Euskaltel Enpresak Webgunea
Deitu DOAN 900 840 590
  • ES
  • EU
Blog Euskaltel Empresa Gertutasuna, urrutira iristeko.
  • Enpresak
  • Ekitaldiak
  • Arrakasta-kasuak
  • Itunak
  • Bideoak
  • e-learning
  • Logo Euskaltel
    srch_icon
    menu_iconMENUA
    • ES
    • EU
    menu_icon
      • herramientas
      • alianzas
      • eventos
      • casos de éxito
      • vídeos
      • e-learning
    • ES
    • EU
    closeorng_icon
    Partekatu

    Arrakastaren adibide: Mutualiaren sekuritatea

    Nora - Euskaltel
    • 2016-07-19
    • notebk_icon 3 min

    Mutualia da Euskadiko mutua nagusia, eta % 42tik gorakoa du merkatu-kuota. Gizarte Segurantzarekin elkarlanean aritzen da, enpresa, langile eta gainerako bezeroentzako osasun-zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak kudeatzen eta prebentzioaren kultura hedatzen.

    2006an sortu zen egungo Mutualia, Euskadin nagusi ziren hiru mutuak bat eginda: La Previsora, Mutua Vizcaya Industrial eta Pakea. Espainiako estatu osoa du jarduera-eremu Mutualiak; printzipioak, berriz, hauek: arreta pertsonalizatua, bat-batekotasuna, arretaren berotasuna, osasun-zentroen kalitatea eta profesionalen hurbiltasuna mutuako enpresekiko eta laguntzaile dituen aholkularitza-bulegoekiko.

    Iratxe Ijalba da Mutualiako Informazio Sistemak sailaren zuzendaria.

    – Blog EKT: Nolakoa da Mutualiaren eta Euskaltelen arteko harremana?

    – Mutualia: Gaur egun, Euskaltel da gure telekomunikazio-hornitzailea. 2008az geroztik, komunikazio-zerbitzu hauek ematen dizkigu, gure zentro-sare osoan: ahotsa, mugikorra, datuak, Interneterako sarbidea…

    – Blog EKT: Telekomunikazioen alorrean ez ezik, informazioen teknologien eremuan ere elkarrekin zabiltzate orain….

    – Mutualia: Hala gabiltza, bai. 2013an, telekomunikazio-kontratua berritu ostean, teknologia-alorreko premiei aurre egiteko plana eguneratu beharra zegoela atzeman genuen, digitalizazioak zekartzan eraldaketak ikusirik. Beharrezkoa genuen eguneratzea, larrialdi-egoeretarako gure estrategiak zehazteko datuen segurtasun-galerak ekar zitzakeen diru-galerei aurre egiteko. Euskaltelen zerbitzuak kontratatu genituen, bada, arriskuak aztertu eta enpresari zer kalte eragin diezaioketen kalkula zezan.

    – Blog EKT: Zer lan egin ziren, eta nola??

    – Mutualia: Gogotik egin genuen lan. Zenbait hilabetez, elkarrekin aritu ziren Euskalteleko eta Mutualiako hainbat profesional, informazio-sistemetan arazorik izanez gero jarduera eta eginkizun kritikoak zein diren bereizten eta haiek gelditu edo ez-erabilgarri geratuz gero zer ondorio izango luketen kalkulatzen.

    Prebentzio-alderdiak eta araudiak ere jorratu ziren, arriskuak saihesteko edo ahalik eta gehiena gutxitzeko betiere; azkenik, arriskurik sortuz gero nola erreakzionatu behar den ere aztertu zuten.

    – Blog EKT: Zer emaitza ekarri zuen azterketak?

    – Mutualia: Arazoren bat gertatuz gero enpresaren jarraipena ziurtatzen duten zenbait proiektu jorratu ziren. Horretarako, zenbait ahulgune kendu edo murriztu ziren, eta, egoera kritikoei aurre egiteko, ahaltsuago bihurtu enpresa. Proiektu horietako batzuk martxan dira dagoeneko; beste batzuk, berriz, hilabete gutxi barru izango dira.

    – Blog EKT: Komunikazio-alorrekoak al dira proiektu guztiak, ala beste teknologia batzuei ere eragiten diete?

