Pentsatu duzu inoiz zer abantaila ekarriko lizkiokeen zure enpresari lanpostu sinple, integratu eta mugikorrak izateak? Edo, beste era batera esanda, kablerik gabeko bulego bat, mugikortasuna errazteko.

Ofimatika-tresnak eta lankidetzakoak barne hartzen dituen bulego-eredu bati buruz ari gara, komunikazio guztiak interfaze gailuaniztun erabilerraz batean integratzen dituena. Telelanaren eta digitalizazioaren aro berrian, garrantzi berezia hartzen du kontzeptu honek; are gehiago pandemia-garaian.

Kablerik gabeko bulegoa lortzeko bide horretan, Teams Direct Routing gehitu dio Euskaltelek hodeiko soluzioen katalogoari.

Teams Direct Routingi esker, Microsoft365eko lankidetza-irtenbideetara migratzen ari zareten edo migratu zareten enpresa ertain eta handiek softphone gisa eta ohiko telefono-zenbaki gisa erabil dezakezue Microsoft Teams —web mugikorra, PCa edo MACa—. Hala, beren ohiko telefonoa erabiliko balute bezala jaso eta egin ditzakete deiak Teams-en erabiltzaileek, eta, horri esker, elkarlanerako funtzio integratu osatu bat eduki, Microsoft Teamsek lankidetzarako ingurune gisa eta produktibitatearen katalizatzaile gisa dituen abantailak aprobetxatuta.

Ribbonen SBCn (Session Border Controller), oinarritutako soluzio bat da Direct Routing, bezero bakoitzari dedikatua eta gure Datacenterretan hedatua. Euskaltel Taldean azken belaunaldiko teknologiaz hornitutako datu-zentroak ditugu zerbitzua ematen dugun lurralde guztietan (Euskadin, Galizian eta Asturiasen), bezerooi soluzio teknologiko hurbil eta pertsonalizatuak eskaintzeko.

SBC horrek gateway/transcoder gisa jarduten du Tenant Microsoft365-ren eta SIP Trunk edo bezeroaren telefonogunearen artean, eta, gainera, erraz integratzen da Euskaltelen SIP Trunk zerbitzuarekin. Hala, bezeroek telefonogunea duten eta ez duten kasuetarako balio du.

Laburbilduz, erabiltzeko prest dagoen zerbitzu guztiz administratu bat da Direct Routing, eta barnean hartzen ditu hala soluzioa ezartzea eta martxan jartzea nola mantentze-lanak eta laguntza. Zerbitzuak modu arrakastatsuan eramaten ditu praktikara mugikortasunaren eta segurtasunaren kontzeptuak. Hala, zure telefono mugikorrean, tabletan edo PCan eraman ahal izango duzu telefono finkoa, eta, gainera, zure komunikazioek seguruak izaten jarraituko dute, nahiz eta bidaian egon, zure etxean egon edo enpresaren barruko sarea erabili gabe lan egiten duzun tokiren batean egon.

Izan ere, Microsoft Teamsek aukera ematen die lantaldeei ezagutzak partekatzeko eta komunikatzeko lankidetza-gune bat izateko. Gune horretan, gainera, kalitate handiko bideokonferentziak egin ditzakete, eta mahaigainak eta dokumentuak denbora errealean partekatu.

Gure soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan Enpresa bezeroentzako sail komertzialarekin.