Sute-arriskua gero eta handiagoa da, eta eragin handia du ekonomian eta ingurumenean. Euskaltelen uste dugu sortzen ari diren teknologiek –hala nola adimen artifiziala eta 5G– erabakigarriak izan daitezkeela suteei aurka egin eta aurrea hartzeko, bai eta haiek eragindako kalteak minimizatzeko ere; kontuan izan behar da suteak bereziki estatuko iparraldean gertatzen direla.
2022an, Espainia izan zen EBn gehien erre zen herrialdea, Basoko Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) arabera. Zehazki, 2.600 sutetik gora gertatu ziren, eta 250.000 baso-hektarea baino gehiago erre ziren haien ondorioz.
Ranking horretan bertan, adierazten da estatuko iparraldeko eskualdeak izan garela kaltetuenak.
Gainera, suteak gero eta handiagoak eta kontrolagaitzagoak dira.
Beraz, hauek dira baso-suteen inpaktua eta aldaketa klimatikoa minimizatzeko hiru zutabe nagusiak: detekzio goiztiarraren bidezko suteen aurkako borroka zuzena, autobabeseko neurriak ezartzea eta basoen kudeaketa jasangarria egitea.
Euskaltel, "Lurralde adimentsu" baten alde lanean
Hori dela eta, datorren hamarkadako erronkei erantzuteko, teknologia digitaletan oinarrituriko proposamenak ari gara lantzen Euskaltelen.
Jarduteko lerroetako bat "Lurralde adimentsua" izenekoa da. Landa-ingurunearen egiturazko aldaketa baten alde egiten du, lurraldeko ekosistema adimentsu baten bidez.
Eta ekimen horren barruan, suteak detektatzeko adimen artifizialaren eta 5G teknologiaren gaitasunak erabiltzen dituen teknologia bultzatzen dugu.
Nola funtzionatzen du suteak detektatzeko Euskaltelen teknologiak?
Gure teknologiak (oraingoz, proba-fasean) eskatzen du egunaren 24 orduetan martxan ariko diren bideokamerak eta suteak detektatzeko sentsoreak instalatzea.
Kamera horiek birakariak dira; ikusmen naturalaren bidez funtzionatzen dute, eta eremu altuetan kokatutako telekomunikazio-dorreetan jartzen dira; izan ere, handia izaten da han sutea sortzeko arriskua, eta horrela, gainera, itzulinguruan zenbait kilometroko ikuseremua hartzen dute. Nolanahi dela ere, ongi babestuta daudela eta behar bezala funtzionatzen dutela bermatu behar da beti.
Sistemak duen adimen artifizialeko programa baten bidez, sua edo kea duten irudiak arakatzen ditu era autonomoan, gizakiak esku hartu gabe.
Suterik gertatzen bada, sentsoreen sare neuronalak berehala detektatuko ditu kea zein sua, eta, AA erabiltzen duten portaera-patroietan oinarrituz, haien arrisku-maila neurtuko du, eta sute baten hasiera ote den definituko du. Igartze-mila handiagoa lortze aldera, eremuko inguruabarrekin, klimarekin eta hezetasun-mailarekin kontratatzen da alerta.
Berehala, alarma bat eta sutearen irudiak igortzen dira zehaztutako kontrol-zentrora eta agintari eskudunera, zeinek kamerek atzitu duten informaziorako sarbide zuzena izango baitute. Kontrol-zentroan, alarma bistaratu eta aztertu egiten da , eta, arriskurik balego, beharrezko neurriak hartzen dira.
Suteak detektatzeko sare neuronal horrek guztiak gure telekomunikazio-sare aurreratua erabiltzen du. Sare hori gai da deskribatutakoa bezain sistema erabakigarri eta konplexu batek behar duen segurtasuna eta fidagarritasuna emateko.
Izan ere, berrikuntzaren aldeko apustua egiten dugu Euskaltelen, eta hari probetxurik handiena ateratzen saiatzen gara beti, Euskadin gertutik ukitzen gaituzten erronkei eta arazoei erantzuten laguntzeko.
Enpresentzako gure soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinean, edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresetako gure sail komertzialarekin, inprimakiaren bidez. Eta azken albisteen beri izateko, jarraitu gure LinkedInen profilari.