Pandemiak ekarri digun aldaketa handienetako bat gure lan egiteko modua aldatzea izan da. Bulego tradizionalak telelana egiteko aukera berriak ekarri ditu, bai eta eredu mistoak eta langileen bizitza-erritmora egokitu eta, aldi berean, osasun-neurriak bete nahi dituzten beste aukera batzuk ere.

Eta enpresek beren soluzio teknologikoak egokitu behar dituzte eraldaketa digitala ziztu bizian azkartu duen errealitate berri horretara. Erakundeak egoerari nola aurre egiten ari zaizkion jakiteko, MCPROk eta MuyCanal-ek, Mitelekin eta Euskaltelekin batera, Espainiako 166 zuzendariren artean inkesta bat egin dute, eta, ondoren, zerbitzu gisa hartu beharreko komunikazio- eta lankidetza-soluzioei buruzko txosten bat osatu dute.

Lan-egoera berria

Gaur egun, inkestatutakoen % 71k lan-aukera malguak dituzte beren enpresetan; ehuneko hori askoz txikiagoa da (% 58) 10 langile baino gutxiago dituzten mikroenpresen artean. Testuinguru horretan, bideo-deiak, berehalako mezularitza edo fitxategiak partekatzea ezinbesteko bihurtu dira taldean lan egiteko eta bezeroarentzako arreta kudeatzeko.

Ahotsa (% 55), berehalako mezularitza (% 50,8) eta urrunetik lan egiteko tresnak (% 49,7) dira irtenbide erabilienak; ahots-komunikazio fidagarriak eta funtzio aurreratuak dituztenak eta segurtasuna dira prestazio baloratuenak. Gainera, % 72k nabarmendu du komunikazio bateratuak erabilgarriak direla, hala nola berehalako mezularitza edo softphonea, bai eta lankidetza aurreratuko soluzioak ere, hala nola bideokonferentzia edo idazmahaia partekatzea, egokiak baitira taldean eta denbora errealean lan egiteko hainbat tokitatik.

Komunikazioen garrantzia

Teknologia eta, bereziki, komunikazioen eremua lehentasunekoa da orain erakundeentzat, negozioaren arintasuna hobetzeko eta kostuak murrizteko ohiko premiekin batera; haiei batzen zaie orain azpiegitura sendotzea bilatzea ere.

Komunikazioak aukeratzean, enpresek errentagarritasuna eskatzen dute gehienbat, % 40 baino gehiago, baina hasierako inbertsio handirik gabe eta hileko kostu aurreikusgarriekin; sinpletasuna, hodeiko soluzio bakarrarekin komunikaziorako, lankidetzarako eta bezeroaren esperientziarako (% 38,5); eta eskalagarritasuna, negozioak une bakoitzean dituen premietara egokitzeko (% 28,4). Hau da, komunikazioan, lankidetzan eta bezeroaren esperientzian behar den guztia konbinatuko duen eskaintzaren alde egiten dute, eta, batez ere, ETE-en kasuan, malgua, ingurune aldakor batera egokitzeko.

Orduan, zein da enpresen etorkizuneko apustua? Eraldaketa digitalean ez dago atzera egiterik, onpremises jokalekuak nagusitzen ari dira eta hodeiko soluzioak aliaturik onenak dira. Hodeiko ereduekiko konfiantza argi dago; izan ere, inkestatutakoen % 70,4k uste du bere negozioa nabarmen hobetuko litzatekeela migrazioarekin. Gehienek beren komunikazioak hodeiko harpidetza-eredu batera eramatea aukeratzen dute, eta hodei pribatua da, dituen hedatze-mota guztietan, enpresen aukerarik gogokoena.

Bezeroaren esperientziara bideratutako enpresetan, kontsultatutako gehienek hodeian oinarritutako irtenbide batean konfiantza izango lukete beren Contact Centererako; hala ere, % 32k bermeak bilatuko lituzkete zerbitzu- eta kalitate-mailari buruzko akordioen gainean; ia % 30ek aukera hibrido bat beharko luke datuak babesteko eta gaitasuna doitzeko; eta %13k bere ohiko CRMarekin konektatu nahi luke.

Txostenaren arabera, errentagarritasuna, sinpletasuna eta arintasuna dira enpresentzako lehentasunak. Alde horretatik, Mitelek eta Euskaltelek hodeiko irtenbide lehiakorra, integragarria, malgua, pertsonalizagarria eta eskalagarria eskaintzen dute, komunikazioen bizi-ziklo osoa estaltzen duena (aholkularitza, garapena, mantentze-lanak eta eguneratzeak) eta osotasun gisa hartzen dena: telefonia, lankidetza, contact centerra eta beste aplikazio batzuekiko integrazioa. Euskaltel Taldearen datu-zentroetan dago, eta segurtasuna, interkonektibitatea eta hedatze-ahalmena bermatzen ditu. Gainera, enpresek nahiago duten harpidetza-eredu horren bidez eskaintzen da.

Deskargatu txostena.

Enpresentzat dauden hodeiko soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan enpresa bezeroentzako sail komertzialarekin.