Azokak edo biltzarrak agertoki egokiak izan dira beti, besteak beste sektoreko azken nobedadeak bertatik bertara ezagutzeko, zer joera nagusitzen ari diren ikusteko, harremanak egiteko eta saltzeko. Baina, enpresen eta gizarte osoaren digitalizazio masiboarekin, arauak aldatu egin dira, eta agertoki fisikoak alde batera utzi eta birtualak nagusitzen ari dira. Eta aldaketa hori izugarri bizkortu da aurten, pandemiarekin. Ekitaldi birtualen unea da.

Ekitaldi birtualetarako plataformek aukera ematen dizuete pandemia-garaian zuen jarduerarekin jarraitzeko —kanpoko ekitaldiak nahiz barne-bilerak eginez—, eta aukera berriak aztertzeko —hala nola munduaren beste puntan dauden erabiltzaileengana klik bakar batean iristeko—.

Ekitaldi birtualen ahalmen handienetako bat da, hain zuzen ere, aukera ematen dutela aldi berean pertsona ugari konektatzeko, edozein tokitan daudela ere; tokiz aldatu beharrik gabe, eta une bakoitzerako espazio fisiko bat maila teknikoan, edukiera aldetik nahiz kokapen aldetik egokitu beharrik gabe. Ekitaldi birtualetarako parte-hartzaile kopurua ez dago mugatuta, guztiz malgua da, eta, gainera, une oro jakin dezakezu zenbat dauden konektatuta.

Estatistiken arabera, enpresek eta langileek %50 aurreztea dakarte ekitaldi birtualek; izan ere, nabarmen gutxitzen dira desplazamendu- eta garraio-gastuak, eta, gainera, profesionalen denbora optimizatzen da. Eta horrek gero eta balio handiagoa du profesionalen artean. Modu horretan lan egiteko tresna ezin hobea da Office365, talde-lana eta mugikortasuna errazten dituen soluzio integratu bat.

Internet bidez, webinarrak antolatu eta haietan parte har dezakezue, eta areto birtualetara sar zaitezkete, elkarrizketak eduki eta harreman komertzialak egiteko edo bisita-txartel birtualak trukatzeko. Egoera horretan sortu da VR business, marketin digitaleko kontzeptu berri bat, bezeroen eta enpresen arteko elkarreragin ingurune birtualen bidezkoan oinarritutakoa.

Bada, Euskaltelek ere bere egin ditu ekitaldi birtualen abantailak. 2020ko Jardunaldi Teknologikoak online egin dira guztiz. Eraikin birtual batean egin dira, eta, topaketetan, hitzaldiak entzun ahal izan dira, gai jakin batzuei buruzko mintegietan parte hartu, erakustaldi teknologikoen eremuan sartu, eta sektoreko enpresa nagusien standak ikusi.

Hain zuzen ere, Dantex plataformari esker izan zen posible eraikin birtual hori erabiltzea. Plataforma teknologiko bat da, hiru dimentsioko front-end interaktibo bat modularitate, eskalagarritasun eta pertsonalizazio handiko back-end batekin konbinatzen duena.

Laburbilduz, ekitaldi birtualek enpresaren produktibitatea handitu eta kostuak murrizten dituzte, eta hori guztia modu jasangarrian eta ekologikoan, Euskaltel Taldearen erantzukizun sozial korporatiboaren oinarrizko printzipioekin bat etorriz.

Hemen kontsultatu dezakezu gure politika sozial korporatiboari buruzko informazio gehiago.