Planifikatu asteburua, lagunekin edo familiarekin era guztietako ekintzez gozatzeko: kontzertuak, antzerkia, jaialdiak, erakusketak, festa gastronomikoak eta beste gauza asko. Hilero, kontsultatu Euskadin egiten diren jarduera eta ekitaldien agenda.

Hona hemen apirilerako plan eder-eder batzuk.

Musika, kontzertuak eta jaialdiak Euskadin

agenda abril conciertos pol granch
Irudia: Pol Granch

Apirilak 4 eta 5: Pol Granch

“Amor escupido” izena du Grammy Latinoetan izendatu zuten artista honen azken lanak. Pol Granch, hilaren 4an, Donostiako Bataplan aretoan, eta apirilaren 5ean, ostiralean, Bilboko Kafe Antzokian.

Apirilak 5: Blowfuse

Blowfusek berezko estiloa sortu du 90eko hamarkadako punk rocka hitz azido eta paranoikoekin nahastuz. Haien azken lanak “The 4th Wall” izena du, eta hartaz zuzenean gozatu ahalko duzu Donostiako Dabadaba aretoan apirilaren 5ean, ostiralarekin.

Apirilak 5: Zelanda

Zelanda pop-rock seikote euskaldunak kontzertua emango du apirilaren 5ean, ostiralean, Gasteizko Urban Rock Concepten.

Apirilak 5: Funzo & Baby Loud

Adrián eta Juan Carlos Gomis anaiek osatutako pop bikoteak sutan ditu musika-plataformak. Zuzenean ikusi ahalko dituzu Bilboko Santana aretoan, ostiralean, apirilaren 5ean.

Apirilak 5 eta 6: Koma

Abesti berririk editatu gabe 13 urte eman ondoren, lan berria dauka Komak: "Una ligera mejoría antes de la muerte". Entzun Gasteizko Jimmy Jazz aretoan bitan: apirilaren 5ean, ostiralarekin, eta apirilaren 6an, larunbatean.

Apirilak 7: The Comancheros

The Comancheros country rock and roll hirukotea biran dago mundu osoan. Gasteizko Urban Rock Conceptera helduko da apirilaren 7an, igandean.

Apirilak 9: The Warning

2013an Villarreal Vélez ahizpek sortutako rock taldea Bilboko Kafe Antzokiko taula gainera igoko da apirilaren 9an.

Apirilak 10: Jolie Holland

Jazza, bluesa, soula, rock and rolla... Jolie Holland iparamerikarrak berezko nortasunez hornitzen dituen estilo ugari bateratzen ditu bere hitzetan eta musikan. Donostian, Dabadaba aretoan, apirilaren 10ean.

Apirilak 12: Los Tigres del Norte

55 urte baino gehiago daramatza taldeak mundu osoan Mexikoko norteño musika zabaltzen, eta Bilbao Arenan egingo dute emanaldia apirilaren 12an.

agenda abril conciertos raule
Irudia: Raule

Apirilak 12: Bele

Bele Lide Hernandoren musika-proiektu berria da. Tradizioa eta egungo poparen soinu urbanoak hoberen fusionatzen dituen artistetako bat da Hernando, eta Donostiako Dabadaba aretoan arituko da apirilaren 12an, ostiralean.

Apirilak 12: Niño de Elche

Niño de Elche, flamenko garaikidearen figura gakoa, “Flamenco. Mausoleo de celebración, amor y muerte” azken ikuskizunarekin datorkigu Gasteizko Principal antzokira apirilaren 12an, ostiralean.

Apirilak 12: Antony Z

Antony Z, bere lehen lanaren arrakastaren ondoren, biran dago “La Gran Ciudad” azken albumarekin. Zuzenean ikusi ahalko dituzu Bilboko Santana aretoan, ostiralean, apirilaren 12an.

Apirilak 13: Pablo López

Malagako kantautorea (eta haren pianoa) Bilboko Euskalduna jauregira dator biran. Musika-hitzordu ederra, haren kantarik arrakastatsuenak eta azken albumeko abestiak bilduko dituena;adibidez, “Abril sin anestesia”. Emanaldia apirilaren 13an izango da, larunbatean.

Apirilak 19: Elliott Murphy

Elliott Murphy eleberrigilea, ekoizlea, kazetaria eta rock kantautorea da. Gozatu artista estatubatuar polifazetikoaz, zuzenean, apirilaren 19an, ostiralean, Bilboko Kafe Antzokian.

