• ES
  • EU
Blog Euskaltel Empresa Gertutasuna, urrutira iristeko.
  • Enpresak
  • Ekitaldiak
  • Tresnak
  • Arrakasta-kasuak
  • Itunak
  • Bideoak
  • e-learning
  • Logo Euskaltel
    srch_icon
    menu_iconMENUA
    • ES
    • EU
    menu_icon
      • herramientas
      • alianzas
      • eventos
      • casos de éxito
      • vídeos
      • e-learning
    • ES
    • EU
    closeorng_icon
    Partekatu

    Autonomoentzako 7 ikastaro, udan egunean jartzeko

    Nora - Euskaltel
    • 2017-08-07
    • notebk_icon 2 min

    Uda une egokia da kontu berriak ikasteko, proiektu berriak bilatzeko edo dagoeneko martxan dituzunak nola hobetu aztertzeko.
    Hori baduzu helburu, laguntzeko prest gaituzu. Onlineko ikastaro batzuk aukeratu ditugu, zure negoziorako kontu jakingarri ugari ikasteko aukera emango dizutenak, eta doan, gainera. Eseri gerizpean, eta konektatu Euskaltel WiFi-ra edo aprobetxatu WiFi-a Oporretan egunean jartzeko.

    1. Merkataritza elektronikoko oinarriak. Interneten saltzen hasteko asmoa baduzu, onlineko denda bat nola prestatu irakatsiko dizu ikastaro honek: dendaren diseinua, kudeaketa eta proiektua bultzatzea bezeroak erakartzeko eta fidelizatzeko faseetan.

    2. Finantza-aditu ez direnentzako finantzak. Ikastaro honen helburua ez da kontabilitatea ikastea, behar adina kontu-ikuskari eta kontable baitaude horretarako. Baina ikastaro honek zure enpresako finantza-datuak ulertzen lagunduko dizu, aztertzeko eta, gero, erabakiak hartzeko. Horretarako, enpresa bat zerotik nola sortu aztertuko da, hasierako balantzea, emaitzen kontua eta gainerako guztiak nola egiten diren ikasteko. Altxortegia aztertzeko kontzeptu nagusien berri ere ematen du ikastaroak (cash-flowa, kobrantzak eta ordainketak), bai eta errentagarritasunaren kontzeptuen berri ere. Bestalde, enpresa bat bideragarria den ala ez detektatzeko lau aldagai nagusiak ere aztertuko dira: “behar adinako” mozkinak, altxortegi positiboa, errentagarritasun “egokiak” eta balantze orekatua.

    3. Onlineko marketineko estrategiak. Marketin-teknika nagusiak zein diren eta online nola aplika daitezkeen ikasiko duzu ikastaro honetan. Zure negozioa Interneten sustatzen ere irakatsiko dizu ikastaroak. Ikastaroak aurrera egin ahala, onlineko marketin-estrategia bat garatu beharko duzu, bideoak eta zenbait kasu praktiko aztertuta. Eta bilatzaileetan lortu beharreko posizionamendu organikoari buruzko oinarrizko informazioa eskuratu nahi baduzu, ikastaro honek SEOri buruzko oinarrizko kontzeptuak eta Google-k nola funtzionatzen duen irakatsiko dizu.

    4. Berrikuntza eta ekintzailetza. Badakigu nola izan berritzaile eta ekintzaile? Zer ezaugarri behar ditu ekintzaile batek? Zer arrisku hartzen ditu? Eta garrantzitsuena, nola egiten da? Berrikuntza eta ekintzailetzari buruzko oinarrizko kontzeptuen berri emango dizu ikastaro honek; zure garapen pertsonala eta profesionala hobetzen ikasiko duzu, bai eta ekintzaileago izaten lagunduko dizuten teoriak eta tresnak erabiltzen ere.

    5. Nola idatzi Interneten. Garrantzirik gabeko kontua ematen du, baina Interneten nola idatzi behar den jakitea funtsezkoa da zure negozioa ikusgai egon dadin sarean. Ikastaro honek irakatsiko dizu nola idatzi behar duzun Interneten ahalik eta etekinik handiena lortzeko: nola idatzi testuak interesgarri izateko, nola antolatu testua, nola nabarmendu garrantzitsuena eta nola optimizatu idazten duzuna, bilatzaileek erraz aurkitu dezaten. Gainera, zure testuak argitaratzeko eta ikasitakoa praktikatzeko plataforma digital ugari ezagutuko dituzu (blogak, mikroblogak eta sare sozialak).

    6. Jendaurrean hitz egitea. Zu zeu baldin bazara zerbitzu edo produktu baten komertzial, saltzaile, zuzendari eta ekoizle, komeni zaizu jendaurrean hitz egiten jakitea. Doako ikastaro honetan, zure ideiak jendaurrean ahoz azaltzeko antolatzen eta garatzen ikasiko duzu. Zure buruan konfiantza handiagoa izateko, intonazioa menderatzeko eta ideiak errazago azaltzeko teknika batzuk ere ikasiko dituzu.

