Azarorako aisia-aukeren bila? Euskaltelek eskaintzen dizun telebistak entretenimendu ugari ekarriko dizu hilabete honetan. Hasteko, Landman: Un negocio crudo telesailaren bigarren denboraldia estreinatuko da SkyShowtimen, eta Warner TVn FBI - T8 telesailaren atal berriak ikusi ahal izango dituzu.

Guztia TB aukera baduzu, ez huts egin El Lejano Oeste por Kevin Costner dokumental-sail berria, HISTORIAn. Txikientzat, La patrulla canina - T12, Nick Jr-en.

Albiste onak ditugu futbolzaleentzat ere. DAZNen (DAZN futbol paketea), Athletic , Real, Alaves eta Osasuna taldeen partidak LALIGA EA SPORTSen; Eibar eta Reala B taldeen norgehiagokak LALIGA HYPERMOTIONen (Guztia TB aukera); Arenas Getxo, Barakaldo, Bilbao Athletic eta Osasuna Promesas taldeen partidak Primera Federación Versus e-Learning kanalean (Guztia TB aukera).

Streaming bidezko plataformetan, azaroa primerakoa izango da. Estreinaldi desiratuenetariko bat iritsiko da Netflixera: Stranger Things – T5. Eta Klasiko berrinterpretatu bat itzuliko da Disney+-era: La mano que mece la cuna. Eta orain Prime Videon NBA ikusteko eta 2025-2026 denboraldiko saskibaloirik onenaz gozatzeko aukera izango duzu.

Jarraitu irakurtzen, azaroko estreinaldi eta nobedadeei buruz gehiago izateko.

Landman - T2, SkyShowtimen

Billy Bob Thornton protagonista duen Landman: Un negocio crudo telesailaren bigarren denboraldia. Petrolio-plataformen munduan aberastea bilatzen dutenei buruzko istorio moderno bat da, Boomtown podcast ezagunean oinarritua; SkyShowtimen ikusgai.

Landman - T2 SkyShowtimen izango da azaroaren 21etik aurrera, eta atal berriak eskainiko dira astero.

  • Eskaripean: azaroaren 21etik aurrera Replaytekan, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.

FBI - T8, Warner TVn: dialeko 14an

estrenos television noviembre 2025 euskaltel fbi warner

Maggie eta OA agenteak ekintzara itzuliko dira, gainerako taldekideekin batera; FBIren zortzigarren denboraldi honetan, kasu gero eta arriskutsuagoak izango dituzte. Atal berrietan, ikerketak pertsonalagoak eta mehatxuak arriskutsuagoak izango dira. Dick Wolf polizia-generoko egile handia da telesailaren sortzailea.

  • Estreinaldia: azaroaren 6an, osteguna, 22:00etan, Warner TVn (dialeko 14an).

  • Emanaldia: ostegunero, 22:00etan

  • Eskaripean: Replaytekan

Eta Guztia TB baduzu, hartu kontuan beste estreinaldi hauek ere:

La patrulla canina - T12, Nick Jr-en, dialeko 93an

estrenos television noviembre 2025 euskaltel patrulla canina nick jr

Abentura, misio eta erreskatatze zirraragarri gehiago eta lagun berriak Chase, Marshall, Skye eta gainerakoentzat La patrulla canina - T12 telesailean.

  • Estreinaldia: azaroaren 1ean, larunbata; Nick Jr-en (dialeko 93an)

  • Emanaldia: larunbatero

  • Eskaripean: Replaytekan

El Lejano Oeste por Kevin Costner, HISTORIA kanalean (dialeko 70ean)

estrenos television noviembre 2025 euskaltel lejano oeste kevin costner historia

Kevin Costner da El Lejano Oeste por Kevin Costner dokumental-sailaren ekoizlea eta aurkezlea; Estatu Batuetako Far Westaren sorrera berrinterpretatzen du sailak artxibo zaharren, efektu bisualen eta elkarrizketen bidez. Gehiago jakin nahi duzu indigenak, kolonoak eta indar berriak liskartu zituen lurrengatiko borrokaren inguruan?

