainera. Hartara, eskolak online hartu behar izatea, arazo izan beharrean, abantaila bihur daiteke, eta irakasleek, gelan bertan dauden ikasleei ez ezik, urrutitik ari direnei ere eman diezazkiekete eskolak. Zerbitzua gelan bertan ematen da. Aski da irakasleak paparrean mikrofono bat jartzea; hala, altxatu eta nahi duen tokira mugi daiteke.

Ikaslea bere datuekin sartzen da sisteman (datu horiek bezeroaren datu-basearekin egiaztatzen dira beti), eta, saioa hastean, hari esleitutako ikasgelen zerrenda bat ikusten du. Aski du ikasgela horietako batean klik egitea eskola hasi den edo ez jakiteko.

Beste abantaila batzuk ere baditu Edustreamek:

  • Beti lehenengo ilaran: kalitate handiko kamerek, kodetzaile angeluar digitalek eta mikrofonoek osatutako sistemari esker, une oro ikus daitezke irakaslea eta arbela (digitala nahiz tradizionala izan).
  • Zure neurriko kalitatea: streaming HLS multibitrate teknologiari esker, ikasleak eskura dituen banda-zabalerara eta gailura egokitzen da streamingaren kalitatea. Hala, ikasleak mugikorra, tableta, ordenagailua, TDTa nahiz Smart TVa erabil ditzake eskolei jarraitzeko. Banda-zabaleraren kontsumoa erregulatzeko, encoder kamerak konfigura daitezke, eta une bakoitzean aktibo dauden eskolei jarraitzeko behar dena bakarrik erabili.
  • Arretarik galdu gabe: sistemak aukera ematen du zuzeneko txat baten bidez unean bertan galderak egiteko, pantaila-argazkiak egiteko, klaseak eten eta berriz martxan jartzeko, eta nahi adina aldiz ikusteko gero.

Azken batean, pandemiak eragindako egoerari eta beharrei streaming adimenduna erabiliz erantzuteko hezkuntza-tresna bat da Edustream, adimen artifizialeko soluzioak oinarri dituena, eta, aldi berean, ezin hobeto ezkontzen da enpresek —eta gizarte osoak— bizi dugun eraldaketa digitaleko ingurunearekin.

Enpresentzat ditugun soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan enpresa bezeroentzako sail komertzialeko taldearekin.