Gure lurraldearen garapen teknologikoan laguntzea eta, beraz, euskal enpresei gure baliabideekin eta operadore gisa dugun esperientziarekin laguntzea da gure Erantzukizun Sozial Korporatiboaren oinarrietako bat. Hala izan da gure ibilbide osoan, lan handia egin baitugu Euskadiko hainbat enpresa-erakunde eta -elkarterekin.

Lankidetza-ildo horretan, duela gutxi aliantzak eta akordioak berritu ditugu SEA (Araba), Adegi (Gipuzkoa) eta CEBEK (Bizkaia) erakundeekin, eguneroko kudeaketan enpresaburuei sortzen zaizkizuen beharrei erantzungo dieten komunikazio-soluzio integratuak sustatzeko.

Hitzarmenek erakusten dute apustu bateratu bat egin nahi dugula, enpresei erronka berrietan laguntzeko, ekonomia konektatu eta sentsorizatu berri honen garaian. Hala, SEA, Adegi eta CEBEKeko enpresen eskura jartzen ditugu arreta pertsonalizatuko telekomunikazio-zerbitzuak, aholkulari-lana egiten dugu, eta komunikazio-irtenbide integratuak eskaintzen ditugu ETE Soluzioaren bidez. Zerbitzu horrek era malgu, oso eta seguruan integratzen ditu enpresa-komunikazioak, eta, gainera, abantaila gehigarri batzuk ditu, gaur egun oso preziatuak, hala nola hodeiko segurtasun-aplikazioak edo doako web-ostatatzea.

Euskaltelen, indarrak batzen ditugu euskal patronalekin, digitalizazioa enpresen hazkunde-eragile gisa finkatzeko, eta erakundeei laguntzen diegu trantsizio digitalean, gaur egungo osasun-krisian are beharrezkoagoa baita hori, konektibitatea eta lankidetza funtsezkoak izanik. Era berean, enpresen eraldaketa digitalerako interesgarriak diren gaiak identifikatzen lagunduko dugu, eta trebakuntza-jardunaldi eta topaketetan parte hartuko dugu.

Azken finean, Euskaltelen egunero egiten dugu lan digitalizaziorako bidean laguntzeko, jakitun garelako enpresek lehentasuna ematen diezuela gertuko telekomunikazio-zerbitzu aurreratu, seguru eta pertsonalizagarriei; izan ere, zuen jarduera, neurri handi batean, beharren arabera baina lehiakortasuna galdu gabe egokitzeko prestatutako komunikazio-zerbitzu eta -sareak mantentzearen mende dago.

Hemen kontsultatu dezakezu gure politika sozial korporatiboari buruzko informazio gehiago.