Apirila hilabete egokia da Euskaltelek eskaintzen dizkizun telebista-estreinaldi handiez gozatzeko. Orain kontatuko dizugu gehiago.
SkyShowtimeko bi estreinaldirekin hasiko gara. Sorpresadun familia-bilkura bat daukagu El Homenajen eta argitu gabeko krimen bat Under Salt Marshen.
AMCn, TWD unibertsoarekin duzu hitzordua The Walking Dead: Dead City telesailaren bigarren denboraldian. Star Channelen, berriz, CIAko ikertzaile berriak ezagutuko ditugu.
Bestalde, National Geographici esker, inoiz izan den tragedia nuklear handienari buruz ikasi ahal izango dugu, Chernóbil: En el corazón del desastre saioari esker.
Gainera, Guztia TB baduzu, kirol-saio asko dauzkagu apiril honetarako. Apirilaren 6an abiatuko da Itzulia Bilbon, eta Eurosporten ikusi ahal izango duzu. Eta eskura dituzu, baita ere, Espanyol, Osasuna eta Eibarren partidak Euskaltelen (LALIGA EA SPORTS eta LALIGA HYPERMOTIONekoak, hurrenez hurren).
Txikientzat, Phineas y Ferben abentura berriak Disney Channelen. Izen hori du apirilaren 1etik aurrera 6 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutako programazioa eskaintzen duen kanalak. Gainera, haur txikientzako Disney Jr.-en edukiak ere eskaintzen ditu.
Nobedade ugari daude streamingeko plataformetan ere. Netflixek Clanesen bigarren denboraldia estreinatuko du, HBO Maxek Euphoriaren hirugarrena eta Prime Videok The Boys agurtuko du.
Jakin nahi duzu gehiago apirileko estreinaldi hauei buruz?
El Homenaje, SkyShowtimen
Adolfo Novak-ek, familia boteretsu bateko patriarkak, 80 urte bete ditu, eta urtebetetze-festa handi gisa hasten dena ezusteko albiste batekin amaituko da. El Homenaje telesailean punta-puntako aktoreek hartzen dute parte. Hauek, besteak beste: Eusebio Poncela, Miriam Giovanelli, Juana Acosta, Enrique Arce, Raúl Prieto, Elsa Pataky, Ángela Molina eta Luis Tosar.
-
Eskaripean: apirilaren 23tik aurrera Replaytekan, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.
The Walking Dead: Dead City - 2.D, AMCn: dialeko 13an

Negan eta Maggie AMCra itzuli dira The Walking Dead: Dead City telesailaren bigarren denboraldiaren estreinaldiarekin. Kontrako bandoetan harrapatuta eta Manhattanen kontrola eskuratzeko gerra bete-betean, ohartu dira konponbidea ez dela erraza.
-
Estreinaldia: apirilaren 6an, astelehena, AMCn (dialeko 13an)
-
Emanaldia: astelehenero, bi atal, 22:00etatik aurrera, AMCn (dialeko 13an).
-
Eskaripean: Replaytekan.
CIA, Star Channelen: dialeko 12an

CIAk New Yorken duen bulegoari bikote bitxi hau esleitu diote: CIAko agente hitzontzi, bihurri eta eskrupulurik gabeko bat eta FBIko agente adimendun, eskarmentudun eta zorrotz bat. Elkarrekin lan egiten ikasi behar dute, eta mehatxu arriskutsuak argitu beharko dituzte. CIA telesailaren estreinaldia Star Channelen.
-
Estreinaldia: apirilak 7, asteartea, 22:50ean, Star Channelen (dialeko 12an).
-
Emanaldia: asteartero, 22:50etatik aurrera, Star Channelen (dialeko 12an).
-
Eskaripean: Replaytekan.
Under Salt Marsh, SkyShowtimen
SkyShowtimeko telesail thriller berriak, Under Salt Marshek, Galesko Morfa Halen fikziozko hirira garamatza. Han, irakasle bihurtutako Jackie Ellis detektibe ohiak ikasle baten gorpua aurkitu du, ustez itota hila. Duela urte batzuk gertatutako desagerpen bat ekartzen dio gogora kasu horrek, eta, orduko hartan, poliziakidearekiko haustura ekarri zuen kasu hark.
-
Eskaripean: apirilaren 2tik aurrera Replaytekan, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.
Chernóbil: En el corazón del desastre, National Geographicen

