Oraindik ez da amaitu Black Friday eguna! Gabonetako erosketen atariko eta sustagarri gisara sortu zen Ostiral Beltza (Black Friday), eta eskaintza bikainak ditu, azken egunetan, elektronikan eta teknologian, hau da, deskontu gehienak dituzten bi alorretan. Geroz eta gehiago irauten dute eskaintzek, arrakasta handia izaten baitu bezeroen eta saltzaileen artean. Aprobetxatu azken egunok.

Azaroan gaude oraindik eta, beharbada, Gabonetako erosketei ekiteko goiz dela iritziko diozu. Aholku batzuei jarraituz, ordea, etekin handia atera diezaiekezu Black Fridayko azken eskaintzei. Adituek gomendatzen dutenez, merkealdiak hasi aurretik begiratu behar dira prezioak, benetan aurrezten den jakiteko; horrez gain, elkarrekin konparatu behar dira denden eskaintzak; ez da erosketarik egin behar bat-bateko bulkada baten eraginpean, eta aurrekontu bat prestatu behar da erosten hasi aurretik.

Duela gutxira arte, Estatu Batuetan bakarrik ospatzen zen egun hori, Esker Emate Egunaren ostean, eta, orain, arrakasta handia du Euskadin ere Eta euskaldunoi txikikeriatan ibiltzea gustatzen ez zaigunez, Black Fridayri pixka bat gehiago iraunaraztea erabaki du Euskaltelek. Nahi al duzu gurekin aurreztu? Egin begiratu bat gure sustapen guztiei. Hilaren 30era arteko epea duzu oraindik!

Ekipamendurik onena, klik bakarra eginda

Ez al dakizu non sartu oporretako hainbeste bideo eta argazki? Abiadura handiko USB bidez konektatzen den 500 GBko gure disko gogorrari esker, ondo gordeta edukiko dituzu. Musika eta filmak gorde ditzakezu hor, bai eta segurtasun-kopiak ere (oso aukera ona ordenagailua galtzen baduzu edo ezbeharren bat izaten badu).

WiFi seinalea are urrutirago iristea nahi baduzu, berriz, gure anplifikadorea duzu irtenbiderik egokiena: ezin aproposagoa da gela guztietan WiFirik ez duten etxeetarako. Eta WiFia noranahi eraman nahi baduzu, asko erraztuko dizu bizimodua bideratzaile eramangarriak. Sartu gure webgunera; hor dauzkazu behar dituzun gailu guztiak ;)

Smartphonez aldatzeko unerik aproposena

Mugikorra aldatu behar duzula? Une ezin hobea duzu Black Friday smartphonez aldatzeko. Oso ahaltsuak dira gure mugikorrak: TOP kamerak eta azken belaunaldiko prozesadoreak dituzte; hazbete askoko pantailadun terminalak, bereizmen handian ikus ditzazun telesailak eta filmak, eta produktu xumeagoak telefonoa lagunei deitzeko eta mezuak bidaltzeko bakarrik erabiltzen duzuenontzat.

Film eta telesailik onenak, doan hiru hilabetez

Gure telebistak  ere bat egiten du Black Fridayrekin. Filmik onenak ikusi nahi dituzula, edo The Walking Dead, Modern Family eta Big Bang telesailak? Hona gure oparia: hiru hilabetez doan Premium TB edo Premium TB Estra +. Gainera,  Zinema Paketea edo Haurrentzakoa ere doan dituzu, hiru hilabetez: azken estreinaldiak, Hollywoodeko film ospetsuak eta zinema independentea ikus ditzakezu. Haurrentzako zinema nahiago baduzu, berriz, zenbait kanal dituzue aukeran; besteak beste, Disney etxekoak.

Euskaltelen HD deskodetzaile grabagailua dutenez pakete biek, hau guztia egin dezakezu: gogoko dituzun programak grabatu; Replay erabili, ezer ere ez uzteko ikusi gabe; Videotekara sartu, filmak, telesailak eta dokumentalak ikusteko botoi bat sakatze hutsarekin, eta Edonon zerbitzua, nonahi eta noiznahi ikus dezazun telebista zure PCan, tabletan edo smartphonean.

Abiadura handiko konexioa etxean eta mugikorrean

Denbora dezente daramazu, agian, konpainiaz aldatzeko gogoz. Bada, Euskaltelera aldatzen bazara, hiru hilabete doan izango dituzu zure mugikor-tarifa berrian. Gure Family tarifen berri ba al duzu? Ezin hobeak dira etengabe elkarrekin harremanetan egon behar duten familietako kideentzat. Dei mugagabeak eta abiadura handiko Internet izango dituzue familiako mugikor guztietan, eta dena faktura bakarrean, hilaren amaieran ustekabe txarrik ez izateko. Deitu nahi adina! Hilaren 30a baino lehen kontratatzen baduzu, ongietorri hau egingo dizugu: hiru hilabete doan mugikorreko lehen eta bigarren lineetan.

Eta gure zuntzera aldatzekoa bazara, hauxe duzu une egokia! Zuntza da konponbiderik onena etxean finkoa, abiadura handiko Internet, mugikorra eta telebista edukitzeko. Eta doan izango duzu hiru hilabetez!

Lehendik bezero bazaitugu, berriz, beti bezain ongi zainduko zaitugu, merezi duzulako eta gurekin jarrai dezazun nahi dugulako. Hiru hilabete doan telebistako edo mugikorreko produktu berri bat kontratatuz gero.