Aurtengo Aste Santuan, gozatu euskal kulturaren festa handiaz Bilbao Basque Festen, martxoaren 27tik 31ra. Bost egunez, 200 jarduera egingo dira Bilboko hainbat txokotan: kontzertuak, dantza, bakarrizketak, antzerkia, magia, zinema, herri-kirolak... Eta ez ahaztu Basque Fest Gourmeten eskaintza gastronomikoa ere! Bilbao Basque Fest 2024 programaren berri emango dizugu, gaika eta egunez egun, Bizkaiko hiriburuan Aste Santuan izango den giroaz eta jarduerez goza dezazun.

Bilbao Basque Fest 2024: kontzertuak

Musika da Basque Festivaleko protagonistetako bat, eta, aurten, emakumeen talentua eta sortzen ari diren talde berriak nabarmendu nahi ditu.

Azkuna Zentroan, Kafe Antzokian eta Berreginen Museoan egingo dira, besteak beste, Bilbao Basque Fest 2024 jaialdiko kontzertuak, baina ez haietan bakarrik: Azkena eta Rocket aretoetan Taberna Live Music-eko ikuskizunak egingo dira: Martzana kaian, DJen saioak; Ledesman, Poza Lizentziatuaren kalean eta Villariasen, kalejirak; eta Areatzan, Gas Plazan eta Artxandan, erromeriak.

Bilbao Basque Fest 2024ko Azkuna Zentroko kontzertuak

  • Asteazkena 27, 19:00etan: Kuttune
  • Osteguna 28, 19:00etan: Bilboko Txistularien Udal Banda
  • Ostirala 29,19:00etan: Sarrabete
  • Larunbata 30, 19:00etan: Amaterra

Musika eta poesia Berreginen Museoan

  • Osteguna 28, 12:00etan: Huesos, Manu Gaigne eta Puy Barralekin

Bilbao Basque Fest 2024ko Areatzako kioskoko kontzertuak

  • Ostirala 29, 20:30ean: Eiderren, Nøgen taldeko lider ohiaren, kontzertua
  • Larunbata 30, 20:30ean: gaueko dantzaldia Kresalarekin

Taberna Live Music-eko taberna eta pubetako kontzertuak

  • Osteguna 28, 20:00etan, Rocket Aretoan: Chulería, Joder!
  • Osteguna 28, 21:00etan, Azkena Aretoan: Iñigo Puertas
  • Ostirala 29, 21:00etan, Azkena Aretoan: Norman Bates
  • Larunbata 30, 21:00etan, Azkena Aretoan: Triple Zero

Basque Fest 2024ko Kafe Antzokiko rock-kontzertuak

  • Asteazkena 27, 22:00etan: Akatz eta Arratians
  • Osteguna 28, 22:00etan: Jim Jones Allstars eta Los Retumbes
  • Ostirala 29, 22:00etan: Munlet Plays Devo eta Paniks
  • Larunbata 30, 22:00etan: MFC Chicken eta The Allnighters

Basque Fest 2024ko Zazpikaleetako eta Martzanako kontzertuak

  • Osteguna 28, 19:00etan: Funky Brass. Kale hauetan ibiliko dira: Erriberako azoka, Erriberako zubia, Martzana, Aretxaga kalea, San Frantzisko kalea, Hiru Zutabe plaza
  • Ostirala 29,19:00etan: Rock'n Brass. Ibilbidea: Naxa kalea, Mesedeetako kaia, Martzana kalea, Aretxaga kalea, Erriberako merkatua
  • Larunbata 30, 19:00etan: Jazz & Fusion Musik. Ibilbidea: Urazurrutia 24, Bilbi plaza, Hiru Zutabe plaza, Artxaga kalea, Martzana kalea

