• ES
  • EU
Blog Euskaltel Empresa Gertutasuna, urrutira iristeko.
  • Enpresak
  • Ekitaldiak
  • Tresnak
  • Arrakasta-kasuak
  • Itunak
  • Bideoak
  • Logo Euskaltel
    srch_icon
    menu_iconMENUA
    • ES
    • EU
    menu_icon
      • herramientas
      • alianzas
      • eventos
      • casos de éxito
      • vídeos
    • ES
    • EU
    closeorng_icon
    Partekatu

    Euskaltelek “gosari teknologiko” bat antolatu du zibersegurtasunaren garrantziari buruzkoa

    Euskaltel
    • 2019-11-22
    • notebk_icon 2 min

    Goizero, etxetik irtetean, atea giltzaz ixten dugu, gure etxearen intimitatea zaintzeko eta inor gure baimenik gabe ez sartzeko. Eta gure enpresarekin, berriz, halako kontu handiz ibiltzen al gara?

    Aseguru bat kontratatu beharraz ere ez dugu batere zalantzarik izaten, edozein ustekaberen aurrean babestuta egotea komeni baita. Orduan, zergatik kostatzen zaigu hainbeste onartzea erasoak izan daitezkeela gure negozioa arriskuan jarriko dutenak, eta ez dugu neurririk hartzen?

    Zibersegurtasunak eguneroko jardueran duen garrantzia aztertzea izan da Euskaltelek azaroaren 5erako (asteartea) antolatutako ‘Business & Breakfast’ gosari teknologikoaren helburu nagusia.

    Zibersegurtasunak gero eta garrantzi handiagoa enpresan

    Ezinbestekoa da gure enpresa babesten lagunduko diguten konponbideak eta neurriak aztertzea. Izan ere, teknologia oso azkar ari da aurreratzen eta garatzen, baina zibersegurtasuna ez hainbeste .

    Beharrezko dugu sistema guztiak modu eraginkorrean babestea. Gaur egun, zibersegurtasunak lehentasuna izan behar du edozein enpresa edo erakunderentzat. Badakizue hain zuzen ere ETEak direla zibererasoen xede nagusia? Harrigarria da ikustea haiek jasaten dutela erasoen % 81.

    Euskaltelek, dibulgatzaile aktibo gisa eta bere prozesu teknologikoetan enpresei laguntzen dien aholkulari gisa, indarrez nabarmendu nahi du erabakitzeko eta kudeatzeko ahalmena dutenak kontzientziatu beharra dagoela eta zibersegurtasunak berebiziko garrantzia izan behar duela erakundeetan.

    Beste behin ere, prestakuntza ere funtsezkoa da arazoa konpontzeko; izan ere, giza faktorea ahulgune kezkagarria da birus horiek sare korporatiboetan sartzeari dagokionez, batez ere mugikorretan sareak erabiltzen badira .

    Ramsonwarea, ingeniaritza soziala, phishinga, CEOari iruzur egitea, hornidura-kateari iruzur egitea eta IoTko aplikazioen kontrako erasoak dira ohikoenak, bai eta atzemateko zailenak ere. Ezinbestekoa da informazio- eta komunikazio-sistemen ahultasunak eta ahulguneak aztertzea, eta, batez ere, ingeniaritza sozialaren eta phising-aren erasoetatik nola babestu jakitea.

    Badakigu zaila dela arazoa konpontzea, eta enpresarentzako gure Segurtasun Soluzioekin lagundu nahi dizugu.

    Euskaltelen soluzioak erasoentzat

    Euskaltelen Segurtasun Soluzioek enpresaren informazioa babesten dute, eta, beraz, zibererasoa izateko arriskua minimizatzen dute. Gainera, ez dago zertan inbertitu hardware edo software garesti eta konplexuetan.

    Hodeian suebaki birtual bat dute, lehen mailako teknologiarekin, eta zerbitzu moduan eskaintzen da, eskalagarritasun eta malgutasun osoz .

    Halaber, Panda teknologian oinarritutako antimalware-sistema bat dute, lanpostua babesteko, jokabide maltzurrak identifikatzen dituena.

    Gailu mugikorrak urrunetik kudeatzeko soluzioak eta urruneko babeskopia-zerbitzuak bermatzen dute informazioa gordeko dela bezeroaren azpiegituran hondamendia gertatuta ere. Irtenbide egokia dira ransomware-erasoen aurrean .

    Harreman pertsonal eta pertsonalizatuaren eredua

    Euskaltelen hautua da harreman pertsonal eta pertsonalizatua izatea enpresekin eta administrazio publikoekin. Azken batean, Euskaltel Enpresaren balio nagusietako bat aplikatzea da: “Gertutasuna, urrutira iristeko”, eta gertutasun horren erakusgarrietako bat izan zen joan den astearteko gosari teknologikoan sortu zen eztabaida interesgarria. Gertuko harreman horrek aukera ematen dio haien premia zehatzak ezagutzeko eta sistemak babesteko mekanismorik eraginkorrenak haien esku jartzeko.

