
EKAINAK 12 - AZURMENDI ENEKO ATXA

Euskaltelek gure Jardunaldi Teknologikoen beste edizio batera gonbidatzen zaitu. Ekainaren 12an egingo da.
Nazioarteko egoera geopolitikoari buruz hitz egingo dugu, eta orobat izango ditugu hizpide enpresentzat ezinbestekoak diren beste zenbait gako, aurrera egin dezaten mugarik ez duen eta zibersegurtasuna lehentasun estrategiko bihurtu den mundu honetan.
Horiek aztertzeko, hizlari hauek hartuko dute parte jardunaldietan:
HUGO ZUNZARREN
Geopolitikan, ziberadimenean eta zibersegurtasunean aditua
Hugo Zunzarrenek aztertuko du nola botere globalaren zatiketak eta gero eta lehia geopolitiko handiagoak mehatxu zibernetiko berriak sortzen ari diren. Bateko, estatuek babestutako zibererasoak eta, besteko, desinformazio-kanpainak, Zunzarrenek aztertuko du nola eragiten dieten arrisku horiek gobernuei eta enpresei.
Horretaz gainera, zenbait estrategia proposatuko ditu mehatxu horiei aurrea hartzeko eta erakundeen erresilientzia sendotzeko mundu digital gero eta konplexuago batean.
SILVIA LEAL
Nazioarteko aditua teknologian eta etorkizuneko joeretan
Silvia Lealek gaur egungo testuinguru teknologikoan enpresei mehatxu egiten dieten zibersegurtasuneko arrisku nagusiak aztertuko ditu.
Zibereraso sofistikatuak eta kultura digitalaren falta kontuan harturik, ikuspegi estrategikoa eskainiko du, azaltzeko zer egin daitekeen mehatxuei aurrea hartzeko eta zibersegurtasuna abantaila lehiakorra bihurtzeko.

09:15 | Harrera parte-hartzaileei |
09:30 | Ongietorria Jon Ander de las Fuentes · Euskaltelen zuzendaria |
09:45 | Arrisku zibernetikoak mundu multipolar batean: gobernu eta enpresetarako inplikazioak Hugo Zunzarren · Lehor-armadako infanteriako koronela (erreserbakoa) |
10:40 | Enpresentzako arriskuak eta gako estrategikoak Silvia Leal · Nazioarteko aditua teknologian eta etorkizuneko joeretan |
11:30 | AleluIA saria |
11:45 | Amaiera |
12:00 | Hamaiketakoa, sinergiak sortzeko |

Noiz: 2025eko ekainaren 12an

Euskaltelen 2025eko Jardunaldi Teknologikoetan parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan zure aholkulari komertzialarekin.