Noiz hasiko da ikasturtea Nafarroan? Noiz hasiko eta noiz bukatuko dituzte eskolak ikasleek? Zer oporraldi eta zer jaiegun izango dira? Ikasturtea antolatzen lagunduko dizugu Nafarroako 2024-2025 ikasturteko Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, DBHko, Batxilergoko eta LHko egutegiarekin.

Nafarroako 2024-2025 ikasturteko eskola-egutegia, hezkuntza-zikloen arabera

Nafarroako Foru Erkidegoko Hezkuntza Departamentuak argitaratu ditu jada Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, DBHko, Batxilergoko eta LHko ikastetxeetan 2024-2025 ikasturteko eskola-egutegia prestatzeko jarraibideak.

Gida horietan, 2024-2025 ikasturtearen hasiera- eta bukaera-datak, oporraldiak eta jaiegunak ezartzen ditu Hezkuntza Departamentuak.

Taula hauetan laburbildu dizugu informazio guztia.

Calendario escolar Navarra 2024 2025

2024-2025 ikasturtea Nafarroan: eskolen hasiera- eta amaiera-egunak

2024-2025 ikasturtea 2024ko irailaren 1ean hasiko da Nafarroan, eta 2025eko ekainaren 30ean bukatuko. Hala ere, eskolak ez dira hasiko irailaren 1ean, egun batzuk geroago baizik. Hezkuntza Departamentuak ezarri du eskolak 2024ko irailaren 5etik 9ra bitartean hasiko direla, eta amaitu, berriz, 2024ko ekainaren 18tik 20ra bitartean.

Nafarroan 2024-2025 ikasturtean hezkuntza-ziklo bakoitzak izango duen egutegiaren berri emango dizugu orain:

Hezkuntza-zikloaEskolen hasiera 2024anEskolen amaiera 2025ean
Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza eta Hezkuntza BereziaIrailaren 5etik 9ra bitarteanEkainaren 18tik 20ra bitartean
DBH eta BatxilergoaIrailak 5Ekainak 18
LH, Arte Plastikoak eta DiseinuaIrailaren 5etik 11ra bitarteanEkainak 18
Hizkuntza-eskolakIrailaren 18tik aurreraMaiatzaren 19a baino lehen

Nafarroako 2024-2025 ikasturteko eskola-egutegiko oporraldiak

Hezkuntza Departamentuak hiru oporraldi ezartzen ditu Nafarroako 2024-2025 ikasturteko eskola-egutegian hezkuntza-ziklo guztietarako. Hauek dira:

2024-2025 ikasturteko oporrakHasiera-dataBukaera-data
Gabonak2024ko abenduak 212025eko urtarrilak 7
Aste Santua2025eko apirilak 172025eko apirilak 27
Uda2024-2025 ikasturtearen amaiera2025-2026 ikasturtearen hasiera

Nafarroako 2024-2025 ikasturteko jaiegunak

Zein dira Nafarroako 2024-2025 ikasturteko jaiegunak? Nafarroako egutegi orokorreko jaiegunak eta hezkuntza-ziklo bakoitzeko tokiko zaindariaren eguna. Guztiak zerrendatuko ditugu, ihesalditxo bat antolatzeko aukera izan dezazun:

2024-2025 ikasturteko jaiegunakJaiegunak
Domu Santu2024ko azaroaren 1a, ostirala
Nafarroaren eguna2024ko abenduaren 3a, asteartea
Konstituzioaren eguna2024ko abenduaren 6a, ostirala
Eguberri eguna2024ko abenduaren 25a, asteazkena
Urteberri eguna2025eko urtarrilaren 1a, asteazkena
Errege eguna2025eko urtarrilaren 6a, astelehena
Ostegun Santua2025eko apirilaren 17a, osteguna
Ostiral Santua2025eko apirilaren 18a, ostirala
Pazko bigarrena2025eko apirilaren 21a, astelehena
Langileen eguna2025eko maiatzaren 1a, osteguna


2024-2025 ikasturteko zaindari-egunakJaiegunak
Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH2024ko azaroaren 27a, asteazkena
Batxilergoa2025eko urtarrilaren 28a, asteartea

Tokiko jaiegunak Nafarroako 2024-2025 ikasturteko eskola-egutegian

Jaiegun horiei eta eskola-egun ez direnei Nafarroako tokiko jaiegunak ere gehitu behar zaizkie. Oraindik ez dituzte argitara eman 2024-2025 ikasturteko eskola-egutegi barruan suertatzen diren tokiko jaiegun nagusiak, hiri nagusietakoak.XXX Jakin bezain laster jasoko ditugu data horiek hemen.

Nafarroako 2024-2025 ikasturteko eskola-egutegi honekin, erraz antolatuko dituzu ikasturtea, eskolen hasiera eta oporrak.