Adimen artifiziala, zibersegurtasuna, Gauzen Internet, 5G, hodeia... prozesuak, enpresak eta gure eguneroko bizitza eraldatzen ari diren teknologiak dira. Bada, horiexek izan dituzte hizpide "Basque Tech Future: adimen artifiziala, zibersegurtasuna, IoT, 5G eta Hodeia" jardunaldian. Urriaren 29an egin zen, Bilbon.
"Basque Tech Future: adimen artifiziala, zibersegurtasuna, IoT, 5G eta Hodeia" jardunaldia Euskaltelek antolatu zuen, eta enpresa-sektore askotako adituak elkartu ziren Bilbon, ezagutzari, esperientziari eta soluzio teknologiko berritzaile eta errealei buruz hitz egiteko. Jardunaldian, lau mahai-inguruk egungo teknologia disruptiboenetako batzuk aztertu zituzten: AA, big data, hodeia, Gauzen Internet, 5Ga eta zibersegurtasuna.
Norantz doa berrikuntza Euskadin?
Jardunaldia Jon Ander de las Fuentes Euskalteleko lehendakariak aurkeztu zuen, eta autonomia teknologiko estrategikoa, digitalizazioa eta deskarbonizazioa nabarmendu zituen eredu ekonomiko erresilienteagoa, lehiakorragoa eta jasangarriagoa finkatzeko giltzarri gisa.
Izan ere, Euskadik baditu eraldaketa digitalaren buru izateko behar diren ezagutza eta talentua, baina abiadura, anbizioa eta lankidetza handiagoak behar ditu.
AA, datutik baliora
Jarraian, Mazars-eko CIOak, Albert Matas-Claramunt-ek, azaldu zuen AAk lan aspergarriak automatizatzen eta produktibitatea hobetzen dituela, eta, gainera, konfidentzialtasuna bermatzen dutela Euskaltelek sortutako sare pribatuen bidez.
BasqueCCAMeko gerenteak, berriz, Álvaro Arruek, azaldu zuen bere erakundeak AA eta datu masiboak erabiltzen dituela Euskadin mugikortasun konektatua eta autonomoa garatzeko.
Biak bat etorri ziren esatean funtsezkoak direla, batetik, datuaren kalitatea eta konfidentzialtasuna, eta, bestetik, plataformen malgutasuna; AAren ereduak hutsaren hurrengoa dira datuak txarrak badira.

Big data, hodeia eta Next Generation
Fernando Gavelak, MasOrangeko DM Cloud-ak, hodeiari buruz hitz egin zuen. Haren ustez, hodeia enpresen bizkarrezurra da. Nabarmendu zuen, halaber, gertuko hodeiko soluzioek hobeto funtzionatzen dutela, latentzia murrizten dela eta segurtasun-estandar altuak berma daitezkeela. Hain zuzen, Euskaltelen eskutik, enpresek aukera dute enpresa bakoitzera egokitutako soluzio publiko, pribatu edo hibridoak aukeratzeko.
Kyndryl-eko Beatriz Domínguez-ek Next Generation hodei pribatu berritzailea aurkeztu zuen, zeina segurua, erresilientea eta eskalagarria baita, eta sortzen diren lekuan bertan gordetzen baititu datuak.
Gauzen Internet, telelaguntza prediktiborako
"Basque Tech Future: adimen artifiziala, zibersegurtasuna, IoT, 5G eta Hodeia" topaketaren hirugarren mahaian, Gauzen Interneti buruz aritu ziren.
Hain zuzen ere, Oarsoaldean gauzatutako telelaguntza prediktiboko proiektu bat aurkeztu zuten, Adinberrik, Ayesak eta Ilunionek Euskaltelen laguntzarekin sustatua.
Proiektuaren helburua izan da adinekoen autonomia eta bizi-kalitatea hobetzea, erorketak, narriadura kognitiboa edo nahi ez den bakardadea detektatzeko aukera ematen duten sentsoreak, erloju adimendunak, kamerak eta big data erabiliz, eta, betiere, datuen pribatutasuna eta etika-neurri zorrotzak kontuan hartuta.
5Ga eta Gauzen Internet azpiegitura kritikoetarako
BCN Port Innovationeko zuzendari teknikoak, Miquel de la Manok, 5G bidez konektatutako aireko eta uretako droneen sistema bat deskribatu zuen. Sistema horrek zaintza automatizatua, denbora errealeko transmisioa eta ingurumen-monitorizazioa ahalbidetzen ditu Bartzelonako portuan.
BVLOS teknologiak aukera ematen du droneak zuzeneko kontaktu bisualik gabe kontrolatzeko, segurtasun eta eraginkortasun handiagoarekin.

Zibersegurtasuna eta ziberdefentsa
Foroaren azken zatian, zibersegurtasunaz aritu ziren.
Cristian Bermejok, Palo Altoko kanaleko gerenteak, zibersegurtasuna demokratizatzeko beharraz hitz egin zuen, bai eta kontrol-panel bakar batean bateratutako soluzio teknologikoez ere —horrelakoxea da XSIAM segurtasun informatikoko plataforma aurreratua—.
Mahai-inguruan, Willow ere aipatu zen, kalkulu konplexuak azkarrago egiteko gai den Googleren mikrotxip kuantiko iraultzailea.
Hub Digital bihurtzea, Euskaltelen erronka
Eduardo Rodríguezek, MasOrangeko zerbitzu digitalen zuzendariak, itxi zuen jardunaldia. Teknologiak segurtasuna eta ongizatea hobetu behar dituela nabarmendu zuen, eta Euskaltelen une honetako erronketako bat zein den azaldu zuen: hub digital bat eta estatuko soluzio teknologikoen kanal nagusia izatea, bazkide espezializatuekiko lankidetzan eta haiekin aliantzak eginez.
Gehiago jakin nahi baduzu enpresentzat ditugun soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin, formulario hau betez. Azken albisteen berri izateko, berriz, jarraitu guri LinkedInen.