    7. Ingeleseko ikastaroa. Edozein dela ere zure negozio edo proiektua, beti da probetxugarri atzerriko hizkuntzak jakitea. Aukera asko eta asko dituzu Interneten ingelesa ikasteko; nahi izanez gero, baita mugikorretik bertatik ere. Edutín plataforma aukeratu dugu guk, maila desberdineko ikastaroak eta denak doan eskaintzen baititu. Ahozko maila zein maila idatzia hobetuko dituzu, eta, eskaintzen dituen bideoei esker, konturatuko zara ikastaroa egin aurretik baino askoz hobeto ulertzen duzula gero ingelesa.

    Benetan merezi duen onlineko beste ikastaroren bat egin duzu? Bada, emaguzu horren berri, iruzkin batean. Jakintza partekatzea beti da onuragarri 😉

    ¿Te ha gustado?
    • autonomoak
    • ikasketak
    • ikastaroak
    • Internet
    • online
    • unibertsitatea online
    TOP
    Partekatu
    Aurrekoa Hurrengoa
     jarri-harremanetan aholkulari batekin

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu.

    Eman izena gure buletinean!

    Izena eman nahi dut

    DIRULAGUNTZAK

    • Baduzu enpresa bat Euskal Autonomia Erkidegoan, banda zabal ultralasterako sarbiderik gabe, eta konektatu nahi duzu? Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak

    TOP BLOG

    • Gogokoena
    • Azkena
    • Aipatuena
      • Webgune onenak urtea zerbait berria ikasten hasteko Enpresak
      • Teknologia mugikorraren aroak: 1G, 2G, 3G, 4G… Enpresak
      • “Software librea seguruagoa da pribatiboa baino” Enpresak
      • EcoSmartEuskaltel Aurreztu energia eta murriztu CO₂-emisioak EcoSmartEuskaltelekin Enpresak
      • soluciones_IoT Nola babestu datuak IoT soluzioetan Enpresak
      • Prestatu Euskaltel Enpresakekin Kit Digitalaren laguntza erabiltzeko Enpresak
      • 5G_empresas Etorkizuneko komunikazioak: 5G eta SDWAN Enpresak
      • “Software librea seguruagoa da pribatiboa baino” Enpresak
      • Gure dendak aldatzen ari gara, esperientzia paregabea bizi dezazun Enpresak
     
    5g empresas aplicaciones 5g aukerak Automatizazioa bai analytics big data empresa características 5g Ciberseguridad ciberseguridad oficina ciberseguridad trabajo DataRobot digitalización digitalizazioa Entornos y soluciones Cloud Eraldaketa digitala erronkak estrategia teknologikoak Herramientas teletrabajo inteligencia aplicada INTELIGENCIA ARTIFICIAL inteligencia artificial aplicaciones inteligencia artificial big data inteligencia artificial empresas irtenbide teknologikoak protección pymes pymes euskadi redes 5g sectores aplicaciones 5g seguridad pymes servicio inteligencia artificial euskaltel servicios de inteligencia artificial soluciones 5g soluciones cloud soluciones conectividad 5g soluciones de inteligencia artificial Soluciones tecnológicas tecnología 5g tipos de inteligencia artificial transformacion digital empresa transformacion digital pymes Transformación Digital transformación digital empresa ventajas 5g Zibersegurtasuna ‘Kit digital’

    agian interesatuko zaizu

    Aurreztu energia eta murriztu CO₂-emisioak EcoSmartEuskaltelekin

    • 13 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Nola babestu datuak IoT soluzioetan

    • 12 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Prestatu Euskaltel Enpresakekin Kit Digitalaren laguntza erabiltzeko

    • 11 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Maiatzaren 12a, ETE-en Europako Eguna

    • 10 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Zure enpresaren komunikazioetan segurtasuna zaintzearen garrantzia

    • 04 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bidez, 3,5 milioi euro eskaintzen ditu zibersegurtasun industrialeko laguntzetarako

    • 19 apirila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Erabili adimen artifiziala langileen txandak kudeatzeko

    • 13 apirila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Soluzio teknologikorik berritzaileenak ikusgai #OTDCHALLENGE2022n

    • 11 apirila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu
    logo R
    • Enpresa Soluzioa
    • Arrakasta kasuak
    • Kontaktua
    Lege oharra | Cookieen Politika | Pribatutasun Politika

    suscribe footer eu

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu

    Izena eman nahi dut

    Newsletter Empresas

    0% Complete
    Euskaltel da ematen dizkiguzun datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta informazio-buletinean (Newsletter) izena emateko egin diguzun eskaera kudeatzeko erabiliko ditu, kontratuzko harreman baten arabera. Ez dizkiegu zure datu pertsonalak lagatzen hirugarrenei, horretarako legezko betebeharrik ez bada. Gure hornitzaileekin, berriz, guri zerbitzu bat emateko sarbidea behar duten kasuan bakarrik partekatuko ditugu. Eskubidea duzu, besteak beste, zure datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko eta haiek ezeztatzeko, eta halaber haiek tratatzearen aurka egiteko, gure webguneko Pribatutasun Politika ren informazio gehigarrian azaltzen den bezala.