Uber edo Cabify erabiliz mugitzen gara, eta, hotela aukeratzean, Booking-eko iritziak irakurtzen ditugu. Ia konturatu ere egin gabe, negozio-eredu berriak gure egunerokoan sartuak ditugu.

Joera berriak agertzearekin batera, kontsumitzaileen ohiturak aldatzen ari dira. Gaur egungo eta etorkizun hurbileko merkatuaren ezaugarriak globalizazioa, teknologia berrien garapena eta prozesu eta zerbitzuen digitalizazio gero eta handiagoa dira.

Ingurune aldakor horretan, joera berriak agertzeak kontsumitzaileen ohiturak aldatzen ditu. OTT zerbitzuak aldaketa eraldatzaileak bultzatzen ari dira sektore askotan. Euskaltelekook dihardugun sektorean, telekomunikazioenean, eraldaketaren ezaugarri nagusia hainbat zerbitzu bateratzea da.

Adimen Artifiziala eta 5Ga dira, nabarmen, merkatu horretako teknologiarik erabakigarrienak. Hementxe ditugu, eskueran, eta aukera emango digute orain arte ezagutu dugunetik harago joateko.

Oso lehia handiko inguruneetan lehiatzeko trebetasuna bere DNAn du Euskaltel Taldeak

Euskaltel Taldean –Euskaltel, R eta Telecablek osatua–, jada ekin diogu eraldaketa-bideari, eta gure ibilbide-orria dugu, zeinaren xedea baita balioa sortzea erronka eta aukera garrantzitsuei aurre egiten dien sektore batean. Hasteko, egungo negozioa sendotu nahi dugu, eta estatu mailan zabaltzeko aukera aprobetxatu. Une honetan, merkatuaren %15 hartzen dugu, eta gure xedea da gainerako %85 horretara iristea, kalitate/prezio eskaintzarik onenarekin, hazkunde errentagarri baten pean hedatuz.

Ikusten ari gara gure lanaren lehen emaitzak, hala nola ETEen eredu komertziala sinplifikatu eta bateratzea edo zibersegurtasunaren edo hodeiaren arloko soluzio eta zerbitzuak garatzea. Hain zuzen, hodeiak bereziki desberdin egiten gaitu: operadore nazional bakarra gara gure bezeroen kokalekuetatik hurbil datacenterrak dituena.

Gaur egun, Euskaltel Taldea liderra da Espainiako iparraldean, gure 3 markekin: Galizian R, Asturiasen Telecable eta Euskadin Euskaltel. Lurralde horietako errotzea ez da bakarrik identitate-kontu bat, baizik eta balio bat da berez, Madrildik deslokalizatutako operadore global bakarra baikara. Hori bereizgarri bat da, harrotzen gaituena eta, gainera, baldintzarik onenetan lehiatzeko gaitasuna ematen diguna, edozein tokitara goazela ere inguru oso lehiakorrean jardunak garelako jada.

Hogei urte baino gehiago daramagu gure bezeroei laguntzen teknologia baliatzeko beren negozioaren motor gisa, eta harro gaude egunero lagundu dugulako eta laguntzen dugulako teknologia-aholkulari gisa eta teknologiaren zabalkundean.

Gure zerbitzuak erabiltzen dituztenean bezeroek duten esperientzia hobetu nahi dugu. Badirudi neurri batean behintzat lortu dugula; izan ere, estatistikek erakusten dute Euskaltel Taldea dela enpresek ondoen baloratzen dutena zerbitzu teknikoan eta bezeroaren arretan.

Euskaltel, merkatu globalei buruzko jardunaldi teknologiko batean

Euskaltelek, abenduaren 4an, Donostian egin zen "Ingurune global batean lehiatzeko gakoak" gosari teknologikoan parte hartu zuen. ADEGIk eta Kutxabankek antolatutako jardunaldi horretan, José Miguel García Euskaltel Taldeko kontseilari delegatuak azaldu zuen enpresek zer erronka dituzten ingurune oso lehiakor batean, teknologia berriak direla ardatz. Lehiatu ahal izateko, enpresek malguak izan behar dute, eredu operatibo eraginkorra izan, teknologia berritzailea, eta, jakina, antolaketarako talentua; horretarako, Euskaltelen, “goi-mailako pertsona-talde bat dugu, gure enpresetatik oso gertu dagoena”.

Mehatxua ala aukera? Euskaltel Taldean bigarrenaren alde egiten dugu, jakina. Eraldaketa digitalaren azken helburua ustezko mehatxuak aukera erraldoi bihurtzea da.

Eta hori errealitate bat da, eta lan egiten dugun kasu arrakastatsu batzuetan islatzen da; hor ditugu, adibidez, Norbolsa, bere azpiegitura informatikoen azpikontratazioarekin; edo Jealsa, negozioen jarraitutasunari dagokionez (DRaaS), taldeko datacenterren arteko hodeiko irtenbide batekin.

Zuekin kontatzen dugu, zuen enpresaren tamaina edo sektorea edozein dela ere, aldaketa erabakigarri horretan lagundu diezaguzuen, eta laguntza eskaintzen dizuegu zuen digitalizazio-prozesuetarako eta negozioetan ahalmen guztia garatzeko.

Denok gara aliatuak aurrean dugun aukeraz betetako aro berri honetan. Eraldaketa hasi da. Geldirik egotea –eta, batez ere, bakarrik– ez da aukera bat.

Jarri harremanetan gure taldearekin, etaelkarrekin lan egingo dugu zure enpresarentzako irtenbiderik egokienabilatzeko.