    – Mutualia: Oso zaila da, gaur egun, elkarrengandik bereiztea komunikazioak eta beste teknologia batzuk: segurtasuna, datu-metaketa, aplikazioak… Telekomunikazio-operadore orokorra izaki Euskaltel, proiektu guztiei aldi berean ekiteko moduan gara.

    – Blog EKT: Aipatuko al zeniguke egin dituzuen proiektuetatik bakarren bat?

    – Mutualia: Komunikazio-lineen ahalmena areagotzeaz gain, hau izan zuen helburu gure lehen proiektuak: gure klinika, kontsultategi eta datu-zentroen arteko datu-komunikazioak zifratzea. Cisco konpainiaren GetVpn teknologiaren bidez, sareko ekipoetan aplikatzen da zifratzea; horri esker, gure bezeroen datuak sarean seguru ibiliko direla berma dezakegu.

    beste proiektu bat hau izan da: lehengo suebaki korporatiboen ordez, Euskaltelek kontrolatzen eta mantentzen dituen beste batzuk erabiltzen hastea sarean bertan.

    – Blog EKT: Sareko suebakiak? Zer abantaila dakarkizue sistema horrek suebakia Mutualian bertan edukitzearen aldean?

    – Mutualia: Funtsezko elementua da suebakia konpainiaren zerbitzuen funtzionamendurako, eta segurtasun-alorreko jakintza duten profesionalek kudeatu eta mantendu behar dute. Euskaltelen saretik kudeatzen dugunez, gure negozioarekin lotura estuagoa duten aplikazio eta zerbitzuetarako erabil ditzakegu baliabide horiek. Beste abantaila bat hau dugu: erabiltzen dugun egungo zerbitzua bakarrik ordaintzen dugula, hots, ez dugula inbertitu behar izan gure DPZetarako makina eta baliabide garestiak erosteko.

    – Blog EKT: Segurtasunarekin lotura estua duten proiektuak aipatu dituzu. Zer ekarpen egiten du Euskaltelek segurtasun-proiektuetan?

    – Mutualia: Lehenago nioenez, ikuspegi orokor batetik ekin die Euskaltelek zifratze-proiektuei eta suebakiari; komunikazioen alorrerako diseinatu eta egokitu ditu segurtasun-teknologiak, eta zerbitzuan jarri. Oso garrantzitsua da hori guretzat; izan ere, zerbait ez badabil edo aldatu behar bada, Euskalteli deitu eta kito. Abantaila handia da hori hornitzaile bat baino gehiago baduzu.

    – Blog EKT: Epe ertainera, zer beste proiektu dituzue?

    – Mutualia: Honako hauek: gailu mugikorren plataforma kudeatzeko MDM bat jartzea; konpainiaren webgunea babesteko zerbitzu bat; enpresa zerbitzurik gabe utz dezaketen erasoen aurkako babes-sistema bat; telefonia VoIP-era aldatzea, eta abar.

    – Blog EKT: Baduzue nahikoa lan hurrengo hilabeteotan…

    – Mutualia: Bai; azkar aldatzen dira teknologiak, haietatik aurreratuenak jarri behar ditugu gure bezeroen eta langileen eskura, aldi berean bezeroen datuen segurtasuna bermatuz.

    – Blog EKT: Eskerrik asko eskaini diguzun denboragatik.

    ¿Te ha gustado?
    Ikustaldiak: 222

    Formulario contacto

    • Jarri harremanetan gure aholkulariarekin

    • Euskaltel da ematen dizkiguzun datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta zure informazio-eskaera kudeatzeko erabiliko ditu, kontratuzko harreman baten arabera. Ez dizkiegu zure datu pertsonalak lagatzen hirugarrenei, horretarako legezko betebeharrik ez bada. Gure hornitzaileekin, berriz, guri zerbitzu bat emateko sarbidea behar duten kasuan bakarrik partekatuko ditugu. Eskubidea duzu, besteak beste, zure datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko eta haiek ezeztatzeko, eta halaber haiek tratatzearen aurka egiteko, gure webguneko pribatutasun-politikaren informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baja eman nahi baduzu, mesedez, bidali mezu elektroniko bat Euskaltel Enpresasera.

    • This field is for validation purposes and should be left unchanged.
    TOP
    Partekatu
    Aurrekoa Hurrengoa
    dietu doan Deitu DOAN 900 840 590
     jarri-harremanetan aholkulari batekin

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu.