Apirilak 20: Viva Belgrado

Viva Belgradok 250 kontzertu baino gehiago eman ditu 27 herrialdetan. Apirilaren 20an, larunbatean, indie talde garrantzitsuenetako batekin hitzordua duzu, Gasteizko HellDorado aretoan.

Apirilak 20: Sôber + Savia + Skizoo

Hogeigarren urteurrena ospatzeko, Madrilgo taldea biran dago Savia eta Skizoorekin batera, biak ala biak Sôberren musika-etenaldi batean sortuak. Agertoki gainean bilduko dira, Bilboko Santana aretoan, larunbatean, apirilaren 20an.

Apirilak 24: The Whiffs

The Whiffs, Kansas Cityko power poparen seme kuttunak, Donostiako Dabadaba aretora helduko dira apirilaren 24an.

Apirilak 24 eta 25: Marky Ramone

Ramones taldeko bateria-jotzaile ohia rockaren ikono bat da zenbait belaunaldirentzat. Hitzordu bikoitza dago Euskadin haren zuzeneko itzelaz gozatzeko: apirilaren 24an, Donostiako Kafe Antzokian, eta apirilaren 25ean, Gasteizko HellDorado aretoan.

Apirilak 25: Medina Azahara

Medina k "El Sueño Eterno" aurkeztu du, taldearen ernaberritzea ekarri duen diskoa. Apirilaren 25ean, Bilboko Campos Elíseos Antzokian.

Apirilak 27: Mikel Izal

Mikel Izalen "El miedo y el paraíso” birak geldialdia egingo du Bilbon. Apirilaren 27an, larunbatean, Euskalduna jauregian.

Apirilak 27: Raule

Raulek flamenko poparen lekukoa hartu du aro digitalean. Stage Livera helduko da, Bilbora, apirilaren 27an, larunbatean.

Apirilak 27 eta 28: Gorka Urbizu

"Hasiera Bat" Gorka Urbizuk bere izenez sinatu duen lehen diskoa da, 25 urtez Berri Txarraken buru izan ondoren. Zuzenean entzun ahalko duzu Bilboko Kafe Antzokian, apirilaren 27an eta 28an.

Antzerkia apirilean Bilbon, Donostian eta Gasteizen

agenda abril teatro errege begi bakarra
Irudia: Donostia Kultura

Apirilaren 2tik 7ra: "La comedia de los errores"

Heriotza-epai batekin hasten da antzezlan hau, non dena jai bihurtzen den, akats baten ondorioz. Bilboko Arriaga Antzokian ikusi ahalko duzu, apirilaren 2tik 7ra.

Apirilak 5 eta 6: "Errege begi bakarra"

Aspaldi elkar ikusi ez duten bi lagunek bikote-afari bat antolatu dute, eta hari horretatik datorkigu konbikzioen hauskortasunaren inguruko komedia azido hau; ikusgai egongo da Donostiako Principal Antzokian apirilaren 5ean eta 6an.

Apirilak 6 eta 7: "La vida secreta de las madres"

Amei ama izan bitartean gertatzen zaienaz aritzen den bideopodcasta. Andrea Ros eta Paola Roig zuzenean arituko dira Bilboko Campos Elíseos Antzokian, apirilaren 6an eta 7an.

Apirilak 11: "La sed del minotauro"

Hotz egiten duen nonbaiteko geltokitik hurbil dagoen kafetegi-taberna txiki batean gertatzen da dena. Leku hori Gasteizko Jesús Ibáñez de Matauco antzokiko agertokira helduko da apirilaren 11n.

Apirilak 19: "El nadador de aguas abiertas"

Adiskidetasuna eta mugak gainditzea dira Nilo eta Walrus protagonistatzat dituen istorio honetako gaiak, eta ikusgai egongo da Gasteizko Félix Petite antzokian, apirilaren 19an.

Apirilak 25 eta 26: "Kortxoaren dilema"

Katramilaz eta intriga politikoz betetako thrillerra bi aktorerekin, espazio bakarrean eta denbora errealean. Principal Antzokian, Donostian, apirilaren 25ean eta 26an.

Apirilak 27: "Si lo sé… lo digo"

Kike Biguri eta Víctor Amilibia atzoko eta gaurko gauzez arituko dira, Euskadin ligatzeaz, telebistaz, pandemiaz, familiako ipuinez eta burura datorkienaz. Bilboko Campos Elíseos Antzokian izango dira, apirilaren 27an.

