Abiadura ez da dena, jada. Orain arte, deskargatzeko abiadura zen garrantzitsuena, eta horrekin ohituta geunden. Horrela egin dugu aurrera, 2G teknologiatik hasita 3G-ra aurrena eta 4G-ra gero. Baina 5G teknologiak, abiadura handiagoaz gainera, beste gauza asko dakartza. 5G-a erabilera desberdinetarako diseinatu eta pentsatu den lehenengo teknologia mugikorra da; diseinatzean izandako estrategia-aldaketa horri esker, tresna paregabea da zuen enpresetan berrikuntza sustatzeko eta negozio-aukera berriak sortzeko.

5G teknologia enpresetan ezagutaraztea eta martxan jartzen laguntzea izan da berriki Adegirekin batera antolatu dugun webinarraren helburua: "5G-a, zure enpresaren eraldatze digitalerako bultzada". 5G teknologia une honetan zertan den aztertu dugu, bai eta nola doan Espainian haren hedapen komertziala eta zer hobekuntza eta aukera dakartzan enpresa-sektorearentzat ere.

Sakatu hemen webinarra ikusteko:

Cloud Virtual & Augmented Reality, Connected Automotive, Smart Manufacturing, Connected Energy edo Wireless eHealth sektoreetan, eta beste askotan, zeresan handia du 5G teknologiak, honelako aplikazioak baititu, besteak beste: Real-time Computer Rendering Gaming/Modeling, Cloud Based Wireless Robot Control eta Feeder Automation.

Baina, negozio-aukerez gain, 5G-ak zenbait aldaketa estrategiko ere ekarriko ditu, eta dagoeneko horretan ari dira lanean hainbat herrialdetako erakunde publiko eta pribatuak. Alemanian, industria-erabilerarako 5G sare pribatuez dihardute; Espainian, berriz, 20MHz gorde dira 2.300MHz-eko bandan, enpresa-sareak segurtasun handiagoz eta latentzia txikiagoz zabaltzeko; hala, gainera, berezko espazioa izango lukete, sare orokorretatik aparte.

2025ean 5G teknologiako 1,8 bilioi konexio izango dira, eta AEB eta Asia izango dira aitzindari. Espainiak Europako zuntz-hedapenik handiena du, baina badira hobetu beharreko zenbait alderdi, teknologia benetan heldu batez hitz egin ahal izateko:

  • Espektroa: Gaur egun, eginak daude jada 3,4-3,8GHz-eko bandako hedapen guztiak, eta hasiak dira 700MHz-eko bandakoak; nolanahi ere, beharrezkoa da operadoreen arteko akordio bat banda banatzeko.
  • Segurtasuna: Badago segurtasunari buruzko Europako zuzentarau bat, baina nabaria da komunikazio-sareen eta, bereziki, 5G sarearen segurtasuna arautuko duen berariazko politika baten beharra. Oraingoz, lege-aurreproiektuak etengabeko segurtasun-ikuskapenak egitera eta fabrikatzaileak dibertsifikatzera behartzen ditu operadoreak.
  • Terminalak: Jada badaude teknologia hori duten gama ertaineko terminalak, bai eta inguru industrialetan ere, baina nahitaezkoa da 5G teknologiarekin bateragarri izango diren gama apalagoko terminalen parkea zabaltzea eta 5G teknologiako gailu-mota gehiago izatea sektore jakin batzuetarako (esate baterako, IoT).
  • Estandarra: eskakizun-maila desberdineko 3 ardatzetan definitzen da.

eMMB ardatz bertikala (enhanced Mobile Broadband): Transmisio-abiadura handia eta estaldura zabala behar duten erabilera-kasuak gaitzen ditu.

mMTC ardatza (massive Machine Type Communications): Konexio-dentsitate handia behar duten IoT kasu jakin batzuk gaitzen ditu.

  1. eMMB ardatz bertikala (enhanced Mobile Broadband): Transmisio-abiadura handia eta estaldura zabala behar duten erabilera-kasuak gaitzen ditu.
  2. mMTC ardatza (massive Machine Type Communications): Konexio-dentsitate handia behar duten IoT kasu jakin batzuk gaitzen ditu.
  3. Ultrahigh ardatza eta URLLC low latency (Ultra-high Reliability & Low Latency): Fidagarritasuna eta latentzia erabakigarriak diren kasuak gaitzen ditu.

Gaur egun, hedapen komertzialak NSA (Non Stand Alone) teknologian oinarrituta daude, eta, horren ondorioz, ezin zaio etekin osoa atera 5G teknologiari; 5G Stand Alone teknologiak emango du industriarentzako abantaila guztiak aprobetxatzeko aukera. Une honetan, proba pilotuak egiten ari dira, eta 2023an zehar ikusiko da zenbaterainoko heldutasuna duen teknologiak; beraz, une erabakigarria da hau prestazio hauek eskatzen dituzten erabilera-kasuak agertzeko eta, hala, proba pilotuei etekina ateratzeko.

5G teknologia garatu ahala, kontzeptu teknologiko berriak sortzen dira, haren diseinua aprobetxatzeko aukera ematen dutenak; adibidez, Network slicing, zeinak aukera ematen baitu sarea zenbait sare logikotan zatitzeko eta, hala, bezero bakoitzaren beharren araberako zerbitzua emateko; eta Edge computing, datu-prozesatzearen konplexutasuna datuok behar dituen zerbitzura hurbiltzeko.

5G Euskadi proiektua, Euskaltelek 5G-aren alde egindako apustu garbia

Etengabekoa da Euskaltelen 5G teknologiaren aldeko apustua, eta guk koordinatzen dugu 5G Euskadi proiektua. Hamahiru erakunde publiko eta pribatu elkartu dira partzuergo batean, 5G teknologia euskal enpresa-sarean garatu eta ezartzeko lankidetza-hitzarmenak egiteko.

5G Euskadi proiektuan, hainbat sektoretako ekipo-fabrikatzaile, telekomunikazio-operadore eta industriak elkartu dira (mugikortasuna, energia, osagaien fabrikazioa eta informazio-sistemak sektoreetakoak), eta gizartearen onura bilatzen duten erabilera-kasu errealetan dihardute. Izan ere, 5G teknologia abiadura baino askoz gehiago da, eta hauxe da une egokia teknologia hori heldutasunera iristen denerako prestatzeko.

5G Euskadi proiektua Red.es-ek onetsia da (Ekonomia eta Eraldaketa Digitalaren Ministerioko erakunde bat da Red.es), eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez kofinantzatu da, Espainiako Eskualde Anitzeko Programa Eragilearen (POPE) kontura. 30 hilabeteko iraupena izango du, 7,1 milioi euroko inbertsioa egin da, eta proiektu bat duzuen enpresa guztiei aukera ematen dizue ekosistema horretara biltzeko, proiektua helbide honen bidez aurkeztuz:

Informazio gehiago: https://5g-euskadi.com/eu/.

Enpresentzat ditugun soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan enpresa bezeroentzako sail komertzialeko taldearekin.