Une oro konektatuta egon ahal izatea funtsezkoa da gaur egun, eta behar horri erantzuteko sortu dira multioperadore-soluzioak, hots, estaldura operadore baten baino gehiagoren bidez eskaintzeko aukera ematen duten soluzioak. Hain zuzen ere, beharrezkoak dira era guztietako espazioetan konektagarritasuna, malgutasuna eta jasangarritasuna bermatzeko, eta abantailak dakartzate erabiltzaileentzat nahiz enpresentzat.
Hori dela eta, operadore nagusiok hitzarmenak sinatu ditugu, operadore bat baino gehiagoko sareak inplementatzea errazagoa izan dadin baldintza teknikoei nahiz legezkoei dagokienez. Barruko eta kanpoko espazioetan estaldura handiena ziurtatzea da gure lehentasunetako bat, eta multioperadore-soluzioek aukera ematen dute mugikor-estaldura eskaintzeko bai saltoki eta taberna txikietan, bai ospitale edo bulego handietan, operadore baten baino gehiagoren bidez aldi berean.
Ohikoa da eraikin askok operadore bakar baten azpiegiturak izatea. Horregatik, operadorea aldatzen denean, estaldurako barne-soluzio berriak instalatu behar izaten dira, eta horrek, besteak beste, kostu gehigarriak eragiten ditu.
Multioperadore-soluzioekin, operadorez aldatzeak SIMa aldatzea baino ez luke ekarriko, instalazio berrien eta kostu berrien beharrik gabe. Beraz, multioperadore-soluzioek kostuak murrizten laguntzen dute, bai eta jasangarritasunari laguntzen ere; izan ere, operadoreek azpiegitura partekatuak erabiltzen dituztenez, energia- eta material-kontsumoa murrizten da.
MasOrangeri euskarria ematen dion operadoreak —talde horretako kide da Euskaltel — estaldura-diseinu eraginkorra eta etengabeko konektagarritasuna bermatzen ditu mugitzen ari garela ere, eta eraikinetan sartzean edo haietatik ateratzean sortzen diren konexio-etenak saihesten ditu.
Hori da mutioperadore-soluzioek eskaintzen duten abantailetako bat, baina ez da bakarra:
-
Eskalagarritasuna eta iraunkortasuna: Multioperadore-soluzioak eskalagarriak dira, eta 10 urtetik gorako balio-bizitza dute.
-
Erraz kudeatzen dira: Gailu eta linea guztiak plataforma bakar batetik administratzeko aukera ematen dute, operadorea edozein dela ere.
-
Segurtasuna eta kontrola: Denbora errealeko monitorizazioa, trazabilitatea eta gerta daitezkeen gorabeherei azkar erantzutea errazten dute.
-
Esperientzia hobea eta balio erantsia enpresarako edo negoziorako, eta baita bezeroentzat ere: Erabiltzaileak mugikorreko estaldura du beti, eta edozein unetan dauka aukera deiak jasotzeko, Interneten nabigatzeko edo mugikorrarekin ordaintzeko, wifi publikoaren mende egon gabe.
-
Gainera, errazagoa da operadorea aldatzea edo behar teknologiko berrietara egokitzea.
Multioperadore-soluzioak
Ezinbestekoa da barruko eta kanpoko espazioetako estaldura ziurtatzea, eta bezeroak behar duen guztietan seinalea izango duela bermatzea. Eta hainbat modutara egiten dugu:
-
Seinale-errepikagailuen bidez: Kanpoko seinalea barnerantz anplifikatzen duten soluzio sinpleak dira. Egokiak dira eremu txiki edo ertainetan estaldurarik ez dagoenerako.
-
Diseinu aktiboen bidez: Soluzio konplexuagoak eta pertsonalizatuagoak erabilita, espazio handietarako pentsatuak edo ahalmen eta zerbitzu gehigarri gehiago behar dituztenak (adibidez, sare pribatuak).
Nolanahi ere, beti arduratzen gara instalazioaz eta mantentze-lanez eta, gainera, gure multioperadore-soluzioak barnean hartzen du beste operadoreekiko estaldura kudeatzea eta Ministerioaren aurrean ziurtatzea.
Multioperadore-soluzioen erronkak
Baina multioperadore-soluzioek ere badituzte zenbait erronka.
Alde batetik, kontuan hartu behar da antenak eta ekipoak operadore bakar batentzat diseinatuta egon ohi direla eta ez direla beti beste batzuek berrerabiltzeko modukoak.
Legeak agintzen du, gainera, operadore baten baino gehiagoren seinalea errepikatzen duen zeinahi instalaziok horien guztien berariazko onespena izan behar duela. Baimenik gabe instalatzea hutsegite larritzat jotzen da; beraz, integratzaileek (azpiegitura-instalatzaileek) soluzioak inplementatu ditzakete, baina baimen horiek lortu behar dituzte araudia betetzeko.
Bada, erronka horiek dituzte orain operadoreek, besteak beste Orangek (MasOrange taldea), gero eta multioperadore-soluzio gehiago jartzen baitira. Izan ere, soluzio horiek gero eta garrantzitsuagoak dira konektibitate sendoa, jarraitua eta malgua izan dezagun, baita toki zailetan eta premiazko egoeretan ere.
Gehiago jakin nahi baduzu enpresentzat ditugun soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin, formulario hau betez. Azken albisteen berri izateko, berriz, jarraitu guri LinkedInen.