Balmasedako 2024ko Erdi Aroko Azoka maiatzaren 11tik 12ra bitartean ospatuko da Enkarterriko hirigune historikoan. Ikusgarria izango da: kaleak apainduta, auzokideak garaiko jantziekin, gaueko ikuskizunak, kontzertuak, janari-postuak, haurrentzako jarduerak eta askoz gehiago. Balmasedako Erdi Aroko Azoka Euskadiko ospetsuenetako bat da, eta milaka bisita jasotzen ditu urtero. Jarraian, Balmasedako 2024ko Erdi Aroko Azokaren programa azalduko dizugu, guzti-guztiaren berri izan dezazun.

Balmasedako 2024ko Erdi Aroko Azokaren programa

on Vimeo.

Balmasedako 204ko Erdi Aroko Azoka maiatzaren 11n (larunbata) hasiko da, goizean, San Severino plazan. Inaugurazio-pregoia eta herritarrek berek prestatu eta antzezten duten antzezlana izango dira ikusgai. Urtero, herriko gertakari aipagarri bat antzezten da.

Une horretatik aurrera, sekulako giroa eta algarak nagusi Balmasedako kaleetan: eskujokoak, saltokariak, komedianteak, trobadoreak, kalejirak, sorginak, gortesauak, juglareak, buruhandiak, ekilibristak, akrobatak, falkoneroak... baita suge-sorgintzaileak ere.

Asteburu paregabe bat Balmasedako 2024ko Erdi Aroko Azokaz gozatzeko. Maiatzaren 12an, igandea, sute-simulazioa egingo da San Severinon.

San Severino jai-gune garrantzitsuenetako bat da, baina badira gehiago, eta jarraian kontatuko dizugu.

Balmasedako 2024ko Erdi Aroko Azokaren guneak

Feria Medieval de Balmaseda

Irudia: Balmasedako Udala

Balmasedako alde zaharra Erdi Arora itzultzen da asteburu batez; balkoietatik zintzilik ipinitako estandarte koloretsuz eta zutoihalez apaintzen dute, eta, horrekin batera, lastoz estaltzen dituzte kaleak.

Balmasedako 2024ko Erdi Aroko Azokaren jokalekuak hauek izango dira: Martin Mendia kalea, Correría kalea, Pio Bermejillo kalea, San Severino plaza, San Joan plaza eta Foruen plaza.

Azokak zer gune dituen azaldu aurretik, Balmasedako 2024ko Erdi Aroko Azokaren ordutegia utziko dizugu:

  • larunbata 11, 10:00etatik 23:00etara.
  • igandea 12, 10:00etatik 22:00etara.

San Severino plaza: artisautza, tailerrak eta ikuskizunak

San Severino plazan artisautza- eta elikadura-postuak izango dituzu. Halaber, tailerretan parte hartu ahal izango duzu, Erdi Aroko lanbide eta lan tipikoak ikasteko: zeramika-modelaketa, txanpongintza, forjaketa, okintza...

Eta hori guztia zirku, kalejira, musika eta gaueko ikuskizun harrigarrienekin lagunduta, hala nola sute-simulazioarekin.

San Joan plaza: arabiar azoka eta emanaldiak

Balmasedako 2024ko Erdi Aroko Azokan, San Joan plazara joaten bazara, Marokoko artisautza, tea dastatzeko jaimak, arabiar pastak, kebabak eta abar aurkituko dituzu. Azokaren alde horretan, emanaldiak, kalejirak, dantza eta askotariko animazioa izaten dira egun osoan zehar.

Erdi Aroko azokako jatetxeak eta tabernak

Elikadura-postuez gain, azokako taberna eta txosnetan otorduak egin ahal izango dituzu. Jatetxe-postuak eremu hauetan daude:

  • San Severino txokoa
  • San Joan plaza eta Martin Mendia kalea
  • Milioidunaren zubia

Horkasitas: haurrentzako jarduerak

Haurrek primeran pasatuko dute Horkasitasen, Balmasedako 2024ko Erdi Aroko Azokan. Bertan, Erdi Aroko eta trebetasuneko jokoetan parte hartu ahal izango dute edo, beste jarduera askoren artean, haurrentzako jolasak egingo dituzte.

Azokako txoko hori musikaz, ipuin-kontalariz eta ikuskizunez alaituko da asteburu osoan.

Balmasedako Erdi Aroko Azokaren historia

Maiatzeko bigarren asteburuan, garai bateko usadioetara bueltatzen da Balmaseda, orduan antolatzen baitute Erdi Aroko merkatua.

1999. urtean izan zen lehenbiziko edizioa, Balmaseda sortu zela zortzi mende bete zirenean; harrezkero, urtero egiten dute, lehenbiziko merkatu hark izan zuen arrakasta ikusita.

Balmaseda: Erdi Aroko herria Enkarterrin

Balmaseda medieval

Irudia: Enkarterrietako turismoa

Balmaseda Enkarterrin dago, Kadagua ibaiaren ertzean, eta Bizkaiko lehen hiribildua da.

XII. mendean, Balmasedak merkataritza-jarduera oparoa zuen. Kokaleku aproposa zen hiri gotortu bat sortzeko: mendiak buelta guztian eta ibai batek zeharkaturik. Gainera, erromatarren garaiko galtzada batek Gaztelako eta Bizkaiko ibilbide komertzialekin lotzen zuen, eta horri guztiari esker eskuratu zuen Balmasedak forua.

1199ko urtarrilaren 24an, Lope Sánchez de Mena Bortedoko jaunak Logroñoko Forua eman zion, eta, hala, Bizkaiko Jaurerriko lehen hiribildu bihurtu zen.

Gaur egun, Balmaseda hiribildu indartsua da, kalexka estuz eta harriztatuz betea. Hirigune historiko zaindua, harrizko etxe dotoreak eta Erdi Aroko zubi ikusgarri bat ditu. Azokaz gainera, aski ezaguna da Balmasedako Aste Santua ere.

Balmasedako 2024ko Erdi Aroko Azoka bezain ezaguna da.

Beraz, baduzu plana maiatzaren 11 eta 12rako. Zatoz zortzi mende pasatxoko historia duen Bizkaiko hiribildu honetara, eta gozatu Balmasedako Erdi Aroko Azokaz.

Goiburuko irudiaren iturria: Balmasedako turismoa