    Eman izena gure buletinean!

    Izena eman nahi dut

    DIRULAGUNTZAK

    • Baduzu enpresa bat Euskal Autonomia Erkidegoan, banda zabal ultralasterako sarbiderik gabe, eta konektatu nahi duzu? Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak

    TOP BLOG

    • Gogokoena
    • Azkena
    • Aipatuena
      • Webgune onenak urtea zerbait berria ikasten hasteko Enpresak
      • #FLL Euskadi: aprender divirtiéndose Enpresak
      • Teknologia mugikorraren aroak: 1G, 2G, 3G, 4G… Enpresak
      • taller-datos-equipo Nola sortu datu-talde bat zure enpresan Enpresak
      • Euskaltel aborda el hacking ético en el tercer Foro Navarra de Seguridad Digital Euskaltelek hacking etikoaren gaiari heldu dio Segurtasun Digitalari buruzko Nafarroako hirugarren Foroan Enpresak
      • Robotika enpresetan: erabilerak, onurak eta adimen artifizialarekiko lotura Enpresak
      • “Antibirusak ez dira aski Interneten babestuta jarduteko” Enpresak
      • Munduan arrakasta duten euskal enpresa sortu berriak – Bigarren zatia Enpresak
      • Euskaltel Taldeak soluzio digitalak ematen dizkie Jealsa-Rianxeira, hazten eta nazioartean zabaltzen laguntzeko Arrakasta-kasuak, Enpresak
     
    5g empresas adimen artifiziala aplicaciones 5g aukerak Automatizazioa bai analytics Big Data características 5g Ciberseguridad ciberseguridad pymes data driven DataRobot digitalización Entornos y soluciones Cloud Eraldaketa digitala erronkak Herramientas teletrabajo IA industria inteligencia aplicada INTELIGENCIA ARTIFICIAL inteligencia artificial aplicaciones inteligencia artificial big data inteligencia artificial empresas iot jornadas tecnológicas pymes euskadi redes 5g Responsabilidad Social Corporativa responsabilidad social Euskadi servicio inteligencia artificial euskaltel servicios de inteligencia artificial soluciones 5g soluciones cloud soluciones de inteligencia artificial soluciones iot soluciones pymes Soluciones tecnológicas tecnología 5g tipos de inteligencia artificial transformacion digital pymes Transformación Digital transformación digital empresa Zibersegurtasuna ‘Kit digital’

    agian interesatuko zaizu

    Nola sortu datu-talde bat zure enpresan

    • 29 azaroa
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Euskaltelek hacking etikoaren gaiari heldu dio Segurtasun Digitalari buruzko Nafarroako hirugarren Foroan

    • 21 azaroa
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Robotika enpresetan: erabilerak, onurak eta adimen artifizialarekiko lotura

    • 15 azaroa
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Euskaltelek suteen aurkako borrokan aplikatu ditu adimen artifiziala eta 5G teknologia

    • 14 azaroa
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Adinekoen telezaintzarako soluzio teknologikoak

    • 10 azaroa
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    ADI Data Center Euskadi: Euskadiko hodeiko datu-biltegirik handiena

    • 08 azaroa
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Microsoft 365 Copilot: enpresari aplikatutako adimen artifizial sortzailea

    • 30 urria
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    CRETA, mugikortasun jasangarriko proiektu bat, 5G teknologia erabiltzen duena

    • 20 urria
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu
    logo R
    • Enpresa Soluzioa
    • Arrakasta kasuak
    • Kontaktua
    Lege oharra | Cookieen Politika | Pribatutasun Politika

    suscribe footer eu

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu

    Izena eman nahi dut

    Newsletter Empresas

    0% Complete
    Euskaltelek jakinarazten dizu ematen dizkiguzun datu pertsonalak informazio-buletinean izena emateko egin diguzun eskaera kudeatzeko eta bezero zaren enpresetako jakinarazpen komertzialak bidaltzeko erabiliko ditugula. Datu horiek erabiltzeari uko egiteko edo datuetara irispidea izateko eskubidea duzu, besteak beste. Pribatutasun-atalean kontsultatu dezakezu pribatutasun-politikari buruzko informazio guztia Pribatutasun Politika ren informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baja eman nahi baduzu, mesedez, bidali mezu elektroniko bat Euskaltel Enpresasera.