Bizitzen ari garen eraldaketa digital biziko fase honetan enpresek bizirik irautea bermatzeko, funtsezkoa da erabiltzaileak kontzientziatzea, segurtasun-politika eguneratu bat definitzea eta zibersegurtasuneko gertaerei erantzuteko politika bat izatea. Gaur egun, erakunde guztiek izan beharko lukete zibersegurtasun-politika bat, beti eguneratua egon behar duena, zibereraso-arriskua murriztuko duena eta enpresaren baliorik garrantzitsuena, informazioa, babestuko duena.

Phisinga (beste baten identitatea hartzea) eta ramsonwarea (informazioa birtualki bahitzea) buruhauste handi bihurtu dira enpresentzat; txikientzat batez ere, haiek jasaten baitituzte zibererasoen ia erdiak eta ondorio latzenak. Estatu Batuetako Zibersegurtasuneko Aliantza Nazionalak egindako azterketa baten arabera, enpresa txikien %60 ez dira gai beren negozioari eusteko eraso bat gertatu eta sei hilabetera.

Zibersegurtasuna bere osotasunean hartu behar du kontuan erakundeak, eta, beraz, ezinbestekoa da lehenik zuzendaritza jabetzea haren garrantziaz. Horren baitan dago zer baliabide esleitzen zaizkion eta, halaber, zer ahalmen dagoen langileak ohartarazteko zibersegurtasuna guztion artean zaindu beharra dagoela. Gainera, inork ez ditu ezagutzen enpresaren beharrak hango arduradunek eta langileek bezain ondo, eta beste inork ezin du lagundu haiek bezain ondo hainbat gauza zehazten: zein den babestu beharreko informazio delikatuena eta informazio hori nola gordetzen eta transferitzen den; eta, baimenak eta pasahitzak definitzeko, zein bide diren ohikoenak barrutik sarera eta kanpotik bulegora sartzeko.

Zibersegurtasun-politika egoki batek zuen enpresetako sistemak eta informazio delikatuena zaintzen ditu. Pentsatu duzue inoiz ea zer gertatuko litzatekeen baldin eta langile batek gailu pertsonalak erabiliko balitu laneko informazioa gordetzeko eta gailu horiek galduko balitu? Jarduera-protokolo jakinik ezarri ez baduzue, jarduera moteldu egin liteke datu horiek berreskuratu bitartean; eta datuok okerreko eskuetara hel litezke, edo, besterik gabe, betirako galdu. Arazo legalak ere izan ditzakezue: gailu pertsonalak direnez, ez da inon aurreikusi haiek tratatzeko, ezabatzekoa edo suntsitzeko baldintzarik, eta ez da halakorik hitzartu langilearen eta enpresaren artean.

Dakizuenez, egunetik egunera ugaritzen eta birdiseinatzen dira zibererasoak, eta horrek zaildu egiten du segurtasun-politika eguneratua mantentzea. Zibersegurtasuna etengabe eguneratu, berrikusi eta monitorizatu behar da, eta, nahiz eta badauden soluzio asko sistemen, sarearen, sarreren, konexioen eta enpresaren era guztietako eguneroko jardueren informazio xehea ematen dutenak, enpresa askotan, bereziki txikietan, ez dago baliabiderik edo ezagutzarik informazio hori behar bezala kudeatzeko.

Aditu digitalak bereziki interesgarriak dira halakoetan. Aditu digitala aholkulari aditu bat da, zibersegurtasun-politiken mantentze-lan proaktiboaz eta eguneraketez arduratzen da, eta, gainera, behar diren politika zuzentzaileak aplikatzeko gai den euskarri bat du.

Euskaltelek gailu askotarako balio duten soluzioak jartzen ditu zuen eskura. Soluzio horiek espresuki diseinatuak daude gailu guztiak birusik, spamik eta bestelako erasorik gabe mantentzeko, eta hodeian informazioaren kopia seguruak egiteko. Soluzio ahaltsuak dira eta, mailakatu daitezkeenez, enpresen hazkundera egokitzen dira; ez dute kostu handirik, eta segurtasunean adituak diren langileek erabiltzen eta mantentzen dituzte.

Enpresentzat dauzkagun soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan enpresa bezeroentzako sail komertzialarekin.