Hodeiko zerbitzuak eta cloud inguruneak gaur egungo teknologiaren aliatu nagusi bihurtu dira; izan ere, haiei esker, enpresetarako hosting-zerbitzuetan gehien eskatzen dituzuen funtzionaltasunetako batzuk eskuratzen dituzue enpresok: mugikortasuna, espazio gutxiago erabiltzea eta kostuak gutxitzea, aldakortasuna, eskalagarritasuna eta enpresako gainerako sistemekiko integrazioa.

Oracle hosting zerbitzua multitenant birtualizazio-plataforma espezializatu batean oinarritzen da aplikazio-zerbitzariak eta Oracle datu-baseak hedatzeko; hala, lan-karga horiek eskatzen dituzten prestazio handiak bermatzen dira, eta, aldi berean, Oracleren lizentziamendu-baldintza zorrotzak betetzen dira. Erabiltzaileak lehendik duen Oracle lizentziamendua erabili ahal izango du, eta, hala, egindako inbertsioa aprobetxatuko du. Aski da software hori erabiltzen duten gailuetarako Oracle softwarearen lizentziak eskuratzea.

Datacenter Birtualarekin integratzen da Hosting Oracle —handik hedatzen ditu bezeroak gainerako zerbitzuak—, edo OnPrem azpiegiturarekin. Kasu horretan, Euskaltelen hodeia bezeroen datu-sare pribatuarekin integratzeko gaitasuna erabiltzen da.

Euskaltelek administratzen du erabat zerbitzua. Oracleko DBAko adituek bermatzen dute Oracleren softwarea behar bezala dabilela, horretarako zaintza- eta mantentze-plan zorrotz bat martxan jarrita.

Izan ere, ostatatze hau da erabileraren arabera ordaintzeko modalitateetan soluzio eraginkorrena eta merkeena Oracle lan-kargak hedatzeko.

Euskaltelen ahalmenari esker, enpresek datu-baseak eta Oracle aplikazio-zerbitzariak ezarri eta migratu ditzakete, behar izanez gero.

Hodeiko inguruneetarako ditugun Oracle ostatatze-zerbitzuei buruz edo gure soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan Enpresen Merkataritza Arloko taldearekin.