Euskaltelek bat egin du Kit Digitala programarekin, digitalizazio-eragile gisa, ETE-ei eraldaketa digitaleko prozesuan laguntzeko asmoz.

Badakigu zeinen garrantzitsua den zure negozioa zuretzat, zenbat ordu eskaintzen dizkiozun, nolako ahalegina eta lana eskatzen dituen enpresa batek aurrera ateratzeko gaur egun. Horregatik, Euskaltelek Kit Digitaleko laguntzak lortzeko izapideak egiten lagunduko dizu, eta, digitalizazio-eragile gisa, zurea bezalako ETE-en beharretara hobekien egokitzen diren soluzio digitalak inplementatzeko aholkularitza eskainiko dizu.

Baina, ezer baino lehen, badakizu zehatz-mehatz zein diren zure enpresan ezar ditzakezun Kit Digitaleko soluzio digitalak Euskaltelek eskaintzen dizkizunen artean? Oraintxe azalduko dizkizugu:

Zer soluzio digital eskaintzen dizkit Kit Digitalak?

Sektore eta mota guztietako enpresa txikien, mikroenpresen eta langile autonomoen beharrei erantzuteko pentsatua daude Kit Digitala programako laguntzak. Baldintza orokorbatzuk besterik ez duzu bete behar, hala nola alta emanda egotea edo baliozko ziurtagiri elektronikoa aktibo izatea, besteak beste.

Bonu digital honek zure zenbatekoa administratzeko aukera ematen du, soluzio digital bat edo gehiago hautatuz:

Egin jauzi Internetera

Con las siguientes soluciones digitales del Kit Digital tu empresa tendrá una identidad online así como visibilidad en Internet, presencia en redes sociales y herramientas de analítica avanzada, lo que a su vez repercutirá positivamente en la generación de negocio.

  1. Webgunea. Enpresa handien mailan egoteko moduko webgune bat egiten lagunduko dizugu.
  2. Merkataritza elektronikoa. Zure produktuak merkataritza elektronikoaren edo sare sozialen bidez saldu ahal izango dituzu.
  3. Sare sozialen kudeaketa. Sare sozialen bidez, zure publikoarekin konektatu eta zure bezeroak fidelizatu ahal izango dituzu.
  4. Business Intelligence eta analitika. Datuak identifikatu, bildu, aztertu eta interpretatuta, erabaki estrategikoak hartu ahal izango dituzu.

Kudeatu eta automatizatu prozesuak eta bezeroak

Bezeroak kudeatzen eta prozesuak automatizatzen lagunduko dizuten tresnak inplementatu ahal izango dituzu, bai eta enpresarako lankidetza- eta ofimatika-tresnak ere, zure eguneroko lana errazteko.

  1. Bezeroen kudeaketa. Ahaleginetan, baliabideetan eta prozesuetan inbertitu ahal izango duzu, bezeroen mesedetan, haiek fidelizatzeko.
  2. Prozesuen kudeaketa. Zure erakundearen jarduerak hobetu ahal izango dituzu, prozesuak identifikatuz, hautatuz, deskribatuz, dokumentatuz eta etengabe hobetuz.
  3. Faktura elektronikoa. Enpresaren edo negozioaren fakturazioa azkartu ahal izango duzu, fakturazio-sistema digitalizatuz.
  4. Bulego digitalaren zerbitzuak eta tresnak. Bulego Birtualaren bidez egin ahal izango dituzu izapideak eta kudeaketa.

Segurtasun handiena merezi du zure enpresak

Zure enpresako Interneteko sarbideen segurtasuna eta lanpostuaren segurtasuna bermatu ahal izango dituzu, malwarearen aurkako tresnak, hodeiko segurtasun-kopia, nabigazio segurua eta sare-analisia erabiliz..

  1. Zibersegurtasuna. Zure sare informatikoa babestu ahal izango duzu arrotzetatik, bai erasotzaile gidatuetatik bai malware oportunistetatik.
  2. Komunikazio seguruak. Konexio seguruak eduki ahal izango dituzu langileen eta enpresaren gailuekin.

Kit Digitala izapidetzeko prozesu osoan lagunduko dizu Euskaltelek

Honek guztiak gainezka egiten dizula iruditu arren, Euskaltelek gauzak erraztu nahi dizkizu, eta prozesu osoan lagundu: hasi laguntza eskatzetik, eta zure enpresaren beharretara hobekien egokitzen diren soluzioak inplementatu arte.

Ahalik eta azkarren inplementatuko ditugu soluziook; baina ez hori bakarrik: behar duzun zerbitzua eskainiko dizugu laguntzak irauten duen 12 hilabeteetan (eta handik aurrera ere bai, hala nahi baduzu).

Bideo honetan, Kit Digitala programari buruzko zalantza batzuk argitu ditugu. Behar duzunean laguntzeko prest gaude.