Datuak beharrezkoak bezain eskuraerrazak dira, eta datuak ongi erabili eta aprobetxatu nahi dituen enpresa orok bere pribatutasuna eta segurtasuna zaindu behar ditu. Oso informazio sentikorra da, eta behar bezala babestu behar duzue; horregatik da beharrezkoa backup-sistema egokia izatea.

Backup bat datuen segurtasun-kopia bat da. Deigarria da gaur egun ETEen % 30ek, gutxi gorabehera, oraindik backup-sistemarik ez izatea, merkatuan zenbat aukera dauden kontuan hartuta. Aukera horien artean, zuen premien arabera hauta dezakezue:

  • Backup osoa: datu guztiak kopiatzen ditu aldizka. Aukera bikaina da informazio osoa beste norabait eraman behar bada, baina baditu desabantailak, hala nola biltegiratze-espazio handia behar izatea eta denbora eta baliabideen optimizazio eskasa; izan ere, normalean fitxategi guztiak ez dira etengabe aldatzen, haietako batzuk bakarrik baizik, eta, beraz, ez da beharrezkoa etengabe aritzea jada gordeta dauzkagun fitxategien kopiak egiten.
  • Backup diferentziala: berriak diren edo aldaketak izan dituzten fitxategiak soilik kopiatzen ditu, nahiz eta batzuetan ez den gai zehatz-mehatz detektatzeko zer aldaketa jakin zeuden jada aurrez kopiatuta. Eraginkorragoa
  • Backup inkrementala: eredu diferentzialaren bilakaera da, eta gai da dagoeneko kopiatuta dauden aldaketetan erredundantziak saihesteko. Hala ere, ez da oso erabilgarria datu guztiak behar izanez gero, egindako ondoz ondoko backup-ak bildu beharko genituzkeelako. Hala ere, eraginkorragoa izaten jarraitzen du.
  • Ispilu-backupa: datuen kopia osoa, konpresiorik gabe.

Aspaldi ez dela, gure dokumentuen kopiak disko edo gailu fisikoetan egiten genituen, eta bulegoan gorde edo etxera eramaten genituen; gaur egun, askoz modu profesionalizatuagoan egiten da hori, eta hodeira eraman da, backup osoak eta inkrementalak konbinatuz. Gaur egun, zerbitzarien, datu-baseen eta baita makina birtualen backupak ere egin daitezke, bai toki jakinetan, bai hodeian, eta azken aukera hori gero eta gehiago erabiltzen da. Euskaltelen kasuan, urruneko segurtasun-kopiaren zerbitzu bat dugu, aukera ematen diguna segurtasun-kopiak Internet bidez egiteko, modu seguruan, bai gordetako informazioa bai bezeroaren ekipamenduen eta gure Datacenter-en artean transmititutakoa zifratzen baitu.

Laburbilduz, enpresek backup-sistema bat behar duzue, baliabideak xahutu gabe zuen datu-baseen segurtasun osoa zainduko duena eta bermatuko dizuena zuen datuak beti eskuragarri daudela eta berreskuragarriak direla, babestuta egoteaz gainera.

Gehiago jakin nahi baduzu enpresentzat ditugun soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan enpresa bezeroarentzako sail komertzialarekin.