Nafarroako Industria Elkartearen (AIN) instalazioetan egingo Robotomia 26 jardunaldia urtarrilaren 20an, asteartearekin. Hainbat esparrutako aplikazio robotiko praktikoak erakutsiko dira han, industriarekin, logistikarekin, defentsarekin edo nekazaritzarekin lotuak.
Robotomia 26 AIN Nafarroako Industria Elkarteak antolatu du, eta Nafarroako Gobernuaren babesa eta Laboral Kutxa, Euskaltel eta Orange Empresasen laguntza izan du horretarako. Gainera, AER Espainiako Robotika Elkarteak ere parte hartuko du jardunaldian.
Bereziki ETEei zuzendutako jardunaldi horretan, bisitariek in situ ikusiko dituzte robotika kolaboratiboaren, tradizionalaren, mugikorraren edo airekoaren adibideak, eta hitzaldi bizkorrak ere antolatu dira, 10 minutukoak, kasu praktikoei buruzkoak.
Besteak beste, enpresa hauek hartuko dute parte:Iruña Tecnologías de Automatización, Grupo Ramos, Electrolumen, Eosol, Gabyl eta Largoiko.
Euskaltelen izenean, Enrique Louzao (Tech Lead IoT MasOrange) arituko da, eta ponentzia hau aurkeztuko du: "Mugikortasun konektatua: IoTen rola robotika autonomoan". Azalduko du nola bultzatzen duten IoT edo gauzen Interneteko soluzioek roboten eta ibilgailu autonomoen mugikortasuna hiri-, industria- eta logistika-inguruneetan. Eta hizpide izango ditu orobat mugikortasun seguru, efiziente eta konektatu baterako erronkak eta aukerak.
| 08:30 | Parte-hartzaileei harrera eta akreditazio-banaketa |
| 09:00 | Ongietorria Ana Ursúa · AIN elkarteko zuzendari nagusia. |
| 09:10 | Hasiera Mikel Irujo · Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria. |
| 09:20 | Pil-pilean dagoen sektorea. Robotikaren egungo egoera Álex Salvador · Espainiako Robotika Elkarteko gerentea. |
| ROBOTIKA MARTXAN DUTEN ETEAK | |
| 10:10 | Lehiakortasunaren zerbitzura Koiote Inteligencia Industrial (Grupo Ramos) |
| 10:20 | Robotikaz azaldu ez dizutena: alde onak eta txarrak David Fernández de la Pradilla · Largoikoko gerentea. |
| 10:30 | Produktibitateari aplikatutako robotika-soluzioak Gurpea |
| ATE-JOKA DAUKAGUN ROBOTIKA, I+G+B | |
| 10:40 | I+G+B eta robotika Daniel García · Ingenialma enpresaren bazkide sortzailea. |
| 10:50 | Prozesu industrial konplexuak automatizatzeko robotika kolaboratiboa AIN |
| 11:00 | I+G+Bko joerak robotikan Ibai Inziarte · Aldakin. |
| 11:10 | Atsedenaldia - Kafea |
| ROBOTIZATU? BAI, ESKERRIK ASKO | |
| 12:00 | Robotikaren integrazioa eta kontrol aurreratua Gabyl+Siemens |
| 12:10 | Robotika kolaboratiboa César Gonzalvo · Iruña Tecnologías de Automatización. |
| 12:20 | Mugikortasun konektatua: IoT edo gauzen Interneten rola robotika autonomoan Enrique Louzao · Tech Lead IoT MasOrange. |
| FABRIKA MUGITZEN DUTEN ROBOTAK | |
| 12:30 | Aireko robotika Alain Zabalegui · Helixnorth. |
| 12:40 | Roboten ezarpena ekoizpen-lerroetan Alejandro Sierra · Sayer Technologyko sales managerra. |
| 12:50 | Robotika mugikorra Diego Redín · Reybesa. |
| 13:00 | Segurtasunari aplikatutako robotika Polizia Nazionala |
| 13:10 | Etorkizuna robotikoa da Jorgina Diaz · HispaRobeko presidentea. |
| 13:30 | Bukaera eta agurra |

Noiz: 2026ko urtarrilaren 20an
Non: AIN Nafarroako Industria Elkartearen egoitzan: Iruñeko Errepidea, 1 Cordobilla (Navarra)

Parte hartu nahi duzu?
Parte hartu nahi baduzu, eman izena hemen.
