• ES
  • EU
Blog Euskaltel Empresa Gertutasuna, urrutira iristeko.
  • Enpresak
  • Ekitaldiak
  • Tresnak
  • Arrakasta-kasuak
  • Itunak
  • Bideoak
  • e-learning
  • Logo Euskaltel
    srch_icon
    menu_iconMENUA
    • ES
    • EU
    menu_icon
      • herramientas
      • alianzas
      • eventos
      • casos de éxito
      • vídeos
      • e-learning
    • ES
    • EU
    closeorng_icon
    Partekatu

    7 akats enpresek Twitter-en egiten dituztenak

    admin
    • 2015-07-01
    • notebk_icon 3 min

    Helburu duzun publikoarekin komunikatzeko modu berri bat da. Enpresen eta bezeroen artean benetako elkarrizketa bat sortzeko bide bat. Asko aldatu da komunikazioa azken urteotan, eta zuk ezin duzu bazterrean gelditu. XXI. mendeko enpresaburu orok menderatu behar lituzkeen 2.0 komunikabideak dira sare sozialak, oro har, eta, bereziki, Twitter.

    Twitter da, bere 140 karaktereekin, sare sozialen artean berehalakotasun handiena duenetako bat. Dena da berehalakoa txioen unibertsoan. Eta horixe da beste arrazoi bat are arreta handiagoz jokatzeko txioak botatzeko orduan. Akatsak jasota geratzen dira, eta garestiak izan daitezke.

    Hala eta guztiz ere, ez da komeni beldurrak airean gaudela jartzea Larryren aurrean (halaxe du izena Twitterreko txoritxoak). Komunikazio digitalak, betiko aurrez aurreko komunikazioaren aldean, baditu berezitasunak, jakina, baina barneratu behar dugu mikroblog-zerbitzu hau (eta orobat gainerako sare sozialak) helburu dugun publikoari balioa helarazteko beste era bat dela. Garrantzitsuena, finean, beste aldean nor daukagun jakitea da. Eta ez dago inor hori guk baino hobeto dakienik, gu baikara gure negozioaren jabeak.

    Hori hala izanik, argi dago jardunez soilik finduko dugula Twitter-en eta beste sare sozialetan komunikatzeko gure estiloa. Badaezpada, “arriskuak” txikiagotzeko, hona hemen enpresek Twitter-en maizen egiten dituzten akats batzuk. Izan ere, akatsetatik ikasten dugu.

    1. Ortografia-akatsak

    Txio bat erregistratuta gelditzen den hitz-segida bat da; berez, ezaba daitezke, baina edonork egin dezake pantaila-argazki bat gure hanka-sartzea jasota uzteko. Beraz, seriotasun- eta zorroztasun-irudia eman nahi badugu, ezinbestekoa da ortografia ondo asko zaintzea. Alor horretan egiten diren akatsek nabarmen uzten gaituzte. Ez dira gutxi halakoak egiten dituztenak.

    1. Norberaren gehiegizko promozioa egitea

    Sare sozialetako komunikazioaren helburu nagusia baliozko informazioa helaraztea da; alegia, helburu dugun publikoari interesa dakiokeen informazioa ematea. Horrenbestez, norberaren promozioa egiteko mezuak eta antzekoak alde batera utzi behar dira (oso noizean behin zabaltzekoak). Marka-balioa sortzea da helburua, ez saltzea. Lehena ondo egiten badugu, bigarrena berez etorriko da.

    1. Jarduera gutxi edo batere ez

    Maiz samar ikusten dira ia batere erabiltzen ez diren profil korporatiboak. Enpresa txikiak izaten dira gehienetan, bere garaian sare sozialetan profil bat irekitzea erabaki zutenak, unean uneko modari jarraituz, kontuan hartu gabe denbora, plangintza eta lana behar direla profila mantentzeko. Oso mugimendu gutxi edo batere mugimendurik ez duen profil batek markaren itxura eskasa ematen du. Beraz, Twitter-en profil bat irekitzea erabaki bagenuen, mezuak argitaratzeko errutina bat edo egutegi bat ezarri behar dugu. Bestalde, Twitter-en mezu gehiegi eta/edo mezu kaotikoak bidaltzea ere kaltegarri izan daiteke.

