Adimen Artfizialeko plataforma aurreratu bat da Cortex: adimen artifizialerako lehenengo interfaze grafikoa, hain zuzen. Hari esker, modu bisual eta irisgarrian diseinatu, inplementatu eta kudea daitezke ereduak, eta, hala, ez da programazioari edo ikaskuntza automatikoari buruzko ezagutza aurreraturik behar.
Zerk egiten du desberdin Cortex?
Cortex AAko plataformak adimen artifizialeko sistemak errazago eta bizkorrago sortzeko, inplementatzeko eta kudeatzeko balio du, eta, horri esker, adituek ez ezik, erabiltzaile ez-adituek ere balia ditzakete sistemok.
Interfazeak abaraska baten antza du; diseinu argi eta ongi egituratuari esker, erabiltzaileek erraz uler dezakete nola erlazionatzen diren bata bestearekin ereduaren atalak eta nolakoa den datuen fluxua, eta, horretaz gainera, AAren aukerak manipula ditzakete bloke modular gisa.
Erabiltzeko erraztasuna da Cortex-en tasun bereizgarri nagusia. Nahikoa da arrastatu eta askatzea, aurrez eratutako "trebetasunak" erabili edo konbinatzeko eta oso zeregin desberdinetarako erabiltzeko; esate baterako, sentimenduak aztertzeko eta erreklamazioak kudeatzeko.
Gainera, erabiltzaileek beren beharren arabera berrantola ditzakete abaraskako moduluak, eta, hala, lehentasuna eman modeloaren parterik garrantzitsuenei eta ikuspegia norberaren lan-fluxura egokitu.
Gainera, progresioa bistaratzen du beti Cortex-ek; interfazeak erakusten du nola erlazionatzen diren ereduaren zatiak eta nola eboluzionatzen ari den lan-fluxua, eta, hala, aukera ematen du prozesua ulertzeko kodea berrikusi beharrik gabe.
Cortex-en ezaugarriak eta aplikazio praktikoak
Irisgarritasunaren eta malgutasunaren aldeko apustua egiten duenez, enpresetan erabiltzeko hainbat aukera eskaintzen ditu tresnak. Hona batzuk:
- Egitura bisual baten bidez, adimen artifizialeko ereduak sortzen eta kudeatzen laguntzen du, eta, hala, teknologia horren erabilera demokratizatzen du.
- Prozesu konplexuak automatizatzen ditu
- Erabilerak pertsonalizatzen ditu
- Txosten ulergarriak eta edonorentzako modukoak sortzen ditu
- Denbora errealean egokitzeko eta datuetatik ikasteko gai diren sistemak eraikitzen ditu
- Gainera, AAren ereduak, algoritmoak eta zerbitzu profesional garatuak erosteko aukera ematen duen ingurune bat ere eskaintzen die erabiltzaileei
Cortex praktikan erabili ahal izateko, bi kontzeptu nagusi bereiztea komeni da: trebetasunak eta agenteak. Trebetasunak zeregin bakar baterako software-moduluak dira, eta agenteak eredu konplexuagoak dira, zenbait trebetasunez osatuak. Ikuspegi horri esker, Cortex malgua eta eskalagarria da.