Joan Euskaltel Enpresara
Deitu DOAN 900 840 590
  • ES
  • EU
Blog Euskaltel Empresa Gertutasuna, urrutira iristeko.
  • Enpresak
  • Ekitaldiak
  • Tresnak
  • Arrakasta-kasuak
  • Itunak
  • Bideoak
  • e-learning
  • Logo Euskaltel
    srch_icon
    menu_iconMENUA
    • ES
    • EU
    menu_icon
      • herramientas
      • alianzas
      • eventos
      • casos de éxito
      • vídeos
      • e-learning
    • ES
    • EU
    closeorng_icon
    Partekatu

    Coworkinga Euskadin, lanerako gune partekatua baino askoz gehiago

    Nora - Euskaltel
    • 2017-01-30
    • notebk_icon 3 min

    Ba al dakizu zer den coworkinga? Jardun al zara inoiz lan kooperatiboko eremuren batean? Ez bazara jardun, ez kezkatu: guk azalduko dizugu zer den lan-mota hori, eta non aurkitu Euskadin.

    Ideia on bat, Interneteko konexioa duen ordenagailu eramangarri bat, eta talentua: hori besterik ez duzu behar gaur egun zeure enpresa propioa edukitzeko; inoiz baino errazagoa eta merkeagoa da. Horregatik du horrenbesteko arrakasta coworkingak. Geroz eta lantoki gehiagotan partekatzen dute gune bera alor desberdinetako profesionalek eta aritzen diren elkarlanean.

    Coworkingaren gakoak

    Kontua ez da, bakarrik, gastuak murriztea; hori baino askoz gehiago da coworkinga. Zeure lokal propioa baino merkeago eskura dezakezu bulego bat, noski, baina, gainera —eta hor dago gakoa— beste profesional batzuekin lankidetzan aritu zaitezke, haiengandik ikasi, eta etorkizunean baliagarri izango zaizun harreman-sare bat eratu. Ezin duzu denetik jakin, baina, beharbada, zure alboan lanean ari den horrek hobetu edo osatu egin dezake zure ideia, eta urrutirago joaten lagundu.

    Urtzi Jaureguibeitia - Tell Me WowHorrelako lokaletan lan egiten duten zenbait ekintzailerekin hitz egin dugu, beren esperientzien berri eman diezaguten. Marketin mugikorreko Tellmewow agentziako Urtzi Jaureguibeitiak, adibidez, sistema horren abantailak azaldu dizkigu: jaitsi egiten dira kostuak, “buru-belarri murgiltzen zara lehendik jardueraren bat badagoen gune batean”, beste enpresaburu batzuk ezagutzen dituzu, ideiak eta harremanak partekatzen… Bilboko Design Kabi coworking gunean dago aipatutako agentzia.

     

    “Gure ustez, funtsezkoak dira harremanak proiekturik onenak eskuratzeko. Eta harreman onak izateko bide bakarra beste ekintzaile batzuekin jardutea da”, azaldu digu Urtzik. “Lanen bat ere lortu izan dugu guk harreman horiei esker”.

    Alde negatiboa? Coworking-gune askotan, “mugatua izaten da ordutegia, eta ez dago pribatutasunik”. Tellmewowen sortzaileetakoa den ekintzaile horren iritziz, en presa baten jarduerak hazten jarraitzen badu, azkenean bere bulego propioa edukitzea pentsatu beharra dauka. Kontua ez da pribatutasuna edo irudia bakarrik, baizik eta eremu propioa edukitzeak “eragin positiboa izan dezakeela enpresaren kulturan””.

    Euskadin dauden coworkingeko lokalak

    Errotzen ari da coworkinga Euskadin, eta geroz eta zentro gehiago daude, pribatuak zein publikoak. EAEko hiru hiriburuetako zentro publikoak jorratuko ditugu mezu honetan:

    BILBAO – Botxoak zenbait lankidetza-eremu publiko dauzka; hauek, besteak beste:

    –Design Kabi: San Mameseko geltokiaren ondoan dago, BEAZren eraikuntzaren parean. Berrehun metro karratuko azalera du enpresa berrientzat. Beste zenbait zerbitzuren artean, laguntza teknikoa eta tutoretza eskaintzen ditu (orientazioa, informazioa eta jarduerei buruzko eztabaida).