Erakusketak euskal museoetan

agenda abril exposiciones moilak
Irudia: Moilak

Apirilaren 13ra arte: Julen Iztueta: "Intimitate berezia"

Julen Iztueta margolari donostiarraren azken etapan sortutako lanen hautaketa, Donostiako Ekain Arte Lanak galerian ikusgai.

Apirilaren 21era arte: "Gorbeia eta Aiaraldeko altxorrak"

Erakusketa honek Xabier Ramos argazkilariak azken sei urteotan egindako espezieen eta paisaien argazki-sorta biltzen du Gasteizko Ataria Interpretazio Zentroan.

Apiril osoan: “Moilak. Tradizioz berritzaileak”

Euskal portuen azken bi mendeak irudikatzen dituzten maketak, makinak, arrantza-tresnak eta koadroak. Donostiako n.

Apiril osoan: "Ni neu, Isis, Señora de todas las tierras"

Ikusi nahi duzu Egiptoko Isis jainkosaren inguruko erakusketa bat? Bilboko Berreginen Museoan.

Apiril osoan: "June Crespo. Baskularra”

Landareetatik, erabilitako arropetatik eta ehunetatik, eraikuntza-piezetatik edo hormigoi-husteetatik egindako moldeetatik abiatzen dira June Cresporen eskulturak. Bilboko Guggenheim museoan ikus daiteke erakusketa.

Euskadiko jaiak eta ospakizunak

agenda abril fiesta mercado flor huerta
Irudia: Elciego Udala

Apirilak 3: Artzain Eguna Ordizian

Apirilaren 5etik 7ra: Napoleonen Garaiko XII. Azoka, Gasteizen

Apirilak 6: Berdel Eguna Mutrikun

Apirilak 13: Loreen eta Baratzearen XI. Azoka Eltziegon

Apirilak 28: San Prudentzio

Astebururako plan gehiago Euskadin

agenda abril ocio nimporte quoi
Irudia: Donostia Kultura

Apirilaren 1etik 6ra: 2024ko Itzulia

Itzuliaren 63. edizioak Euskal Herria gurutzatuko du apirilaren 1etik 6ra. Gaur egungo txirrindularirik onenak ikusi ahalko dituzu, hala nola Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak, Irunen, Kanbon, Altsasun, Legution, Zornotzan eta abarretan barrena pedalei eragiten. Lasterketaren etapa nagusian ere bai, Eibarren, gogorrena eta, askotan, erabakigarriena baita.

Ez egin huts, eta egin bat marea laranjarekin, txoko guzti-guztiak kolorez betetzeko eta txirrindulariak azken hatsera arte animatzeko.

Apirilak 13: "N'importe quoi"

Bost pailazok txirrina jo dute. Atearen beste aldean, umorea, poesia eta dantza, Donostiako Gazteszenan emango duten zirku-ikuskizun honetan.

Apirilak 13: "Shine"

Modako, zinemako, argazkilaritzako eta diseinuko azken joerek eragindako dantza-estetika du Shinek. Ez ditu hotz utziko apirilaren 13an, larunbatean, emanaldia ikustera Gasteizko Félix Petite antzokira inguratzen direnak.

Apirilak 14: "El musical de la vaca Lola y sus amigos"

Lola behia, Youtubeko haurrentzako pertsonaiarik garrantzitsuenetako bat, Bilboko Campos Elíseos antzokira helduko da, inoizko kantu herrikoirik onenak biltzen dituen antzerki- eta musika-ikuskizun honetan.

Apirilak 14: "El multiverso de Wiz Problema & Manolito El Gafas"

Wiz Problema tiktoker ospetsua eta haren lagun Manolito “El Gafas” haien show bereziarekin etorriko dira Bilboko Campos Elíseos antzokira, apirilaren 14an, igandean.

Apirilak 20: "Cabaret Créatif"

"Cabaret Créatif" antzerki-laukote bat da, monologo komikoak, poesia urbanoa eta dantza-koreografiak bateratzen dituena. Cabaretaren ikuspegi pertsonal hau Gasteizko HellDorado aretoan izango duzu gozagarri, apirilaren 20an, larunbatean.

Apirilak 23: "A tu lado, un musical con Los Secretos"

Taldearen kantarik arrakastatsuenak, eta pasadizoen eta bizipenen kontakizuna, zuzen-zuzenean. Bilboko Arriaga antzokian, apirilaren 23an.

Aisialdiko eta kulturako plan ezin hobeak dauzkazu apirilean Euskadin. Aprobetxatu!