Blogger eta influencer ezaguna da dagoeneko Raquel Rodríguez Nafarroa aldean. 40.000 jarraitzaile baino gehiago ditu Instagramen eta Facebooken, eta hilean 7.000 bat lagunek irakurtzen dituzte, arreta biziz, modari eta edertasunari buruzko haren gomendioak Mi tacón de quita y pon blogean. Arrakastak arrakasta, ez du lana utzi (farmazialaria da). Hori dela eta, apenas duen denbora librerik soberan, eta asteburuetan ekiten dio bere afizio grinatsu horri.

“Ni honetan hasi nintzenean, ez zegoen ez Instragramik, ez influencerrik; afizio hutsez jarduten nintzen”
Euskaltel Bloga. Edertasun- eta moda-bloggerra ez ezik, farmazialaria ere bazara. Baduzu denetarako astia?

Raquel Rodríguez. Tira..., zerbait gustuko baduzu, ateratzen duzu denbora handik edo hemendik. Batzuetan, zaila da denera iristea, zeren eta lanaldi erdian aritzen bainaiz farmazian, eta denbora asko kentzen dit horrek. Horregatik, argazkiak egitea izaten da zailena, argi-orduetara egokitu behar baitut; neguan, lanetik ateratzerako ilundu duenez, asteburuan egin behar izaten dut lan gehien. Eta, batzuetan, uko egin behar diet lagunekin edo mutil-lagunarekin egiteko planei; zerbait entregatzeko eguna jarria dudanean eta denboraz oso justu nabilenean, adibidez.

E. B. Ah!, eta hori guztia nahikoa ez balitz, gainera, influencerra! 43.000 jarraitzaile baino gehiago dituzu Instagramen eta16.000 Facebooken. Ez al duzu inoiz izan erabat horretan jarduteko gogorik?

R.R. Oraingoz, ez, influencerron soldatak asko aldatzen baitira hilabete batetik beste batera. Farmazia, aldiz, apustu segurua da, eta badakizu zenbat kobratuko duzun hurrengo hilean. Blogari lanean, aldiz, gaixorik bazaude edo oporretara joaten bazara, ez duzu kobratzen!

E.B. Baina hortik bizitzeko adina irabaziko al zenuke?

R.R.Bada, sarritan egiten diot galdera hori neure buruari. Gaur egun irabazten dudana ez zait aski, baina kontuan izanik egunean zortzi ordu farmaziak kentzen dizkidala, bada... Askotan pentsatu ohi dut ordu horiek blogean emango banitu askoz ere kolaborazio gehiago onartuko nituzkeela eta, horrenbestez, soldata ere handiagoa izango litzatekeela. Bestalde, azkarrago hazteko aukera izango nuke, eta nire argitalpenen ordainsaria ere igo egingo litzateke.

B.E. Nola lortu zenuen mundu horretan zure lekutxoa aurkitzea Nafarroan, izan ere, geroz eta gogorragoa da lehia...

R.R. Bai, geroz eta jende gehiagok irekitzen du blog bat edo, batez ere, Instagram bat, bizimodua hortik ateratzeko asmoz. Honetan hasi nintzenean, ez zegoen ez Instagramik, ez influencerrik...; afizio hutsez aritzen ginen denok. Beraz, lasai jardun nintzen, eta estutu gabe joan nintzen hazten. Nire ustean, nolabaiteko abantaila dugu sasoi hartan hasi ginenok: Instagramen algoritmo famatu hori ez zen existitzen artean, eta askoz ere azkarrago hazten ginen, irismen handiagoa izaten baitzuten argitaratzen genituen argazkiek. Bestalde, nire hiriko eta aldirietako zenbait dendarekin lan egiteak ezagunagoa egin nau eskualde honetan; lagungarri izan zaizkit, halaber, hemengo zenbait hedabidek egin dizkidaten elkarrizketak (Diario de Navarra, Navarra televisión) eta, noski, Nafarroako blogerren lehen lehiaketa irabazi izana.

B.E. Blogaren izenak, behinik behin, badu xarma: "Mi tacón de quita y pon"… Zer dela eta izen hori?

