Araba Innova laguntza-programa beren negozioan berrikuntza eta digitalizazioa sustatzea helburu duten Arabako enpresei zuzenduta dago.

Programa honen helburua da enpresen lehiakortasuna hobetuko duten ekintzak sustatzea, eta, horretarako, ekintza hauek sustatuko dituzten jarduera berritzaileak lagunduko dira: fabrikazio aurreratuko teknologiak (4.0 industria) sartzea; teknologia digitalak ezartzea eta erabiltzea; produktuak, prozesuak eta/edo merkatuak dibertsifikatzea, eta enpresen antolaketa hobetzea.

Nor dira onuradunak?

  • Helbide soziala eta fiskala Araban duten edo gutxienez jarduera-zentro bat Araban duten enpresak, haien konfigurazio juridikoa edozein dela ere, baldin eta eskaera aurkezten den egunean gutxienez urtebete igaro bada enpresa sortu zenetik edo jarduera hasi zuenetik. Lehenago jarduera bera beste izen batekin edo beste forma juridiko batekin egiten bazuten, hasierako eraketa-data hartuko da kontuan antzinatasunerako.
  • Araban jarduera-zentroa duten zentro teknologikoak eta/edo ikerketa-zentroak, Araban irakaskuntza-unitatea duten unibertsitate-zentroak, Araban egoitza soziala eta fiskala duten enpresa-fundazio eta -elkarteak eta I+G enpresa-unitateak; denak ere, gutxienez bi urteko antzinatasunarekin.

Zer proiektu hartzen ditu barnean laguntzak?

Jarduera berritzaile hauekin lotutako jarduketek jasoko dute dirulaguntza:

  • Enpresen prozesu guztietan teknologia digitalak erabiltzea dakartenek: automatizazioa, urruneko monitorizazioa, telelaguntza, telelana, zibersegurtasuna, big data, fabrikazio aditiboa eta 3D inprimatzea, robotika kolaboratibo malgua, adimen artifiziala, errealitate areagotua eta errealitate birtuala, hodeia, sistema ziberfisikoak edo gauzen Internet.
  • Produktua edo zerbitzua: merkatuan produktu edo zerbitzu berriak edo lehendik daudenak nabarmen hobetzen dituztenak sartzea, produktuen katalogoan sartzeko eta merkatura ateratzeko edo saltzeko.
  • Prozesua: produktu berrien edo lehendik daudenak nabarmen hobetzen dituztenen ekoizpen-, logistika-, banaketa- eta laguntza-prozesuak.
  • Antolaketa: entitate eskatzaileak ordura arte erabili ez dituen antolaketa-metodo berriak ezartzea.
  • Merkatua: merkatu berrietara irekitzea edo egungo egoera nabarmen hobetzea ekarriko duten estrategia eta kontzeptu komertzial berriak ezartzea.
  • Beste batzuk: Aurreko ataletan sartu ez diren beste jarduera batzuk hartzen ditu bere baitan, erakunde eskatzaileak garatzen dituenak eta harentzat berriak direnak; adibidez, trantsizio ekologikoaren aldeko neurriak hartzea, erantzukizun sozial korporatiboaren aldeko neurriak hartzea eta abar.

Zer abantaila lor daitezke?

Laguntza-programa honen bidez proiektuaren kostu osoaren %10 eta %50 bitartean finantzatu daiteke. Onuradun bakoitzak itzuli beharrik gabeko 60.000€-ko dirulaguntza jaso dezake, gehienez ere.

Aurkezteko epea

2021eko martxoren 31ko 14:00ak arte, baldin eta ez bada kreditua lehenago agortzen.

Nola laguntzen dizugu?

Zure enpresan inbertsio bat egin edo hobekuntzaren bat egin nahi baduzu, Euskaltel Taldea da zure bidaidea. Enpresen eraldaketa digitaleko prozesuetan aktiboki parte hartu nahi dugu, eta, horretarako, zuen eskura jarri nahi dugu teknologia-arloan dugun ezagutza eta esperientzia guztia, bai eta adimen artifizialeko soluzioetan , Big datan eta gauzen Interneten duguna ere. Hain zuzen ere, gero eta enpresa handi zein txiki gehiagok eskatzen dituzte zerbitzu horiek.

Zure enpresaren komunikazioak eta datuak modu eraginkorrean kudeatzeko negozio-soluzioak eta zerbitzu aurreratuak ditugu, eta ETE-en beharretara egokitutako teknologia onena.

ETE bat bazara, sartu hemendik Laguntza Teknologikoak Aprobetxatzeko Programara.

Enpresa handia bazara, sartu hemendik Laguntza Teknologikoak Aprobetxatzeko Programara.

Gehiago jakin nahi baduzu enpresentzat ditugun soluzio teknologikoei eta gure Laguntza Zerbitzuari buruz, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan Enpresen Merkataritza Arloko taldearekin.