Aren abantailak aseguruen sektorerako
Euskaltel
- 2021-05-04
2 min
Aurrea hartzea etorkizun hurbilean sortuko diren beharrei, joera berriei eta arazoei. Enpresa guztiek dihardute begi bat egunerokotasunean jarria dutela eta bestea epe laburreko eta ertaineko etorkizunean jarria dutela. Horregatik, gero eta talde eta sail gehiagok erabiltzen dute datuen analisi aurreratua beren errentagarritasuna hobetzeko. Are gehiago aseguru-etxeek; izan ere, arriskuak eta bermeak beren jardueraren ardatz dira.
Aseguru-etxe bat baduzu, jakin behar duzu AAk eta ikaskuntza automatizatuak erraztasuna eta eraginkortasuna eskaintzen dituztela polizak harpidetu eta merkaturatzeko eta, aseguru pertsonal, komertzial edo istripuetakoen kasuan, ezbeharrak kudeatzeko. Ikaskuntza automatikoa, hala nola AutoML gisako soluzioak, oso baliabide ahaltsua da; izan ere, datuaren zientziaren jardunbide onenak eta datuen analisia uztartzen ditu, eta, horrenbestez, adimen artifizialeko soluzioak azkarrago garatzen eta ezartzen laguntzen die aseguru-etxeei, bai eta eskaera gehiagori eta askotarikoagoei hobeto erantzuten ere. Gainera, aukera ematen du eredu prediktibo 5-15 aldiz bizkorrago eta zehatzagoak sortzeko , teknologietan, sistemetan eta trebakuntzan inbertsio garestirik egin gabe.
Adimen artifiziala zergatik da inbertsio segurua zure aseguru-etxearentzat?
- Zehaztasuna prezioak finkatzeko orduan. AAren algoritmoen bidez, galera-koefizienteak eta erosketa-kostuak murriztu daitezke, eta bezeroen beharrekin erlazionatutako arrisku jakin batzuei aurrea har dakieke. Horrela, bezero gutxiago galtzen dira.
- Auzi-arriskua murrizten du. Balizko erreklamazio edo demandei aurrea hartzea da gakoa. Hala, denbora irabaz daiteke aurrez aurre jarri diren alderdientzako aukera eta soluzio komenigarrienak, eta ekonomikoenak, aztertu eta proposatzeko.
- Iruzurrak atzemateko aliatua da. Bi modutan laguntzen du: lehendik bizitako iruzurrezko egoerekin bat datozen datuak detektatuz, eta berriro iruzurra jasateko edo eragiteko arriskua sortzen duten anomalietan edo elementu susmagarrietan arreta jarriz.
- Subrogazioak aprobetxatzen laguntzen dizu. Nola? Subrogazioak azkar eta modu automatizatuan identifikatzeko giltzarria da.
Euskaltelen badakigu adimen artifizialak abantaila asko dituela aseguru-etxeentzat. Arrakastaz ezartzen lagundu diezazuekegu, edozein dela ere datuen tamaina edo heldutasun-maila. Horretarako, BAI Analytics lantalde espezializatua dugu, zuen erakundeetan AAri dagokionez dituzuen behar komertzial, teknologiko eta zientifiko guztiak asetzeko prestatua.
Adimen artifizialarekin erlazionatutako gure soluzioei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan Enpresen Merkataritza Arloko taldearekin.
¿Te ha gustado?
Ikustaldiak: 16