Euskaltelek IKTetako joeren 2026ko astera gonbidatzen zaitu. Martxoaren 9tik 13ra egingo da, formatu birtualean.
Bost saio partizipatibo eta espreseko ziklo horretan, teknologian aitzindari diren konpainia batzuek garai berriak zedarritzen ari diren IKTetako teknologia nagusiak erakutsiko dituzte, eta enpresen eraldaketa digitaleko prozesuetatik eratorritako erronketarako soluzioak eskainiko dizkigute.
IKTetako joeren astearen aurtengo edizioak gai hauek aztertuko ditu: Cloud (hodeia), Workplace, zibersegurtasuna, Business App, adimen artifiziala eta IoT (Gauzen Internet).
EGITARAUA
Martxoak 9, astelehena
KYNDRYL
Cloud eta Digital Workplace: negozioa handitzeko eta berrikuntza bultzatzeko gakoak
- Hizlariak:
- Luis Aguilar Mateo, Digital Workplace Services-eko liderra
- Enrique Rodríguez, Cloud Leader for Iberia
Saio honetan aztertuko dugu nola ari den hodeia eredu berriak bultzatzen, zeinek guztiz aldatzen baitute enpresek beren zerbitzu digitalak sortzeko, baliatzeko eta eskaintzeko duten modua, eta ikusiko dugu nola baliatzen dituzten enpresek plataforma hurbilagoak, sendoagoak eta adimen artifizialerako prestatuak hori lortzeko.
Martxoak 10, asteartea
PALO ALTO
AA, denbora eta pertsonak: zibersegurtasunaren inguruko ikuspegi berri bat
- Hizlaria: José Suárez de la Puente, Public Sector Sales Manager - Northern Spain
Zibererasoen abiadura handiagoa da gizakiak erreakzionatzeko duen gaitasuna baino. Saio honetan, ikusiko dugu nolako eragina duen denborak eta nola bihurtu den adimen artifiziala nahitaezko aliatu zibereraso adimendun berriei aurre egiten laguntzeko.
Martxoak 11, asteazkena
AVEPOINT
Kaosetik argitasunera: saio estrategiko bat datuen aro berrirako
- Hizlaria: Miguel Sanz, Senior Account Executive
Datu-kopurua haziz doanez, saio honek erakutsiko du nola diharduen AvePoint Opus-ek datuon bizi-zikloaren eta biltegiratzearen kudeaketa-kostuak murrizteko, errendimendua hobetzeko eta biltegiratze-azpiegituraren balio-bizitza luzatzeko. Zatoz gurekin, bolo-bolo dabiltzan hitz soiletatik harago joateko eta estrategia erreal eta egingarriak aztertzeko.
Osteguna, martxoak 12
DEVOTEAM
AA agentikoa sareko eragiketetan: MasOrangek Gemini-rekin izandako arrakasta-kasua
- Hizlaria: Alejo González, Data & AI aurresalmentako ingeniaria Devoteam-en
Ikusiko dugu nola aldatu duen adimen artifizialak gorabeheren kudeaketa MasOrangen. Google Cloud-en eta Gemini-n oinarritutako sistema multiagente bat aurkeztuko dugu, gai dena milaka tiketen historikoa minutu gutxian aztertzeko, eta ikusiko dugu nola horrek aukera ematen dien talde teknikoei patroi ezkutuak detektatzeko, errotiko kausen analisia automatizatzeko eta funtzionamendu erreaktibotik konponbide proaktibo eta berehalako batera igarotzeko.
Ostirala, martxoak 13
ADMIRA
Ekosistema adimendunak: espazioak eraldatzen eta ROI biderkatzen duen teknologia
- Hizlaria: Guillermo Grau, Head of partnerships and Relations
Gaur egun, erabiltzailearen esperientzia ez dago lotua eduki bisualarekin soilik; horretaz gainera, aintzat hartzekoak dira orobat testuingurua, interakzioa eta egokitzeko gaitasuna. Ikusi nola Digital Signage-ren eta Gauzen Interneten (IoT) arteko konbergentziak (hodeiko plataforma batetik kudeatua) esperientzia digital gogoangarri eta neurgarri bihurtzen dituen espazio fisikoak.

Noiz: 2026ko martxoaren 9tik 13ra
Ordutegia: 09:30 - 10:00
Formatua: online

Parte hartu nahi duzu?
Parte hartu nahi baduzu, eman izena hemen.