    –Centro Bilbao Auzo Factory: Matikon dago, eta enpresa sendotuak zein negozio berriak hartzen ditu. 1.400 metro karratuko azalera du, eta hau eskaintzen du: alokairuak modu onean, coworking-eremuak eta beste batzuekin elkarlanean aritzeko guneak. Ikusgarriak dira leku horren bi terrazak eta handik ikusten diren bistak. Leku ezin hobea da etorkizuneko proiektuez hitz egiteko, edo, zergatik, ez, atseden-tarte bat hartzeko. Lanaz aparte ere bada zer eginik, izan ere. 😉


    DONOSTIA – Gipuzkoako hiriburuak ere badu ekintzaileentzako lokalen eskaintza publiko polita:

    –CEMEI: 58 lokal eskaintzen ditu Enpresa Berritzaileen Udalaren Zentroak; horietatik, bederatzi enpresa erdiindustrial garbietarako dira, eta gainerako 49ak, bulegotarako. Zein duen abantaila nagusia? Eremu komunak eta auditorioak edukitzeaz gain, haurtzaindegia ere badu, hobeto uztartu ditzazun zure bizitza pertsonala eta lana.

    –ENERTIC: Energia Berriztagarrien eta Energia Eraginkortasunaren Zentroa eraikin berezia  da, eta 7.902 m2-ko azalera du, alokairukoa oso-osorik, sein solairutan banatuta.  27. industrialdean dago gunea, eta baditu alokatzeko lokalak eta eremu komunak. Zero emisiotik hurbil ibili ohi da eraikin hori.

    –PI@: Zuatzuko industrialdean dago Ikus-entzunezkoen eta Eduki Digitalen Berrikuntza Gunea, eta 50 eta 300 metro karratu bitarteko lokalak ditu, alokatzekoak guztiak ere, ikus-entzunezkoen sektoreko enpresetarako. Baditu platoak, eremu komunak, kafetegiak, jatetxe bat eta 385 lagunentzako 3D zinema-areto bat.


    GASTEIZ – Gasteizko Udalaren  webgunean aurkituko duzu hiri horretako coworking-eremuen eskaintza zabala. Hona gure proposamenak:

    –Erdi Aroko hiriguneko enpresa-zentroa:  Gasteizko hirigune historikoan dago, eta eremu komunak eta alokatzeko lokalak ditu, prezio egokian, erabilera indibidual zein partekatukoak.

    –Jundizko enpresa-zentroa: Hiritik sei kilometrora, Jundizko industrialdean, dago eremu hori, industria- eta zerbitzu-alorretako enpresetarakoa oso-osorik. Eraikin berezia da, eta negozio berrietarako 29 lokal ditu, modu onean guztiak ere.

    Zure esperientziaz hitz egin nahi al diguzu, edo beste coworking-eremuren bat gomendatu? Utzi zure iruzkina, eta azaldu zure esperientzia 😉

    ¿Te ha gustado?
    • Bilbao
    • coworking
    • donostia
    • enpresa
    • gasteiz
    • startup

    Formulario contacto

    • Jarri harremanetan gure aholkulariarekin

    • Euskaltel da ematen dizkiguzun datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta zure informazio-eskaera kudeatzeko erabiliko ditu, kontratuzko harreman baten arabera. Ez dizkiegu zure datu pertsonalak lagatzen hirugarrenei, horretarako legezko betebeharrik ez bada. Gure hornitzaileekin, berriz, guri zerbitzu bat emateko sarbidea behar duten kasuan bakarrik partekatuko ditugu. Eskubidea duzu, besteak beste, zure datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko eta haiek ezeztatzeko, eta halaber haiek tratatzearen aurka egiteko, gure webguneko pribatutasun-politikaren informazio gehigarrian azaltzen den bezala.

    • This field is for validation purposes and should be left unchanged.
    TOP
    Partekatu
    Aurrekoa Hurrengoa
    dietu doan Deitu DOAN 900 840 590
     jarri-harremanetan aholkulari batekin

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu.

    Eman izena gure buletinean!

