Gaur egun, ezinbestekoa da webgune osatu eta erakargarri bat edukitzea, eta Interneten ondo posizionatuta egotea. Erakusleiho ezin egokiagoa da bezeroei, eta oraindik bezero ez direnei, zuen negozioa, produktuak eta zerbitzuak erakusteko.

Helburua da Interneten ikusgarritasuna emango dizuen onlineko identitate bat edukitzea zuen enpresak. Horretarako, garrantzitsua da webgune profesional bat edukitzea, direktorioetan eta sare sozialetan presentzia izatea, eta bilaketa garrantzitsuetan ondo posizionatuta egotea.

Eta, hori lortzeko, aukera egokia da domeinu propio bat eta produktuen eta zerbitzuen katalogo zabal bat dituen webgune profesional bat sortzea; eta, gainera, zuen beharretara eta ezaugarrietara egokitutako diseinu pertsonalizatua badu, are hobeto: albisteak, bideoak edo argazki-galeriak izan ditzake, eta harremanetarako datuak, hala nola zuen helbide elektronikoa, telefonoa edo sare sozialetako profiletarako estekak.

Zer onura ekarriko dizkio zuen negozioari?

Lehenik eta behin, irudi profesionala emango duzue Interneten. Horretarako, irizpide eta estandar eguneratu guztiak bete beharko dituzue, optimizatuta egon beharko duzue bilatzaile nagusientzat, eta gailu guztietara egokitu (web responsive).Ez ahaztu zuen orrira iristen den trafikoaren zati handi bat sarean gako-hitzak bilatuz iristen dela, eta erabiltzaileek PCen, tableten, telefonoen eta abarren bidez egiten dituztela bilaketa horiek.

Interneteko presentzia indartu egingo da zuen profil sozial korporatiboak direktorio eta sare sozial nagusietan baldin badaude.Horretarako, hainbat tresna espezifiko daude, eta, bestalde, SEO posizionamenduaren bidez (Search Engine Optimization), zuen webgunea negoziorako garrantzitsuak diren bilaketen emaitzen lehen postuetan agertuko da.

Interesgarria da, halaber, diseinu pertsonalizatua izateaz gain aukera desberdinak lantzea, eta, esate baterako, webgunea hizkuntza batean edo gehiagotan egotea, edo formularioak txertatzeko modukoa izatea.

Oro har, interesgarria izan liteke interakziorako aukera bereziki estimatzen duen erabiltzailearentzat erabilgarria, praktikoa eta erabiltzeko erraza den guztia.

Webgune berezi baten aldeko apustua egiteak goitik behera aldatuko ditu zuen ETEaren irudia eta Interneteko presentzia.

Enpresentzat dauzkagun soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan enpresa bezeroentzako sail komertzialarekin. Gainera, zure negozioa digitalizatzen lagunduko dizu Euskaltelek, Kit Digitala programako dirulaguntzen bidez.