Urriaren 24an (ostirala) egin zen Segurtasun Digitalari buruzko Nafarroako V. Foroa, NASEC 2025, Nafarroako Baluarte Biltzar Jauregi eta Auditoriumean. Nafarroako ekitaldi teknologiko nagusietako bat da, eta babesle izan ditu Euskaltel Enpresak, Orange Enpresak, Laboral Kutxa, Navarra Cybersecurity Center, Meta Data, Discom, Adhoc, Conetic eta Veridas.
Jardunaldi osoan, punta-puntako hamar hizlarik baino gehiagok azaldu dituzte erakundeetan babes digitala bermatzeko gakoak. Ekitaldiak stand-gune bat ere izan du, eta zenbait erakundek beren soluzio teknologikoak eta/edo arrakasta-kasuak aurkeztu dituzte.
Euskaltelen aldetik, Iván Álvarez González aritu da, Digital MasOrangeko Zibersegurtasunaren arloko Negozio Garapenaren arduraduna estatuaren iparraldean. Bere hitzaldian, mehatxuei, erronkei eta erresilientzia-estrategiei buruz mintzatu da.
Ziberdelitu gero eta gehiago, ransomwareak buru direla
Zergatik da garrantzitsua zibersegurtasunaz hitz egitea? Datuek hala berresten dutelako:
-
Gorabeheren % 60 giza faktoreak sortuak dira (% 95 ere bai, Espainiaren kasuan).
-
Ziberdelituak % 64 ugaritu dira 2025ean. Espainian, 100.000 gorabehera baino gehiago erregistratu dira, eta zibereraso gehien jasaten dituen bigarren herrialdea da, Amerikako Estatu Batuen atzetik.
-
ETEen % 60 beharturik daude 6 hilabete baino lehen ateak ixtera, zibereraso bat izanez gero.
-
Izan ere, zibererasoak gero eta garestiago irteten dira: 4 milioi euro inguru behar izaten dituzte enpresa handiek, eta 300.000 euro inguru ETEek.
Bestalde, Álvarezek nabarmendu du erakundeen % 45ek jasaten dituela ransomware (edo datu-bahiketa) bidezko erasoak. Hori da ziberdeliturik ohikoena. Adimen artifizialaren erabilera ere hondamena eragiten ari da, batez ere ahots-simulazioaren bidezko vishing- eta phising-delituetan.
Gainera, LLM eta GenIA ereduez baliatzen diren ziberdelituek gora egitea aurreikusten da. Ildo horretan, aurreikusten da kalteberatasunak gero eta azkarrago eta modu automatizatuagoan ustiatuko direla dibulgatu ondotik. Era berean, % 42ko hazkundea izan da salmentarako arriskuan jarritako kredentzialetan (presentzia berezia du dark webeko foroetan).
Adimen artifiziala, zibersegurtasuna zaintzeko gakoa
Egoera hori dela ikusirik, zein dira enpresentzako erronka eta estrategia nagusiak?
Mantentze-lanak, babesa, kostuak kontrolatzea eta adimen artifizialari probetxua ateratzea. Lau zutabe horiek dira zibersegurtasun-politika efiziente bat izateko gakoak.
Lehenik eta behin, azpiegitura mantentzea. MFA erabiliz egin daiteke, 3-2-1 babeskopiak konfiguratuz eta sarearen ertzeko elementuetan segurtasun-adabaki kritikoak ezarriz.
Ezinbesteko beste puntu bat da erasotzaileen abantaila orekatzea adimen artifizialarekin, eta, horretarako, portaeran oinarritutako analisi-soluzioak baliatzea, baita mehatxu tradizionalak detektatzetik mehatxuekiko esposizioa etengabe administratzera igarotzea ere.
Ezin dugu ahaztu, halaber, hornidura-katea babestea, eta, ildo horretan, gure zerbitzu-hornitzaileei ISO 27001, NIS2 eta beste zenbait arau betetzeko eskatzea.
Zibersegurtasun-soluzioen konplexutasuna eta kostua ahaztu gabe egin behar zaio aurre horri guztiari, erronka hori edozein sektore edo segmentutan aplikatzen baita eta enpresa handietan zein ETEetan eragiten baitu.
Euskaltel: zibersegurtasuna demokratizatzea enpresa guztientzat
Euskaltelen uste dugu zibersegurtasunak ez duela izan behar korporazio handientzat bakarrik gordetako pribilegio bat, baizik eta enpresa guztiek izan behar dutela eskura errealitate hori, edozein tamaina edo sektoretakoak direla ere. Horregatik, Orangerekin batera indartu dugu enpresa-sarea babesteko konpromisoa: zibersegurtasuna demokratizatzen dugu, eta teknologiarik aurreratuena jartzen dugu lurralde osoaren eskura.
Berrikuntza Hub bat, erresilientzia zibernetikoa bultzatzeko
Berrikuntza Digitaleko +O Huba sortu dugu, talentua, teknologia eta baliabideak uztartzen dituen espazio bat, enpresen benetako beharretara egokitutako zibersegurtasun-soluzioak eskaintzeko. Gure helburua da erakunde ororen eskura jartzea elementu hauek:
-
7 espezializazio erabakigarri: Adimen artifiziala, zibersegurtasuna, hodeia, IoT, Business Apps, Workplace eta API irekiak.
-
Soluzio eta zerbitzu propioak: Gailuak eta zerbitzariak babestea, mugikorretarako babesa, posta elektronikoa, sarea eta hodeia, bai eta zerbitzu aurreratuak ere, hala nola CISOaaS eta DPDaaS.
-
Araudia betetzea eta aditu- taldeak: Gure bezeroen eskura jartzen ditugu DPO taldeak (zibersegurtasun-bulegoa), NIS2 arauaren eta hornidura-katearen eskakizunei erantzuteko. Era berean, ahalik eta babes- eta betetze-maila handiena bermatzeko zerbitzuak kudeatzen ditugu.
Gure konpromisoa: babesa eta laguntza eskaintzea
Euskaltelen, laguntza eskaintzen diegu enpresei erresilientzia zibernetikoa izan dezaten, eta eskura jartzen dizkiegu abangoardiako soluzioak, baita haien aktibo digitalak babesteko lan egiten duten aditu-taldeak ere. Euskaltelen dugun konpromisoa da zibersegurtasunaren arloko soluzio aurreratuak bermatzea sektore eta tamaina guztietako enpresentzat.
Gehiago jakin nahi baduzu enpresentzat ditugun soluzio teknologikoei buruz harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin, formulario hau betez. Azken albisteen berri izateko, berriz, jarraitu guri LinkedInen.