R.R. Hasieran, izenea ingelesez jartzea pentsatu nuen (“My new closet”). Etxez aldatzekoa nintzen, eta izena ezin egokiagoa zela iruditu zitzaidan. Baina lagun bati eman nion nire asmoaren berri, eta hau erantzun zidan: Ufff!Ba al dakizu zenbait blogek daukaten 'closet' hitza?.  Ahaztu izen hori, Raquel, eta ipini gaztelaniazko zerbait!". Arratsalde horretan bertan, hau esan zidan nire mutil-lagunak: "Dena ohean botata uzten duzunez, zergatik ez diozu jartzen "Mi ropa sobre la cama" izena? Ja, ja, ja.... Ez zitzaidan asko gustatzen izen hura, eta zera esaten nion nik: "Beti ari naiz takoidun oinetakoak eranzten eta poltsatik ateratako 'bailarinak' janzten, eta hortik jotzea pentsatu nuen; alegia, pentsatu nuen jarri eta kentzeko takoia duten oinetakoak eskaini behar lituzkeela merkatuak. Gaur egun badaude horrelako oinetakoak.

B.E. Bitxia, zinez! Hitz egin dezagun teknologiaz une batez... Androidtarra zara, ala iPhonetarra? 

R.R.iPhonetarra! Mac erabiltzen bada, askoz ere errazagoa da dena sistema berean edukitzea! Bestalde, egunero erabiltzen ditudan zenbait aplikaziok ez dute behar bezala funtzionatzen Androidekin

B.E. Buka ezazu esaldia, eta esan egia! "...-an behin begiratzen dut mugikorra".

R.R. Ordu-erdian behin, ji, ji... Asteburuetan askoz gutxiago erabiltzen dut mugikorra, eta nahiko bazterrera uzten dut, ostiral eta larunbatetan ez dut ezer argitaratzen Instagramen, eta zenbait orduz egon naiteke "segapotoari" kasurik egin gabe.

B.E. Ene bada! Beraz, jo eta su kontsumitzen dituzu datuak, WiFi sarea egon ala ez egon?

R.R.Bada, hori izan dut beti buru-hauste handienetakoa. Duela astebetera arte, 4 GBko tarifa bat neukan, eta apenas ematen zidan zer egiteko aukerarik. Lagunak beti ari ziren Internet nirekin partekatzen, noranahi nindoala ere beti eskatzen nuen WiFiaren kodea... Baina bukatu dira kontu horiek: orain, sare sozial mugagabeak ditut! Ja, ja, ja...

B.E. Zein dira, zuretzat, ezinbesteko aplikazioak, beti mugikoreran instalatuta eduki beharrekoak?

R.R. Instagram, Facebook, 21buttons, Pinterest (sare sozialak), Lightroom (argazki-edizioa), Chicfy (hor saltzen dut arropa).

B.E. Zer sare sozialekin sentitzen zara erosoen?

R.R.  Instagramen sentitzen naiz erosoen, hori da gehien erabiltzen dudana. Storien funtzioak gizatiarrago egiten gaituela esango nuke, jarraitzaileengana hurbiltzen gaituela, haren bidez ikusten gaituztela egiazki garen bezalakoak.

B.E.  YouTuben, behintzat, zeu zara nagusia....; milaka lagunek bistaratzen dituzte zure bideoak. Zenbat harpidedun ditu zure kanalak?

R.R. Ez daukat harpidedun askorik (2.500)… Abandonatu samarra daukat kanala, ez baitaukat bideoak egiteko astirik. Egia da, bestalde, modari buruzko bideoren bat egiten badut 12-15.000 bat lagunek ikusten dutela. Neu ere harrituta geratzen naiz! Denbora gehiago izan nahi nuke Youtuben jarduteko, hor baitago etorkizuna.

B.E. Instagram ere hasia da bideoak argitaratzen... Probatu al duzu jada?

R.R.Aspalditxoan martxan dauden storieak bai, baina Instagram Tv funtzio berria oraindik ez.

B.E. Ea, test azkar bat: 

Aurtengo merkealdietan nahitaez erosi beharreko zer trendyren bat...

Lihozko soineko bat, erdian botoiak dituena.

-Aholkuren bat uda partean eguzkiak orbanik ez eragiteko?

100eko babesa; orbanak saihesteko hori baino ezer hoberik ez dago.

-Hondartzarako, makillajea ala look naturala?

Look naturala, zalantzarik gabe.

B.E. Gizonezkoek, berriz...

-Mahuka luzeko alkandorak, ala poloak?

Hobe poloak, beroari aurre egiteko.

-Mokasinak ala zapatilak?

Zapatila zuriak!

-Koloretako galtzamotzak ala praka luzeak?

Koloretako galtzamotzak. Nire mutil-laguna da preskriptorerik onena, ja...

-Txanoa ala eguzkitarako betaurrekoak?

Biak! Zenbat eta babestuagoak, orduan eta hobeto!

B.E. Amaitzen ari gara jada... Gomendioren bat aurtengo oporretarako

R.R.Istanbul eta Kapadozia! Hara joango naiz ni!

B.E. Bada, ondo ibili! Eskerrik asko!

R.R. Ez horregatik!