Bilbon, 2022ko irailaren 28an
Euskaltel Enpresak atalak antolatutako gosari honetan, Mitel gure bazkideak Euskaltelekin batera prestatu duen komunikazio-soluzio baten berri emango digu. Soluzio horrek etekin guztia ateratzen dio telefonia-integrazio aurreratuak dituen Microsoft Teams lankidetza-tresnan egindako inbertsioari.
Zergatik izan daiteke interesgarria niretzat parte hartzea?
Denbora aurreztu, kostuak murriztu eta Microsoft Teams-ekin duzun erabiltzaile-esperientzia hobetu nahi duzulako.
Zer abantaila ditu Mitelen komunikazio-soluzioak?
- Microsoft E5en edo Phone System-en lizentziak erosteko beharra desagerrarazten du.
- Erabiltzaile-esperientzia integratua eskaintzen du, telefoniako funtzionalitate guztietarako sarbidea baitu erabiltzaileak.
- Microsoft Teams-en erabiltzaileei jakinarazten die zenbat erabiltzaile dauden telefonia-sistemako dei batean.
- Negozioaren jarraitutasuna bermatzen du, UCC soluzio nagusiarekiko modu independentean exekutatzen den sistema bat baitu.
Hizlariak:
- Jordi Davi, Miteleko saldu aurreko ingeniaria
- Jaime Celaya, Ipar-mendebaldeko lurralde-zuzendaria Mitelen
Data: 2022ko irailaren 28an, asteazkena
Lekua: Euskaltel, Bizkaiko Teknologia Parkea, 809 eraikina, 48160 Derio
Ordutegia: 9:30 - 10:30
Egun horretako erregistroa itxi egin da.
Edozein zalantza argitzeko, [email protected] email bat bidali dezakezu.
Egun batzuk barru, grabatutako edukia ikusi ahal izango duzu Enpresak blogean.