  • Estreinaldia: azaroaren 3, astelehena, 22:00etan, HISTORIAn (dialeko 70ean)

  • Emanaldia: astelehenero, 22:00etan

  • Eskaripean: Replaytekan.

Futbola Euskaltelen

LALIGA EA SPORTS DAZNen

estrenos television septiembre 2025 euskaltel laliga ea sports dazn

Gozatu Euslatelek eskaintzen dizun DAZN futbol-pakete berriaz, hilean 10 € ordainduta, urtebetez. LALIGA EA SPORTS-eko 5 partida ikus ditzakezu jardunaldi bakoitzean —38 jardunaldietatik 35etan—, bai eta DAZNek jardunaldi bakoitzean irekian emango duen partida ere.

Hala, aukera izango duzu Athleticen, Realaren, Alavesen eta Osasunaren partidak ikusteko.

Eibar eta Reala B, LALIGA HYPERMOTIONen, dialeko 115, 116 eta 117an.

estrenos television septiembre 2025 euskaltel eibar laliga hypermotion

Guztia TB aukera baduzu, ikusi Eibar eta Reala B taldeen denboraldia LALIGA HYPERMOTION kanalean.

Beñat San José eta Jon Ansotegi entrenatzaileen futbolariek sailkapenaren beheko aldetik irteteko norgehiagoka erabakigarriak dituzte azaroan.

Arenas Getxo, Barakaldo, Bilbao Athletic eta Osasuna Promesas, Primera Federación Versus e-Learning kanalean (dialeko 119a)

estrenos television noviembre 2025 euskaltel primera federacion

Arenas de Getxo, Barakaldo, Bilbao Athletic eta Osasuna Promesasen partidak ikusi ahal izango dituzu Primera Federación Versus e-Learning kanal berrian, Guztia TB kontratatua duen bezeroa bazara. Jardunaldiz jardunaldi, 40 talderen arteko lehiaketa honetako (20 klubeko bi taldetan jokatzen da) partidarik onenak ikusteko aukera izango duzu.

Netflix, Max eta Prime Videoko nabarmenenak

Stranger Things - T5, Netflixen

Iritsi da Netflixera Stranger Thingsen 5. eta azken denboraldia. Emozio gehiago, efektu gehiago, ekintza gehiago, pertsonaia berriak eta inoiz baino bilau arriskutsuago bat: Vecna. Jakingo al dugu azkenean zer den Upside Down?

  • 1. atala: estreinaldia 2025eko azaroaren 27an (osteguna)

  • 2. atala: 2025eko abenduaren 26tik (ostirala) aurrera

  • Azken atala: 2026ko urtarrilaren 1ean

La mano que mece la cuna, Disney+-en

La mano que mece la cuna lanaren bertsio berrian, Michelle Garza Cervera zuzendariak koska bat estuago jarri du torlojua: haurtzain bat kontratatu du ama batek eta laster ohartuko da ez dela dirudiena. Disney+-en ikus dezakezu thriller psikologiko beldurgarri hau.

Gogoratu zuzenean kontratatu dezakezula Disney+ Euskaltelekin.

  • Estreinaldia: azaroaren 19an, asteazkena, Disney+-en.

NBA, Prime Videon

Saskibaloia orain Prime Videon ikusten da. NBAko 2025-2026 denboraldiko partidarik onenak zuzenean eta eskaripean. Azaroan, Rockets eta Spurs, Heat eta Knicks eta Mavs eta Lakers taldeen arteko partidak dituzu zain.

  • Estreinaldia: eskuragarri Prime Videon

2025eko azaroko estreinaldi horiek guztiak eta beste asko dauzkazu zain Euskaltelen bidez ikus dezakezun telebistan.