Mezu hau irakurtzen ari bazara, seinale zure negozioa axola zaizula eta produktibitatea hobetu nahi duzula. Horregatik, zuretzat lagungarri izan litezkeen lankidetza-tresnez hitz egin nahi dizugu, oro har, eta azaldu zer metodo dauden.

Lankidetza-tresnak: taldean lan egiteko bilatuenak

Hasteko, taldean arin eta eraginkortasunez lan egiteko aukera ematen duten lankidetza-tresnetako bat behar duzu. Zabala da aukera: Wrike, Slack, Basecamp, Figma, Zoho Project...

Asana da ezagunenetako bat. Asanaren tresnen artean dago, adibidez, proiektuaren laburpena, lanari argitasuna eta testuingurua emateko eta taldeak lerrokatuta edukitzeko; kronogramak eta formularioak ditu, lan-eskaeren bidalketa errazteko; eta proiektu pribatuak sortzeko eremu bat ere badu, lan bereziki sentikorrak partekatu ahal izateko. Lana gailu guztietan eta denbora errealean sinkronizatzeko aukera ematen du, gainera.

Trello da asko erabiltzen den beste bat. Oso intuitiboa da, eta lan-fluxuak azkar konfiguratzeko aukera ematen du ia gauza guztietarako (bilerak, proiektuak, helburuen definizioa, ekitaldiak, etab.) Trello zerrendetan eta txarteletan oinarritzen da, nagusiki, bere taulan lana antolatzeko eta lan-esleipenak, kronogramak, produktibitate-neurriak eta egutegiak sortzeko, besteak beste.

Trelloren azken berrikuntzetako bat da Butler, automatizazio-tresna integratua, proiektuen taulan lan astun eta klik gutxiago egiteko aukera ematen duena.

Microsoft Teams da elkarlanerako eta talde-lana modu telematikoan egiteko beste tresna egoki bat. Lantaldeko kideen artean dokumentuak denbora errealean partekatzeko aukera ematen du, berrikuspen- edo jarraipen-bilerarik egin beharrik gabe egindako lana denek ikusi, editatu eta gorde ahal izan dezaten. Microsoft 365 bulegotika-soluzioan sartzen da.

Agile metodologiak, aldaketetara egokitzeko aukerarik onena

Eskakizunak eta soluzioak eboluzionatuz doaz denbora joan ahala eta proiektuetan lan egin ahala. Hori da Agile metodologien oinarria. Ezin hobeak dira emaitzak alde batera utzi gabe bezeroaren eta ingurunearen beharretara arin eta malgutasunez egokitzea behar duten lanetarako. Planifikazioa ez da aldez aurretik ixten; aitzitik, epe laburretan lantzen da, eta, epe horien amaieran, egoera-txostenak egiten dira eta prozesuari berriro ekiten zaio. Atzeraelikaduran oinarritutako fluxu horri esker, bezeroak aurrerapenak pixkanaka ikusten ditu, eta aldaketak eska ditzake, edo lehentasunak doitzen joan.

Proiektuaren kudeaketa arinak elkarlana bultzatzen du, informazio-trukea etengabea delako. Horrez gain, iragartze-ahalmena areagotzen du, neurri garrantzitsuenak ematen ditu, eta bezeroa gehiago inplikatzen da, proiektuaren egoerari buruzko informazioa duelako beti. Horren guztiaren ondorioz, kostuak murrizten dira.

Gaur egungo metodologia arin ezagunenetakoak dira hauek: Kanban, Scrum, Extreme Programming XPstartupetarako bereziki pentsatua—,Lean eta Design Sprint —Googlek garatua—. Guztiek dituzte ezaugarri jakin batzuk: zeregin-multzoak laburbilduta (egiteko edo amaituak dauden) antolatzen dituzte lan-fluxuak, eta bezeroak, kostuak gauzatu ahala, helburuen eta zereginen lehentasunak ezartzeko aukera du.

Nola metodologia arinek hala lankidetza-tresnek giza baliabideen eta baliabide materialen antolaketa optimoa izatea bilatzen dute, eta, hala, zuek jabetzea nola optimizatzen duzuen zuen denbora.

Enpresentzat dauden soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan enpresa bezeroentzako sail komertzialarekin. Eta trebakuntza behar baduzu, berriz, gogoratu gure e-learning atalean aurki dezakezula.