    Izena eman nahi dut

    DIRULAGUNTZAK

    • Baduzu enpresa bat Euskal Autonomia Erkidegoan, banda zabal ultralasterako sarbiderik gabe, eta konektatu nahi duzu? Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak

    TOP BLOG

    • Gogokoena
    • Azkena
    • Aipatuena
      • Webgune onenak urtea zerbait berria ikasten hasteko Enpresak
      • Teknologia mugikorraren aroak: 1G, 2G, 3G, 4G… Enpresak
      • #FLL Euskadi: aprender divirtiéndose Enpresak
      • inteligencia_artificial_sostenibilidad Nola laguntzen dion adimen artifizialak zure enpresari jasangarriagoa izaten Enpresak
      • inteligencia_artificial Ikerketa Operatiboarekin, automatizazioaren abantailak zure enpresarako Enpresak
      • gestion_cliente Bezeroek zure negozioari buruz zer iritzi duten jakiteko inkestak eta estatistikak Enpresak
      • Bost aholku startup bat, enpresa berri bat sortzeko Enpresak
      • Euskaltelen jardunaldi teknologikoak Euskaltelen jardunaldi teknologikoak: enpresen lehiakortasuna sustatzen Ekitaldiak, Enpresak
      • Teknologia eta produktua: horiek dira Euskaltelen bezero-esperientziaren oinarriak Enpresak, Tresnak
     
    5g empresas aplicaciones 5g aukerak Automatizazioa bai analytics big data empresa características 5g Ciberseguridad ciberseguridad oficina data driven DataRobot digitalización digitalizazioa Entornos y soluciones Cloud Eraldaketa digitala erronkak estrategia teknologikoak Herramientas teletrabajo inteligencia aplicada INTELIGENCIA ARTIFICIAL inteligencia artificial aplicaciones inteligencia artificial big data inteligencia artificial empresas irtenbide teknologikoak jornadas tecnológicas pymes euskadi redes 5g Responsabilidad Social Corporativa sectores aplicaciones 5g seguridad pymes servicio inteligencia artificial euskaltel servicios de inteligencia artificial soluciones 5g soluciones cloud soluciones conectividad 5g soluciones de inteligencia artificial Soluciones tecnológicas tecnología 5g tipos de inteligencia artificial transformacion digital empresa transformacion digital pymes Transformación Digital transformación digital empresa ventajas 5g ‘Kit digital’

    agian interesatuko zaizu

    Nola laguntzen dion adimen artifizialak zure enpresari jasangarriagoa izaten

    • 08 abuztua
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Ikerketa Operatiboarekin, automatizazioaren abantailak zure enpresarako

    • 27 uztaila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Bezeroek zure negozioari buruz zer iritzi duten jakiteko inkestak eta estatistikak

    • 14 uztaila
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Data Marketingen abantailak zure enpresan: eraginkortasuna, errentagarritasuna eta biziraupena

    • 12 uztaila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Datuen babesa, Big Data soluzioak garatzen edo erabiltzen dituzten enpresetan

    • 30 ekaina
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Roberto Romero: “Metabertsoa da telekomunikazio-sare globalen hurrengo iraultza handia”

    • 28 ekaina
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Euskaltelek sendotu egin du energiaren kudeaketa: ziurtagiria lortu du, eta 0 emisioko enpresa bihurtu da

    • 21 ekaina
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Santiago Niño-Becerra: “Teknologia oso garrantzitsua izango da etorkizun hurbilean”

    • 17 ekaina
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu
    logo R
    • Enpresa Soluzioa
    • Arrakasta kasuak
    • Kontaktua
    Lege oharra | Cookieen Politika | Pribatutasun Politika

    suscribe footer eu

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu

    Izena eman nahi dut

    Newsletter Empresas

    0% Complete
    Euskaltelek jakinarazten dizu ematen dizkiguzun datu pertsonalak informazio-buletinean izena emateko egin diguzun eskaera kudeatzeko eta bezero zaren enpresetako jakinarazpen komertzialak bidaltzeko erabiliko ditugula. Datu horiek erabiltzeari uko egiteko edo datuetara irispidea izateko eskubidea duzu, besteak beste. Pribatutasun-atalean kontsultatu dezakezu pribatutasun-politikari buruzko informazio guztia Pribatutasun Politika ren informazio gehigarrian azaltzen den bezala.