Eraldaketa digitalak negozio-ildo eta lan-dinamika berriak sortu ditu. Langileek ez dute beti leku beretik lan egiten, eta, hala, lan egiteko modu eta gune berriak sortu dira, hala nola coworkingak edo bulego birtualak.

Zer da coworkinga eta zer abantaila ditu?

Coworking hitza cocooperative— eta work —lana— hitzek osatzen dute. Hots, lan-eremu partekatu bat da, bulego malgu bat, zeinean hainbat pertsonak lan egiten baitute, enpresa, lanbide edo sektore berekoak izan gabe ere.

Besteak beste abantaila hauek dituzte coworking-espazioek:

  • Kostuak murrizten dira, lokalaren gastuak, argindarrarenak edo zerbitzu komunen mantentze-gastuak partekatu egiten baitira ——denak, baita kafe-makinarena eta inprimagailuarena ere, adibidez—.
  • Bulego guztiz operatiboa da, eta, gainera, adituek diseinatua. Ez duzu egokitzen ibili beharko; gainera, coworkerek, beren esperientziaz baliatuta, profesionalen benetako beharrak ezagutzen dituzte, eta badakite haiei nola erantzun.
  • Administrazioko edo logistikako lan errepikakorrak saihesten dira, modu partekatuan egiten baitira, barnean nahiz enpresa espezializatuak kontratatuz.
  • Irudi profesionala ematen du. Coworkingeko espazioen abantaila handienetako bat da gune egokiak dituztela bezeroekin edo hornitzaileekin bilerak egiteko.
  • Lankidetza-dinamikak ezartzeko leku egokiak dira. Izan ere, gastuak eta espazio fisikoak partekatzea baino askoz zabalagoa izan daiteke lankidetza. Aliantzak egiteko edo baterako proiektuak garatzeko toki aproposa izan daiteke.
  • Kontaktu-sarea hedatzeko aukera ematen du. Eguneroko harremana sortzen da profil eta sektore desberdinetako profesionalen artean, eta horrek networkinga errazten du, eta bide ematen die ideia eta negozio-lerro berriei.
  • Baterako jarduerak. Adibidez, oso ohikoa da hizkuntza-, marketin- edo teknologia-eskolak ematea, interesgarriak baitira profil edo sektore desberdinetako profesionalentzat.

Bulego birtuala zer den, eta zer abantaila dituen

Bulego birtuala, oro har, zuk nahi duzun tokian eta unean daukazun bulego bat da da; ez du espazio fisiko iraunkorrik eduki beharrik, baina langileek beren lana eraginkortasunez egiteko behar dituzten baliabide guztiak eskaintzen ditu, aldi baterako nahiz modu iraunkorrean.

Abantaila hauek ditu, besteak beste:

  • Mugikortasuna eta deslokalizazioa errazten ditu. Telelanaren garai honetan, erabilgarria da, eta beharrezkoa.
  • Energia- eta kontsumo-eraginkortasuna eskaintzen ditu.
  • Egonkortasunik eta epe luzeko konpromisorik gabe; beharren eta helburuen arabera egokitu zaitezke.
  • Pertsonalizatu egin daiteke. Erraz egokitzen da aldaketetara, eta erraz eta azkar hauta dezakezu zer zerbitzu erabili edo baztertu.
  • Etengabe konektatua egoteko aukera ematen du. Denbora errealean eta, beharrezkoa bada, eguneko 24 orduetan.
  • Modernitate- eta bizkortasun-pertzepzioa ematen du, eta hori gero eta beharrezkoagoa da merkatu digitaletan —gero eta gehiago dira halako merkatuak—.

Euskaltel: lan-eremu eta -modu berrietarako soluzio teknologikoak

Zuen beharretara eta egoera berrietara egokitzen da Euskaltel.

Mundu digitalizatu eta hiperkonektatu honetarako, ETE MAXdaukagu. Beti egunean, "ON", egoteko aukera ematen duen soluzio teknologiko bat, abiadura handiko Interneteko konexioa etengabe eskaintzen duena.GB eta dei mugagabeak dituen mugikor bat eta funtzio aurreratuak dituen hodeiko telefonogune birtual bat ere baditu.

Egoera horretan, are beharrezkoagoa da zibersegurtasun-zerbitzu on bat izatea. ETE-etarako zibersegurtasun-zerbitzuari esker —gailu askotarako segurtasun digitala eskaintzen du—, zuen gailuak eraso informatikoetatik babestuta egongo dira, adituen laguntza teknikoa izango duzue, eta, gainera, negozioaren datuak babesteko eta analizatzeko tresnak izango dituzue.

Zaudeten tokian zaudetela ere, enpresetarako Microsoft 365 tresnarekin, enpresaren informazio guztia eskura izango duzue edozein gailutatik, eta segurtasun osoz sartuko zarete, gainera.

Pandemiak bizkortu egin du digitalizazioa, eta arau berriak ekarri ditu, bulego eta langile tradizionalez bestelakoak. Gaur egun, enpresa handi askok ere alde batera utzi dituzte lanpostu finkoak, eta erabilera partekatuko aretoak jarri dituzte, langileek beren jarduera profesionalean libreki erabiltzeko.

Teknologia-aholkulari integralak izanik, soluzio berritzaileak eta zuen erakundeen egoerara eta beharretara egokituak eskaintzen dizkizue Euskaltelek.

Gainera, Kit Digitalari esker —enpresa txiki, mikroenpresen eta langile autonomoen eraldaketa digitala sustatzeko ekimen bat—, inolako kosturik gabe egin ditzakezue digitalizazio-prozesuak. Euskaltel digitalizazio-eragilea da, eta hark izapidetu dezake bonua, zuen ordez.

Gehiago jakin nahi baduzu enpresetarako ditugun soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure buletinera, edo jarri harremanetan enpresetarako gure sail komertzialarekin formulario honen bidez edo zure aholkulari pertsonalaren bidez.