Eraldaketa digitala dela eta, joera teknologiko ugari sortu dira enpresen digitalizazioa errazteko. Kezka handienetako bat datuen eta prozesuen segurtasun integrala zaintzea da, eta testuinguru horretan sortu da immunitate sistema digitala (ingelesez, DIS, Digital Immune System).

Zer esan nahi dugu immunitate-sistema digitala edo DIS kontzeptuarekin?

Immunitate-sistema digitala konputazioaren eta biologiaren arteko konparaziotik sortutako terminoa da. Hain zuzen, David Lipman biologoak sortu zuen, eta zera esan nahi du: enpresaren eremuan aplikatzea gizakiek mehatxuez babesteko duten modua.

Izaki bizidun bat mehatxuekin kontaktuan dago, identifikatu egiten ditu, eta neutralizatzen saiatzen da, kaltea handiagoa edo konponezina izan aurretik. Eta modu koordinatuan eta bateratuan egiten du hori.

Bestalde, gaur egungo enpresek ingurune digitaletan dihardute, eta horrek egunero interpretatu beharreko arriskuak dakartza, enpresaren edozein atali edo prozesuri eragin baitiezaiokete.

Beraz, immunitate-sistema digitala analisi-, diseinu-, erabilera-, eragiketa- edo garapen-praktiken eta -teknologien konbinazioa da, zeinaren helburua baita enpresak arrisku digital askotarikoetatik babestea. Hau da, diziplina anitzeko kontzeptua da, alor askotarikoak hartzen dituena barnean, hala nola trebakuntza eta ohiturak, birusen aurkako softwarea, suebakiak eta irtenbide aurreratuak, guztiak ere datuak eta sistemak zaintzeko pentsatuak.

Hots, politikez, estrategiez, eguneroko lanaz eta teknologiez osatutako multzoa da, segurtasuna eta fidagarritasuna bermatzeko eta datuen, transakzioen eta prozesuen eskuragarritasuna eta konfidentzialtasuna babesteko.

Immunitate-sistema digital fidagarri bat izateko kontuan hartu beharreko faktoreak

Lehenik eta behin, dauden arriskuez eta datuak eta sistemak babesteko beharraz jabetu behar duzue. Horretarako, oso garrantzitsua da langile guztien kontzientziazioa, ezagutza eta trebakuntza, edozein dela ere bakoitzaren lan-eremua.

Garrantzitsua da, halaber, zuen aplikazioen eta sistemen behagarritasuna eta gardentasuna, behar-beharrezkoak baitira arazoak lehenbailehen detektatzeko.

Gaur egun, teknologia emergenteetan oinarrituriko soluzioak aprobetxa ditzakezue, hala nola adimen artifiziala, oso baliagarriak baitira, besteak beste, arriskuak aurreikusteko eta ahultasunak aztertzeko. Prozesuak automatizatzeko aukera ere ematen dute, eta arriskua hobeto kontrolatzea dakar horrek.

Datuak gordetzeari dagokionez, gero eta gehiago erabiltzen dira hodeiko soluzioak eta eragiketak, aldaberak eta seguruak baitira.

Laburbilduz, gako nagusiak detekzioa, babesa eta erantzuna dira, eta, hala, onura nabarmenak ekarriko dituen immunitate-sistema digital eraginkor batean oinarritzea.

  • Erreakzionatzeko ahalmen azkarragoa akatsak edo alertak daudenean.
  • Arazoak azkar detektatzea eta haien larritasun-maila txikiagotzea.
  • Ohiko jarduera azkarrago berreskuratzea.
  • Erresilientzia operatiboa sustatzea.
  • Erabiltzaile-esperientzia hobea, eta, horren ondorioz, marka-irudi positiboagoa izatea.
  • Pribatutasun bermatua eta datuen segurtasun handiagoa.

Zibersegurtasuna

Gaur egun, arriskuak gero eta konplexuagoak dira, eta immunitate-sistema digital eraginkor bat izateko, ez dira nahikoa antibirusak, suebakiak, arrotzak detektatzeko sistemak eta babeskopiak. Harago joan beharra dago.

Gaur egungo testuinguruan, funtsezkoa da arazo zibernetikoen prebentzioa, monitorizazioa eta erantzun egokia enpresen biziraupena bermatzeko, eta behar-beharrezkoa da zibersegurtasun-politika garatu bat eta merkatuko soluziorik aurreratuenak izatea.

Euskaltel-n ETEentzako nahiz enpresa handientzako aukerak ditugu.

Gure ETEentzako zibersegurtasuna zerbitzuarekin, zuen enpresaren zibersegurtasun-mailaren aurretiko diagnostikoa egiten dugu, sarea eta webgunea aztertzen ditugu, eta zuen informazioa eta gailuak ingurune digitaletako mehatxuetatik babesten. Gainera, teknikari adituen laguntza izango duzue, eta bermatzen dizuegu zuen negozioko informazioa seguru egongo dela beti gure hodeian, backup-zerbitzuari esker.

Enpresa handientzat, berriz, soluzio aurreratu gailuaniztunak ditugu, berariaz diseinatuak gailu guztiak birus, spam eta gainerako mehatxutatik libre izateko; eta, horretaz gainera, suebaki birtuala, AntiDDos, MDM eta urruneko babeskopia.

Enpresentzat ditugun soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin, formulario hau betez. Eta azken albisteak ezagutu nahi badituzu, jarraitu gaitzazu LinkedInen.