    Baina ezin du bakarrik egin hori dena. Euskaltelek aliantza-sare bat ehundu du jarduera-eremu bakoitzeko kide nagusiekin. Ahaleginak bateratzea eta teknologiarik aurreratuenak eskaintzea da helburua .

    Elkarrekin egindako lanaren ondorioz sortu da SOC “segurtasun-zerbitzu kudeatua”, Euskaltelek S21SECekin lankidetzan eskainia, etapa bakoitzari arreta jartzen diona: informazioa biltzea eta monitorizazioa, prebentzioa, ikerketa eta arazoak ahalik eta azkarren konpontzea.

    Azken batean, Euskaltelek zerbitzu beti eguneratuetan oinarritutako soluzioak eskaintzen dizkizugu, segurtasunean adituak diren bere langileek kudeatuak, enpresaren gailu guztiak birusik, spamik eta mehatxurik gabe egon daitezen. Gehiago jakin nahi duzu? Jarri harremanetan gure taldearekin, eta zure enpresarentzako irtenbiderik egokiena bilatuko dugu.

    ¿Te ha gustado?
    TOP
    Partekatu
    Aurrekoa Hurrengoa
     jarri-harremanetan aholkulari batekin

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu.

    Eman izena gure buletinean!

    Izena eman nahi dut

    TOP BLOG

    • Gogokoena
    • Azkena
    • Aipatuena
      • Teknologia mugikorraren aroak: 1G, 2G, 3G, 4G… Enpresak
      • Webgune onenak urtea zerbait berria ikasten hasteko Enpresak
      • “Software librea seguruagoa da pribatiboa baino” Enpresak
      • inteligencia_artificial_empresa Adimen artifiziala: mitoak eta abantailak Enpresak
      • ciberseguridad_empresa Zure enpresaren zibersegurtasuna zaintzeko aholkuak Enpresak
      • teams_enero Teams Direct Routing : kablerik gabeko bulegoak lortzeko bidean Enpresak
      • Arrakastaren adibide: Mutualiaren sekuritatea Enpresak
      • Koldo Unanue de Euskaltel durante la jornada BIND 4.0 Basque Industry 4.0: Koldo Unanue Ekitaldiak, Enpresak
      • Hodeiko soluzio hibrido onena eskaintzen dizu Euskaltelek Enpresak, Tresnak
     
    analisis prospectivo empresa Asesor tecnológico bai analytics Big Data big data empresa Bilbao Cloud Computing compromiso social Euskadi DataRobot digitalización empresa comprometida Empresa digital empresa responsable empresa sostenible empresa sostenible Euskadi empresa verde Euskadi empresa verde sostenible entorno sap hana Entornos y soluciones Cloud euskaltel Herramientas teletrabajo indice de sostenibilidad Euskadi indice de sostenibilidad Euskaltel infraestructura TI inteligencia aplicada INTELIGENCIA ARTIFICIAL inteligencia artificial aplicaciones inteligencia artificial big data inteligencia artificial empresas plataforma sap hana Responsabilidad Social Corporativa responsabilidad social Euskadi sap hana empresa sap hana nube servicio inteligencia artificial euskaltel servicios de inteligencia artificial soluciones de inteligencia artificial soluciones pymes Soluciones tecnológicas Soluciones tecnológicas empresa teams empresa tipos de inteligencia artificial transformacion digital empresa Transformación Digital transformación digital empresa

    TE PUEDE INTERESAR

    Adimen artifiziala: mitoak eta abantailak

    • 18 urtarrila
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Zure enpresaren zibersegurtasuna zaintzeko aholkuak

    • 15 urtarrila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Teams Direct Routing : kablerik gabeko bulegoak lortzeko bidean

    • 13 urtarrila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    5G-a etorkizuneko industrian

    • 30 abendua
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    IT zerbitzuen iraultza

    • 23 abendua
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Comunicaciones del futuro: 5G y SDWAN

    • 16 abendua
    • smllnote_icon 3 min
    Partekatu

    Zure enpresa ertain edo txikiaren fakturan aurrezteko aholkuak

    • 11 abendua
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Zergatik hurbileko DataCenter bat publiko baten ordez?

    • 09 abendua
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu
    logo R
    • Enpresa Soluzioa
    • Arrakasta kasuak
    • Kontaktua
    Lege oharra | Cookieen Politika | Pribatutasun Politika

    suscribe footer eu

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu

    Izena eman nahi dut

    Newsletter Empresas

    0% Complete
    Euskaltel da ematen dizkiguzun datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta informazio-buletinean (Newsletter) izena emateko egin diguzun eskaera kudeatzeko erabiliko ditu, kontratuzko harreman baten arabera. Ez dizkiegu zure datu pertsonalak lagatzen hirugarrenei, horretarako legezko betebeharrik ez bada. Gure hornitzaileekin, berriz, guri zerbitzu bat emateko sarbidea behar duten kasuan bakarrik partekatuko ditugu. Eskubidea duzu, besteak beste, zure datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko eta haiek ezeztatzeko, eta halaber haiek tratatzearen aurka egiteko, gure webguneko Pribatutasun Politika ren informazio gehigarrian azaltzen den bezala.