Bilbao Basque Fest 2024ko kalejirak

Basque Fest
Irudia: Bilbao Turismo
  • Osteguna 28, 13:30etik 15:00etara. Poza Lizentziatuaren kalea eta Garcia Rivero kalea: Ziortza eta Leire
  • Osteguna 28, 13:30etik 15:00etara. Villarias eta Ledesma kaleak: Izalde
  • Ostirala 29, 13:30etik 15:00etara. Poza Lizentziatuaren kalea eta Garcia Rivero kalea: Izalde
  • Ostirala 29, 13:30etik 15:00etara. Villarias eta Ledesma kaleak: Jira Musika
  • Larunbata 30, 13:30etik 15:00etara. Poza Lizentziatuaren kalea eta Garcia Rivero kalea: Jira Musika
  • Larunbata 30, 13:30etik 15:00etara. Villarias eta Ledesma kaleak: Ziortza eta Leire, eta Samasiku
  • Larunbata 30, 13:30etik 15:00etara. Diputazio kalea: Bilbotxeros Band

Basque Fest 2024ko Martzanako DJak

  • Osteguna 28, ostirala 29 eta larunbata 30, 13:00etatik 15:00etara, Marzana 16 tabernan
  • Osteguna 28, ostirala 29 eta larunbata 30, 18:00etatik 21:00etara, Martzana kaian

Bilbao Basque Fest 2024: dantza

Dantza gustuko baduzu, aukera asko dituzu Bilbao Basque Fest 2024n.

Herri-dantzak Gas plazan eta Areatzako kaian egingo dira, eta igandeko erromeria, berriz, Artxandan.

Eta dantza-ikuskizun gehiago dituzu Bizikidetza plazan.

  • Osteguna 28, 18:30ean, Bizikidetza plazan: Salbatzaile dantza-taldea
  • Osteguna 28, 19:00etan, Gas plazan: Ziortza eta Leire
  • Ostirala 29, 18:30ean, Bizikidetza plazan: Aukeran taldearen Aiurri
  • Ostirala 29, 19:00etan, Gas plazan: Jira Musika
  • Larunbata 30, 19:00etan, Gas plazan: Ortzadar
  • Igandea 31, 12:00etatik 12:45era, Artxandan: Euskal dantzen tailerra, Gaztediren eskutik
  • Igandea 31, 12:45etik 14:00etara, Artxandan: Erromeria Gaztedirekin
  • Igandea 31, 13:00etatik 14:00etara, Areatzako kaian: Dantza plazan:

Bilbao Basque Fest 2024: bakarrizketak Bilborocken

Bakarrizketen ziklo bat egingo da Bilborocken, barrez lehertzeko ere aukera izan dezazun Aste Santuan.

  • Osteguna 28, 20:00etan: Jon Plazaola,Tu Tum Platz
  • Ostirala 29, 20:00etan: Bocabeats Comedia, Tirando del carro
  • Larunbata 30, 20:00etan: Aroa Berrozpe, Mejor será reírnos

Bilbao Basque Fest 2024: familientzako jarduerak

Doña Casilda parkean eta Zabalgune eraikinean, haurrentzako zirko- eta magia-ikuskizunak izango dira Basque Fest 2024ren programaren barruan.

  • Osteguna 28, ostirala 29 eta larunbata 30, 19:00etan, Zabalgune eraikinean: Oliver & Luiba: los inventores
  • Osteguna 28, ostirala 29 eta larunbata 30, 12:30etik 14:00etara, Doña Casilda parkean: zirko-tailerrak La Glorekin
  • Osteguna 28, 18:00etan, Doña Casilda parkean: Compañía Trotamundos taldeak Historias de un baúl aurkeztuko du.
  • Ostirala 29, 18:00ean, Doña Casilda parkean: Compañía Orain/Bi-rekin, Mute
  • Larunbata 30, 18:00etan, Doña Casilda parkean: Txaloka konpainiaren Bualá

Gainera, Gargantua Guggenheim Bilbao Museoaren kanpoaldean egongo da, musika lagun duela, ordutegi honetan: osteguna 28, ostirala 29 eta larunbata 30, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Bilbao Basque Fest 2024: kale-antzerkia

Basque Fest 2024ko kale-antzerkia ikusi nahi baduzu, aukera hauek dituzu Erripako kaian:

  • Osteguna 28, 18:00etan: Goitibera konpainiaren Yijaaa!!! ikuskizuna
  • Ostirala 29, 18:00etan: Soy la bomba, Bea Larrañagarekin
  • Larunbata 30, 18:00etan: Jacuzzi, NiMúrena

Bilbao Basque Fest 2024: zinema

20.000 erle-espezie euskal film arrakastatsua eta To bird or not to bird animazio-film laburra ikusteko aukera —Goya sarietan sarituak biak ere—. BBK aretoan izango dira proiekzioak, ordutegi honetan:

  • Osteguna 28, ostirala 29 eta larunbata 30, 18:00etan.