    1.  Jarraitzaile egiten zaizkigun guztien jarraitzaile egitea

    Batzuetan, eskerrak emateko modu bat izan daiteke gure jarraitzaile egin denaren jarraitzaile egitea (follow egitea), baina ez da komeni hori arau bihurtzea. Hau da, jarraitzaile egingo gara interesgarria iruditzen bazaigu gure jarraitzaile egin den tuitlariaren profila; ez, ordea, eskerrak emateko, besterik gabe. “Interesgarri” izateak esan nahi du sektorea kontuan hartuz profil garrantzitsu bat dela, eduki baliotsua eta informazioa eskaintzen duena. Lehiakide bat ere izan daiteke, noski. Arau hori kontuan hartuz, ez du zentzurik jarraitzaileak lortzeagatik edozeinen jarraitzaile egitea, beste inolako irizpiderik gabe. Hori egiten badugu, erabiltzaile spamez beteko dugu gure profila, eta halakoek ez diote inolako baliorik ematen gure enpresari. Hona hemen norbaiten jarraitzaile egiteko irizpide lagungarri batzuk.

    1. Probokazioan erortzea

    Nahiz eta Twitter-en bertan badauden erantzuteko moduak, gero eta gehiago dira horretarako sare sozialetako Bezeroarentzako Arreta baliatzen dutenak, eta, hala, interakzio harrigarriak ere izaten dira enpresaren eta bezeroen artean. Enpresa gisa, jakin behar dugu Twitter-en egiten zaizkigun kritikak onartzen eta etengabe hobetzeko prozesurako informazio baliotsutzat hartzen. Salbuespenak salbuespen, kritika bat hobetzeko aukera bat da; ez dugu erori behar probokazioetan, eta ez ditugu manera onak galdu behar gure erantzunetan. Beraz, nahitaezkoa da erantzuteko protokolo bat ezartzea eta hari jarraitzea. Asko dira bezeroei Twitter bidez harrera egitearen abantailak. Aprobetxa itzazu!

    1. Traolen (hashtag) erabilera okerra

    Hashtag-ak oso tresna baliotsua dira gure txioen hartzaileak sailkatzeko eta, hala, gure mezua gehiago eta hobeto zabaltzeko. Dena dela, trending topic-ak  erabiltzea gure argitalpenak nola edo hala sartzeko edo traolak benetako gai-koherentziarik gabe erabiltzea kaltegarri izan daiteke guretzat; izan ere, kalte egin diezaioke gure irudiari eta, gainera, haserrea eragin dezakete zenbaitengan. Oso ezaguna da  David Bisbalen hanka-sartzea (#PrayForJapan).

    1. Okerreko kontua erabiltzea

    Begien bistakoa badirudi ere, ez ginateke lehenengoak izango akats handiak egiten; esate baterako, Chrysler-en community manager-ak  Detroiti eta hango biztanleek autoak gidatzeko duten erari buruzko txio mespretxuzko bat bota zuen. Maiz samar gertatzen dira halakoak, arreta gutxiz txiokatzean. Kontu bat baino gehiago erabiltzen badugu, kontu handiz erabili behar ditugu, ziur jakiteko beti zein kontutatik ari garen.

    Horiek dira Twitter-eko profilak kudeatzean enpresek egiten dituzten akats ohikoenetako batzuk. Ez dira bakarrak, hala ere; askoz gehiago daude, noski. Edonola ere, garrantzitsuena da gure akatsetatik ikastea eta, praktikaren bidez, egunero hobetzea.

     

    ¿Te ha gustado?
    TOP
    Partekatu
    Hurrengoa
     jarri-harremanetan aholkulari batekin

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu.

    Eman izena gure buletinean!

