Lan egiteko modu berriek soluzio teknologiko berriak eskatzen dituzte enpresetan; telelana errazteko gai diren soluzioak, baina ezustekorik gabeak, erabiltzaileek modu seguruan eta azkar eskuratu ditzaten informazioa eta aplikazioak.

Enpresen aplikazio, datu eta baliabideak erraz eta modu seguruan atzitzeko aukera ematen duten urrutiko lanpostuak prestatzea da COVI-19ak eragindako krisiari aurre egiteko modurik eraginkorrena; soluzio horri esker, lantokian bertan baleude bezala lan egingo dute langileek. Beste aukera batzuk ez dira hori bezain funtzionalak, konplexuagoak dira ezartzeko, eta arriskuan jartzen dute informazioaren segurtasuna.

Beraz, lanean dihardugu Euskaltelen, hodeian lan egiteko aukera ematen duten telelaneko postuak prestatzeko. Eta horretarako, lanpostuen digitalizazioan espezializatutako enpresa batekin dihardugu: Ozona Tecnologíarekin.

Lan horren emaitza Citrix teknologian oinarritutako soluzioak dira, zeinak lehendik dauden azpiegiturekin integra baitaitezke; beraz, ez dago zertan aldatu enpresaren IT estrategia, eta, gainera, benetan behar diren baliabideen kostuak aurreikusteko moduko ereduarekin aplikatzen dira, erabileraren arabera ordaintzen baitira.

Proposatzen dizkizuegun soluzioek malgutasun osoa ematen dute, hurbileko DataCenter Virtual (DCV) batean bildutako zerbitzuak eta hodei publikoko zerbitzuak konbinatzen baitituzte. Datacenterretik hurbil egoteak maila handiko prestazioak eskaintzeko aukera ematen du, bai eta bezeroaren datu-sare pribatuarekin guztiz integratzeko eta soluzioaren segurtasuna bermatzeko aukera ere.

Enpresak aurrez duen birtualizazio-mailaren arabera, bi aukera izan ditzakegu:

Lehenengo aukeran, Cloud Connector bidez sartuko litzateke erabiltzailea bere lanpostura; Cloud Connector makina birtual bat da, Citrix Cloudekin eta behar diren osagai guztiekin konektatuko duena. Erabiltzailea baliabide eta datu guztietara sar daiteke urrutitik, bere gailuan ezer instalatu beharrik gabe.

Hau da aukerarik gomendagarriena, seguruena eta martxan jartzeko errazena, enpresan aurrez ez baldin badago azpiegitura birtualik; VDI ingururako trantsizio-egoera bat da.

Bigarren aukera litzateke enpresa bakoitzaren Data Center Virtualean VDI azpiegitura birtualera sartzea, Cloud Connector baliatuta, zeina Citrix Cloud ingurunearekin komunikatuko bailitzateke. Kasu horretan ere erabiltzaileak ez du ezer instalatu beharrik bere gailuetan; BYOD ereduetan aritzeko aukera ematen dio, eta erabilera-esperientziarik onena lortzen du, HDX protokoloari, Citrix inguruneak ematen duen funtzionaltasunari eta VDI azpiegitura gertuko Datacenter batean hedatzeari esker.

Nolanahi ere, aukera bat zein bestea baliatuta, errazagoa izango da aplikazioen eta lanpostuen banaketa, eta errendimendua, malgutasuna, kudeatzeko erraztasuna eta erabiltzailearen esperientzia bermatzen dira Citrix Cloud-en bidez. Hodeian oinarritutako aplikazioen eta lanpostuen birtualizazioaz ari gara, erraz hornitzeko eta martxan jartzeko modukoak, DCV batean ostatatuz.

Horrez gainera, baliabide berriak monitorizatzeko eta eransteko aukera ematen duten tresna integratuak eskaintzen dira, hodeiko estrategia etorkizuneko beharretara ere egokitzeko. Analisi- eta kudeaketa-aplikazioak ere eskaintzen dira erabilera, errendimendua eta esperientzia ezagutzeko.

Segurtasunari dagokionez, gateway bakarra erabiltzen da faktore bikoitzeko autentifikazioarekin, muturretik muturrerako monitorizazioarekin eta sarbide-kontrolarekin.

Beraz, soluzio horri esker, modu fidagarrian eta eraginkortasunez lan egin ahal izango duzue urrutitik, kostu eta inbertsio handirik gabe, eta erraz egokituko zarete luzerako gurekin geratuko den errealitate berrira.

Gehiago jakin nahi baduzu enpresen telelanerako eskaintzen ditugun soluzioei buruz, eman izena gure buletina jasotzeko, edo jarri harremanetan Enpresen Merkataritza Arloko taldearekin.