Bilbao Basque Fest 2024: herri-kirolak

Programa Basque Fest
Irudia: Bilbao Turismo

Ez huts egin Bilbao Basque Fest 2024ko euskal herri-kirolen ikuskizuna. Orga-jokoko Bizkaiko Txapelketa misto ofiziala, ingude-altxatzea, harri-jasotzea, sokatira... ikusteko aukera Areatzako kaian.

  • Osteguna 28, 12:30ean: Orga-jokoaren Bizkaiko Txapelketa Ofiziala, harri-jasotzaileak eta ingude-altxatzea.
  • Osteguna 28, 17:30ean: aizkora-desafioa, 5 metroko altueran, eta harri-zulatzaileak taldeka
  • Ostirala 29, 12:30ean: aizkora-desafioa eta Iparraldeko herri-kirolak.
  • Ostirala 29, 17:30ean: trontza mistoko desafioa, goma gaineko sokatiraren erakustaldia, sokatirako desafioa, eta trontza.
  • Larunbata 30, 12:30ean: crossfit - herri-kirolak
  • Larunbata 30, 17:30ean: pentatloia (harri-jasotzea, giza proba, aizkora, txinga-eramatea eta lasterketa).

Gainera, herri-kirol tailerrak ere egingo dira Areatzako kaian: osteguna 28, ostirala 29 eta larunbata 30, 11:30ean eta 16:30ean.

Basque Fest Gourmet eta azoka

Basque Fest Gourmet
Irudia: Bilbao Turismo

Basque Festival 2024ren beste harribitxietako bat Areatzako Gourmet Txokoa da. 0 kilometroko gure produktuak dastatu nahi badituzu, hartu parte txakolin-, gazta- eta gilda-dastatze espresetan, edo ausartu errezeta goxoren bat prestatzera tailer gastronomikoetan.

Hemen duzu Basque Fest Gourmet 2024ri buruzko informazioa guztia.

Eta gutizia horietakoren bat erosi nahi baduzu, Areatzan bertan, Erriberako Merkatuan eta Bilboko beste merkatu batzuetan ere egin dezakezu.

Dena ez da jatekoa, ordea, eta, horregatik, Artisautza Azoka bat ere egongo da, altxorren bat eskuratu nahi baduzu ere.

Bilbao Basque Fest 2024ko beste jarduera batzuk

Ezagutu Bilbo beste modu batera, oinez edo itsasontziz, Bilbao Basque Fest 2024 programako bi jarduera hauekin:

Itsasadarreko ibilbidea Bilboats ontzian

Ordu-erdiko bidaia ontzian, Mirentxuk eta Begotxuk We are de Champions League bakarrizketarekin alaituta. Txartelek 3 € balio dute, eta online nahiz Bilboatsen bulegoan eros daitezke. Itsasontziak Pio Baroja plazako pantalanetik aterako dira, ordu hauetan:

  • Osteguna 28, ostirala 29 eta larunbata 30: 11:30ean, 12:30ean, 13:30ean, 16:30ean, 17:30ean eta 18:30ean.

Zazpikaleetako eta Areatzako ibilbide antzeztua

‘Bilboko anfitrioiek’ Bilboko txokoak modu dibertigarrian ezagutzera gonbidatzen zaituztete. San Anton elizatik abiatuko dira ibilbideak,

  • osteguna 28, ostirala 29 eta larunbata 30, 12:00etan.

Ikusten duzunez, Bilbao Basque Fest 2024k kultura-proposamen mordo bat eskaintzen dizkizu martxoaren 27tik 31ra. Eta prozesioak ikusteko ere aprobetxatu nahi baduzu, ikusi programa esteka honetan:

Goiburuko irudiaren iturria: Bilboko Udala