    Izena eman nahi dut

    DIRULAGUNTZAK

    • Baduzu enpresa bat Euskal Autonomia Erkidegoan, banda zabal ultralasterako sarbiderik gabe, eta konektatu nahi duzu? Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak

    TOP BLOG

    • Gogokoena
    • Azkena
    • Aipatuena
      • Webgune onenak urtea zerbait berria ikasten hasteko Enpresak
      • Teknologia mugikorraren aroak: 1G, 2G, 3G, 4G… Enpresak
      • “Software librea seguruagoa da pribatiboa baino” Enpresak
      • EcoSmartEuskaltel Aurreztu energia eta murriztu CO₂-emisioak EcoSmartEuskaltelekin Enpresak
      • soluciones_IoT Nola babestu datuak IoT soluzioetan Enpresak
      • Prestatu Euskaltel Enpresakekin Kit Digitalaren laguntza erabiltzeko Enpresak
      • “Antibirusak ez dira aski Interneten babestuta jarduteko” Enpresak
      • Munduan arrakasta duten euskal enpresa sortu berriak – Bigarren zatia Enpresak
      • Euskaltel Taldeak soluzio digitalak ematen dizkie Jealsa-Rianxeira, hazten eta nazioartean zabaltzen laguntzeko aholkularia_kontaktatu, Arrakasta-kasuak, Enpresak
     
    5g empresas aplicaciones 5g aukerak Automatizazioa bai analytics big data empresa características 5g Ciberseguridad ciberseguridad oficina ciberseguridad trabajo DataRobot digitalización digitalizazioa Entornos y soluciones Cloud Eraldaketa digitala erronkak estrategia teknologikoak Herramientas teletrabajo inteligencia aplicada INTELIGENCIA ARTIFICIAL inteligencia artificial aplicaciones inteligencia artificial big data inteligencia artificial empresas irtenbide teknologikoak protección pymes pymes euskadi redes 5g sectores aplicaciones 5g seguridad pymes servicio inteligencia artificial euskaltel servicios de inteligencia artificial soluciones 5g soluciones cloud soluciones conectividad 5g soluciones de inteligencia artificial Soluciones tecnológicas tecnología 5g tipos de inteligencia artificial transformacion digital empresa transformacion digital pymes Transformación Digital transformación digital empresa ventajas 5g Zibersegurtasuna ‘Kit digital’

    agian interesatuko zaizu

    Aurreztu energia eta murriztu CO₂-emisioak EcoSmartEuskaltelekin

    • 13 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Nola babestu datuak IoT soluzioetan

    • 12 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Prestatu Euskaltel Enpresakekin Kit Digitalaren laguntza erabiltzeko

    • 11 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Maiatzaren 12a, ETE-en Europako Eguna

    • 10 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Zure enpresaren komunikazioetan segurtasuna zaintzearen garrantzia

    • 04 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bidez, 3,5 milioi euro eskaintzen ditu zibersegurtasun industrialeko laguntzetarako

    • 19 apirila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Erabili adimen artifiziala langileen txandak kudeatzeko

    • 13 apirila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Soluzio teknologikorik berritzaileenak ikusgai #OTDCHALLENGE2022n

    • 11 apirila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu
    logo R
    • Enpresa Soluzioa
    • Arrakasta kasuak
    • Kontaktua
    Lege oharra | Cookieen Politika | Pribatutasun Politika

    suscribe footer eu

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu

    Izena eman nahi dut

    Newsletter Empresas

    0% Complete
    Euskaltel da ematen dizkiguzun datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta informazio-buletinean (Newsletter) izena emateko egin diguzun eskaera kudeatzeko erabiliko ditu, kontratuzko harreman baten arabera. Ez dizkiegu zure datu pertsonalak lagatzen hirugarrenei, horretarako legezko betebeharrik ez bada. Gure hornitzaileekin, berriz, guri zerbitzu bat emateko sarbidea behar duten kasuan bakarrik partekatuko ditugu. Eskubidea duzu, besteak beste, zure datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko eta haiek ezeztatzeko, eta halaber haiek tratatzearen aurka egiteko, gure webguneko Pribatutasun Politika ren informazio gehigarrian azaltzen den bezala.