Adinekoen segmentua haziz doan sektore bat da. Gaur egun, Euskadin 500.000 pertsonak baino gehiagok dituzte 65 urte baino gehiago. 2050ean populazioaren erdia izango direla zenbatesten da.

Errealitate horren jakitun, Euskaltelek Silver Economyri Euskadin eskainitako lehenengo nazioarteko foroan hartu du parte, azaroaren 8an eta 9an. Adinberri Silver Forum (ASF) izan da foroaren izena, eta Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian egin da.

ADINBERRI estrategia- eta erreferentzia-zentro izateko sortu da, zahartzearen erronkari berrikuntza sozial, soziosanitario, teknologiko eta enpresarialaren bidez aurre egiteko. Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur egun estrategikoa den sektore baten alde egindako apustuaren emaitza da.

Adinberri Silver Forum (ASF) adinekoen ekosistemaren tokiko, estatuko nahiz nazioarteko funtsezko eragileen topagune gisa sendotu da.

Ekitaldi horren barruan, hitzaldiak eta mahai-inguruak egin dira, eta estatuko eta nazioarteko hizlariek parte hartu dute.

Gainera, erakusketa-eremu bat prestatu da produktuak eta zerbitzuak erakusteko tailerrak egiteko. Hain zuzen ere, eremu horretan presentzia berezia izan dugu. Izan ere, Euskaltelek stand propioa izan du, non produktu berritzaile, propio eta pertsonalizatu bat aurkeztu baitugu, gure adinekoen zaintzarik teknologikoenerako eta hurbilenerako soluzioekin.

adinberri

Adinekoen arrakala digitala: erronka eta aukera

Adin horietan ikusten baita, hain zuzen ere, eten digitala deritzona. Adinekoen % 60k baino gehiagok Internet erabiltzen duten arren, portzentajea nabarmen murrizten da 75 urtetik aurrera.

Deskonexio digitala aipatzen da, bai eta bitarteko digitalekiko interakzioan nolabaiteko frustrazioa ere; izan ere, badirudi bitarteko horiek soilik gazteentzat pentsatuta daudela.

Hori erronka eta aukera da enpresentzat. Hala, adinekoak kontuan hartzen dituzten prozesuak, bideak eta aplikazioak garatzera bideratu beharra dute, eta, gainera, oinarrizko prestakuntza digitala bermatu behar diete adinekoei.

Euskaltelen uste dugu badagoela eskaririk adinekoei laguntza eta entretenimendua eman eta haien behar espezifikoei erantzutea bermatuko duten soluzioak eta zerbitzuak garatzeko, betiere adinekoen autonomia galdu gabe edo hari uko egin gabe.

Testuinguru horretan, teknologia lasaitasunerako elementu bihurtzen da familia osoarentzat, eta, horretan oinarrituta, Euskaltelen soluzio teknologiko pertsonalizatuak jartzen ditugu zuen eskura, gure adinekoen telezaintzaren funtsezko alderdi gisa.

Izan ere, gurea da prozesu osoan familia integratzen duen produktu bakarra, adinekoekiko interakzioa errazten baitio familiari eta jakinarazpen edo jazoera bakoitzaren berri ematen baitio.

Nolakoa da Euskaltelen adinekoentzako teknologia?

Euskaltelen zerbitzu lehiakorrak ditugu, lankidetzaren bidez egungo beharretara eta testuingurura egokituak. Hau da, gure bazkideen –adinekoen segmentuan espezializatutako enpresen– soluzioak azken erabiltzaileei helarazten dizkien teknologiaren hornitzaileak gara.

Eta zenbait modutan egiten dugu hori: eskura ditugun konektibitate-soluzioen eskaintza zabala erabiliz edo gure plataforman konpainien zerbitzuak integratuz. Horrela, enpresek ez dute garapen garestietan eta ziklo luzeetan sartu beharrik.

Eta, betiere, etapa bakoitzak behar duen laguntzarekin eta soluzio teknologiko oso batekin, gailuei, telekomunikazioei eta prozesuei dagokienez.

Zer eskaintzen dugu?

  • Familia ON. Familiari aukera ematen dio berehala jasotzeko datuak, alertak eta intzidentziak.
  • Hiru norabideko komunikazioa; hau da, askatasun autonomoa, baina konpainian.
  • SOS botoia; sakatu hutsarekin, adinekoek laguntza eskatu ahal izango dute.
  • Erorikoen detekzio automatikoa.
  • Geolokalizazioa. Adinekoak beti aurkitzeko moduan egongo dira, haiekiko kontaktua galtzen baduzu ere.
  • Jardueraren monitorizazioa. Pultsazioen, lo-orduen eta ibilitako distantziaren erabateko jarraipena.
  • Zerbitzu medikorako sarbidea bideodei bidez, etxetik atera beharrik gabe.
  • Jazoeren jakinarazpena, beti egunean egoteko hitzordu eta azterketa medikoekin.
  • Agenda pertsonalizatua, kontaktu beharrezko eta garrantzitsuak beti eskura dituena.

Nola jartzen dira praktikan zerbitzu horiek denak?

Hodeiko zerbitzu baten bidez konektatutako erloju adimendunen, tableten, aplikazioen, smartphoneen eta/edo etxeko sentsoreen bidez, edozein gailuren bidez konektatzeko aukera ematen baitu sistema horrek.

Adibidez, funtzionatzeko mugikor-linea baten beharrik ez duen erloju adimendun autonomo bat dugu. Konektibitate propioa du, bi noranzkoko deiak onartzen ditu eta SOS botoi bat du –zeina larrialdiak kudeatzen espezializatutako zerbitzuak dituen konpainia batek artatzen baitu–. Erorikoak detektatzen ditu, jarduera monitorizatzen du, eta geolokalizazio aurreratua ahalbidetzen du.

Halaber, badugu erabiltzaileentzako eta zaintzaileentzako aplikazio bat ere, hauek dituena: agenda, geolokalizazioa eta telemedikuntzako zerbitzu osagarriak.

Aukera berak ematen ditu gure tabletak ere: telemedikuntzako soluzioetarako sarbidea ematen du bideokonferentzien bidez, bai eta laguntza-deiak egiteko aukera ere, ahots-aginteen bidez nahiz SOS botoiaren bidez.

Sentsoreek funtsezko zeregina dute gure adinekoen telezaintzan. Bakarrik bizi diren eta nolabaiteko mendekotasuna duten adinekoak bizi diren etxeetan instala daitezke.

Sentsore diskretuak dira, etxeko pribatutasuna inbaditzen ez dutenak. Adimen artifizialean oinarritutako soluzioen bidez, etxe bakoitzeko ohiko jarduera zein den ikasten dute, eta, egoera anomaloren bat izanez gero, alerta jotzen dute.

Gure adinekoak zaintzeko Euskaltelen apustua hurbiltasunaren aldekoa da; hau da, etxean eskuragarri egoteaz gain etxetik kanpo ere hala egongo diren teknologia digitalen aldekoa.

Izan ere, helburu nagusia da adinekoen autonomiari, konektibitateari eta mugikortasunari eustea, eta, aldi berean, familiak telezaintza oso bat edukitzea, inbaditzailea ez dena.

Eta teknologia oso laguntzaile ona da hori lortzeko.

Enpresentzako gure soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinean, edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresetako gure sail komertzialarekin, inprimakiaren bidez. Eta azken albisteen berri izateko, jarrai iezaguzu LinkedIn-en.