Telekomunikazioak ere inspirazio-iturri izan daitezke. Hala uste dugu Euskaltelen, gure helburu nagusia baita pertsonak eta enpresak konektatzea merkatuko teknologiarik modernoak baliatuta. Eta beti egin nahi izan dugu hori pixka bat bestela, ez ohiko moduan.

Telekomunikazio-operadore garen aldetik, erantzukizun handia hartu genuen teknologia hutsaz harago beste zerbait eskaintzea erabaki genuenean. Merkatura heldu ginen, zuek —Euskadiko edozein herri, tamaina eta sektoretako enpresa txiki zein korporazio handiek— teknologiarik modernoena baliatzeko aukera izan zenezaten eta gaur egun ere izan dezazuen, hala eraldaketa digital erabatekoa osatzen laguntzeko.

Pandemia, erronka teknologiko handia

2019an, duela bi hamarkada baino gehiago gure ibilbidea hasi genuenetik izan dugun erronka teknologikorik handienari egin behar izan genion aurre: mundu mailako pandemia batek goitik behera aldatu zuen gure bizitzeko eta lan egiteko modua, eta ordura arte ezagutzen ez genuen egoera batera eraman gintuen, non nagusi baitziren digitalazioa eta globalizazioa.

Testuinguru horretan, telekomunikazio-konpainiak "funtsezko sektoretzat" hartu gintuzten; izan ere, gure esku zegoen, neurri handi batean, pertsonek eta enpresek konektatuta jarraitzeko aukera izatea eta arrakala digitala ahalik eta gehien murriztea, krisiak ez zitzan bazterrean utzi talderik ahulenak edo aukera gutxien dituztenak, ez lantokietan, ez, oro har, bizitzan. Euskal ekonomia-sarearen produktibitateari eta jasangarritasunari eustea zegoen jokoan.

Enpresen digitalizazioaren gakoak: erantzukizuna, inbertsioa eta lankidetza

Egoera kontuan izanik, telekomunikazio-operadoreek ezin zioten ihes egin mundu mailako erronka hari. Gure erantzukizun sozial korporatiboari erantzunez eta jakinik bidezkoa dela gure inguruneari eta gure jendeari zor dioguna itzultzea, funtsezko rol sendoa hartu behar izan zuen teknologia-sektore osoak, ahalik eta pertsona eta enpresa gehienei emateko digitalizatzeko eta lehiatzeko aukera.

Eta, orain, ezinbestekoa iruditzen zaigu zuen ezaugarri eta beharretara egokitzen diren sare aurreratuetan, telekomunikazio-zerbitzuetan eta sare-azpiegituretan inbertitzen jarraitzea; eta, horiek guztiak baliatuz, ahalik eta erakunde gehienetara iristea, ez daitezen bihurtu gutxi batzuen pribilegio hutsa.

Halaber, funtsezkoa da erakunde publiko eta pribatuen, administrazioaren eta korporazioen arteko lankidetza, bektore osagarriak baitira gure produktibitatea hobetzen eta gure teknologia modernizatzen lagunduko duten baliozko ekimenak martxan jartzeko eta garatzeko.

Aurrez aurre dugu erronka: Euskadiko enpresa eta negozio guztietara iristea, eta digitalizazio erabatekoa lortzea, arrakalarik eta mugarik gabea, gero eta globalagoa den merkatu batean lehiatu ahal izateko. Horixe da guretzat benetako aurrerabidea, eta hori lortzeko dihardugu lanean Euskaltelen, zuen esku jarriz gure esperientzia eta jakintza.

Gehiago jakin nahi baduzu enpresetarako ditugun soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure buletinera, edo jarri harremanetan enpresetarako gure sail komertzialarekin formulario honen bidez edo zure aholkulari pertsonalaren bidez.