Historiako hondamendi nuklear handienaren 40. urteurrena dela eta, National Geographic-ek Chernóbil: En el corazón del desastre telesail historikoa estreinatuko du. Haren bidez, perspektiba berri bat eskaini eta historia osoa kontatuko du, tartean direla erreaktorearen fusioa, KGBren estaltzea eta Ukrainako gaur egungo gerra.
-
Eskaripean: apirilaren 19tik aurrera Replaytekan, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.
Eta Guztia TB baduzu, hartu kontuan beste estreinaldi hauek ere:
Itzulia, Eurosporten: dialeko 110ean

Bizi ezazu Itzulia Eurosporten. 6 etapa, 809,6 kilometro, 29 mendate eta 10 esprint. Itzulia Basque Country-ren 65. edizioa da, eta Eurosporten ikusi ahal izango duzu. Sei egunez, apirilaren 6tik 11ra, zirkuituko txirrindulari onenak Bilbotik abiatuko dira, eta Iruñea, Basauri, Galdakao edo Eibarko etapak eginda, Bergaran amaituko da Itzulia.
-
Emanaldia: apirilaren 6tik 11ra, Eurosporten (dialeko 110ean).
Phineas y Ferb, Disney Channelen: dialeko 9an

Phineas eta Ferb anaiak Disney Channelera itzuli dira, asmakizun berriekin eta udako abenturekin; eta Candace saiatuko da berriz ere haiek salatzen. Perry Ornitorrinkoak, berriz, agente sekretu izaten segitzen du. Disney Channel da gure kanal gonbidatua apirilean.
-
Estreinaldia: apirilak 1, asteazkena, Disney Channelen (dialeko 9an)
-
Eskaripean: Replaytekan.
Futbola Euskaltelen

Euskaltelen DAZN futbol-pakete berria baduzu, LALIGA EA SPORTSeko partidarik onenak ikusi ahal izango dituzu. Eta Guztia TBrekin, berriz, LALIGA HYPERMOTION izango duzu eskura.
Ez huts egin partida hauek apirilean:
-
Bartzelona – Espanyol. Martxoak 11, larunbata, 18:30ean
-
Osasuna – Betis. Apirilak 12, igandea, 14:00etan
-
Valladolid – Eibar. Apirilak 13, astelehena, 20:30ean
Netflix, Disney+ eta Prime Video
Clanes – 2.D, Netflixen
Iritsi da Netflixera Clanesen 2. denboraldia. Hiru urte igaro dira, eta Anaren eta Danielen bizitza asko aldatu da. Danielek bere aitari laguntzeko itsasora azken aldiz irtetea onartu du; Ana, berriz, Galiziara itzuliko da, eta klan etsai batekin lan egingo du.
-
2. denboraldiaren estreinaldia: apirilak 2ak, osteguna, Netflixen.
The Boys - 5.D, Prime Videon
Nola amaituko da Billy Butcher eta Homelanderren arteko gerra? The Boys superheroien telesail arrakastatsuaren bosgarren eta azken denboraldia apirilean estreinatuko da Prime Videon.
-
Estreinaldia: apirilak 8, asteazkena, Prime Videon.
Euphoria - 3.D, HBO Maxen
Euphoriaren hirugarren denboraldiak aurreko denboraldia amaitu eta bost urtera kokatzen du ekintza. Rue zor zaharrak kitatu nahian, Cassie eta Nate beren harremanean murgilduta eta Jules, Maddy eta Lexi, berriz, bide profesional berriei ekiten aurkituko ditugu.
Estreinaldia: apirilak 13, astelehena, HBO Maxen.
2026ko apirileko estreinaldi horiek guztiak eta beste asko dauzkazu zain Euskaltelen bidez ikus dezakezun telebistan.
