Urriaren 8an “Imajinatu etorkizuna, eraiki oraina” jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaitu Euskaltelek. Euskaltel Fundazioak eta Bilboko Guggenheim Museoak antolatu dute jardunaldia.
AAk enpresen munduan duen eragina eta eskaintzen dituen aukerak aztertuko ditugu; besteak beste, gai hauek jorratuko ditugu:
- Etika eta erantzukizuna AAren erabileran
- Prozesuen automatizazio adimenduna
- Negozio-aukera berriak eta eredu emergenteak
- AArekin esperientziak pertsonalizatzea eta edukiak sortzea
- Hainbat enpresa- eta kultura-arlotako aplikazio praktikoak
EGITARAUA
11:30 | Ongietorria · Miren Arzalluz · Bilboko Guggenheim Museoko zuzendari nagusia. Nerea Enbeita · Euskaltel Fundazioko zuzendaria |
11:35 | Let's plAI in Euskadi: mapa, aukerak eta etorkizuna Laura Marrón · BAICeko zuzendari nagusia. Laura Marrónek AAren Euskadiko ekosistema aurkeztuko du, bai eta haren integrazio estrategikorako bide-orri praktiko bat ere, fokua inpaktuan, etikan eta lehiakortasunean duena. |
12:20 | Mahai-ingurua: “Ereduak, narratibak eta algoritmoak: nork sortzen du zer?” Cristian Bietti · Globant. AA sortzailean eta eduki bisualen automatizazioan aditua. Diana Núñez Morales · The Clueless. The Clueless-en sortzaileetakoa. Aitzindaria da abatar digitaletan eta AArekiko narratiba birtualetan. Israel Olalla · Google Cloud. Google Cloud-eko Customer Engineer Manager. Aditua hodeiko soluzioetan eta AAren enpresa-aplikazioetan. David Díaz · Bilboko Guggenheim Museoa . Garapen digitalen arduraduna. Berrikuntza digitalean eta esperientzia teknologikoan aditua museoan. MODERATZAILEA: Adrián Bertol · Digital+O. Digital Masorangeko AAko teknologia- eta estrategia-zuzendaria. Estrategia teknologikoan eta AA negozioetan integratzen aditua. |

Noiz: 2025eko urriaren 8an
Non: Bilboko Guggenheim Museoko auditoriuma

Joatekoa bazara, baieztatu, mesedez.