Cyberfront 2025 finkaturik dago jada Europan zibersegurtasun aurreratuaren eta adimen artifizialaren alorreko erreferentziazko ekitaldi gisa. Azaroaren 17an eta 18an egin zen Donostiako Kursaalean, eta startupak, enpresa industrialak, zentro teknologikoak, erakunde publikoak eta inbertitzaileak elkartu ziren topaketa estrategiko horretan, Europa digital, subirano eta erresiliente bat bultzatzeko. Euskaltelek parte hartu du aurtengo edizioan.

Zer da Cyberfront 2025?

Euskadin sorturiko CYBEREUSedo Cybersecurity Interdisciplinary Innovation Hubak bultzatua da Cyberfront, eta haren helburua da talentua, inbertsioa eta teknologia konektatzea trakzio-proiektuak aktibatzeko eta Euskadi Europako erreferentzia bilakatzeko diziplinarteko zibersegurtasunaren alorrean.

Adimen artifiziala eta zibersegurtasuna: erronkak eta aukerak

cyberfront adrian bertol

Gure lankide eta MasOrangen Teknologiako eta AA Estrategiako arduradun Adrián Bertol moderatzaile aritu da “Erabilera bikoitzeko teknologiak eta konfiantza” izeneko mahai-inguruan. Hizpide izan dute, besteak beste, zer-nola prestatu daitezkeen enpresak adimen artifizialak ekar ditzakeen arriskuei heltzeko, zer harreman duten arrisku horiek zibersegurtasunarekin eta nolako inplikazioak dituzten subironotasunean eta geoestrategian.

Identitatea, erabakigarria segurtasuna babesteko

Adimen artifizial sortzaileak automatizazioa bizkortzen du, baina arriskuak ere areagotzen ditu, hala nola deepfakeak, datuak filtratzea eta algoritmoak manipulatzea. Elena García Microsofteko Bezeroen Segurtasunerako arduradun eta Segurtasunerako aholkulari buruaren hitzetan, funtsezkoa da identitatea babestea, eta adimen artifizialak erdigunean jarri behar ditu zibersegurtasuna eta datua.

Iturri irekiko ereduen arriskua

Eredu irekien bidez, posible da deepfake detektaezinak sor ditzaketen sistema hiperrealistak entrenatzea. Gerard Salvador Googleko Zibersegurtasuneko ingeniariak ohartarazi duenez, beharrezkoa da heldutasun teknologikoa ebaluatzea eta kontrolak aplikatzea prompt, API eta sarbideetan.

Konputazio kuantikoa eta subiranotasun teknologikoa

Konputazio kuantikoak asko azeleratuko du adimen artifiziala, baina enpresek prest egon behar dute: zifratze postkuantikoa eta hornitzaile anitzeko estrategiak izan behar dituzte, erraldoi globalekiko mendekotasuna murrizteko. Hala adierazi du Yago González Plexuseko Berrikuntzako zuzendariak.

Indibidualismoaren ordez, lankidetza

CounterCraften fundatzaile eta zuzendari nagusi David Barrosok adierazi duenez, lankidetzan oinarritutako ekosistema bat eraikitzea da gakoa, etika, zibersegurtasuna eta lehiakortasuna integratuko dituena. Europak erregulazio gutxiago eta inbertsio gehiago behar ditu aldaketa hori gidatzeko.

cyberfront ponentes

Europako enpresentzako gakoak

  • Adimen artifizialaren arriskuak ebaluatzea: ereduak, promptak, sarbideak.

  • Subiranotasun teknologikoan inbertitzea: tokiko prozesamendua eta datuak.

  • Etengabeko prestakuntza: adimen artifizialerako eta zibersegurtasunerako prestatutako langileak.

  • Lankidetza estrategikoa: aliantzak tokiko bazkideekin.

Cyberfront 2025ek baieztatu du adimen artifiziala, zibersegurtasuna eta etika integratzea dela enpresen etorkizuna, Europan lehiakortasuna eta erresilientzia bermatzeko.

Ikuspegi hori zure enpresara eraman nahi baduzu, ezagutu enpresentzat ditugun soluzio teknologikoak eta jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin, formulario hau betez. Eta azken albisteen jakinaren gainean egoteko, jarraitu iezaguzu LinkedInen.