Adimen artifiziala txertatua duen web-nabigatzaile bat da Comet. Nabigatzaile tradizionalek ez bezala, Comet-ek AAko morroi bat du txertatua.

Zertan da desberdina Comet AAko beste aplikazio batzuetatik?

Perplexityk garatu du , eta Chromium-en oinarrituta dago —Chrome bezala—, baina Interneten nabigatzeko modua eraldatzen du, AA nabigatzailean integratuta baitago.

Comet morroi independente bat baino gehiago da, zuzenean parte hartzen baitu nabigazio-esperientzian.

Zertarako balio du Comet-ek?

Comet-en AAko morroia alboko barra zabalgarri batean dago, eta ikusten dituzun web-orri guztiak ulertzen ditu.

Zer egiten du?

  • Interneten nabigatu.

  • Edukia aztertu. Artikuluetako, bideoetako, PDF fitxategietako edota sare sozialetako edukia laburtu dezake, edo irudiak deskribatu.

  • Fitxa bat baino gehiagotako edukia aztertu; hau da, irekiak dauzkazun fitxetako informazioa konparatu dezake. Fitxak adimen artifiziala erabiliz kudeatu ditzake, eta, hala, esate baterako, fitxak gaika antolatu, edo bikoiztuak edo aktibo ez daudenak itxi. Eta fitxa batetik bestera pasatzean testuingurua gordetzen du.

  • Ahots-komandoen bidezko elkarrekintza. Esku librean kudeatu ditzake fitxategiak, baita haietan nabigatu eta bilaketak egin ere.

  • Atazak automatizatzen ditu; esate baterako, formularioak bete edo bilerak programatu.

Doakoa da?

Bai, Comet doan deskargatu eta erabil daiteke. Hilabete batzuetan ordainpeko harpidedunentzat bakarrik izan bazen ere, 2025eko urriaz geroztik doako bertsio bat du erabiltzaile guztientzat.

Horrek esan nahi du nabigatzailea eta bere AA integratua kosturik gabe erabil ditzakezula. Hala ere, premium planak ere badaude, hala nola Comet Plus (albisteetan espezializatua) eta Perplexity Pro/Max, Perplexity ordaintzen duten erabiltzaileentzako funtzionalitate aurreratuekin.

Nola instalatzen da Comet?

Perplexityren orrialde ofizialetik egin dezakezu.

MacOSerako (M1/M2 prozesadoreak) eta Windowserako (10/11) dago.

Gainera, Comet ohiko luzapen, konfigurazio eta laster-marka guztiekin erabil daiteke. Klik bakar batekin, laster-marka eta karpetetako, gordetako pasahitzetako, datu-osatze automatikoetako, nabigazio-historiako eta hobespen edo luzapenetako datuak inportatu ditzakezu.