Bazenekien badirela behar duzun teknologia martxan jartzeko inbertsioetarako dirulaguntzak? Euskaltelen, zure beharrak identifikatzen lagundu nahi dizugu, eta zure enpresara hobekien egokitzen den dirulaguntza bilatzen ere bai. Hain zuzen, Teknologia Arloko Laguntzak Aprobetxatzeko Programa berriarekin egiten dugu hori.

Europako Batasunak lehentasunezko helburutzat jotzen du enpresen digitalizazioa epe ertainera lehiatu ahal izateko, eta, horretarako, laguntza-lerro ugari sortu dira, digitalizazioa beharrezkoa duten enpresetan aurrera egin dadin. Horiek identifikatzeko eta kudeatzeko behar den denboraz jabetuta, doako zerbitzu bat sortu du Euskaltel Taldeak, gure bezeroek berrikuntza- eta digitalizazio-proiektuetan aurrera egin dezaten, eta sortzen ari den aro digital berrian murgildu daitezen.

Dirulaguntzak eta laguntzak bilatzen, kudeatzen eta izapideak egiten laguntzeko zerbitzu bat aurkezten dizugu. Haren bidez, zure eskaerak entzun eta zure proiektua aztertu nahi dugu, eta probintzia, autonomia-erkidego nahiz estatu mailan izan ditzakezun laguntza eta pizgarri ekonomikoei etekina ateratzen lagundu.

Finantziazio-aukera asko daude dagoeneko, eta beste asko merkaturatzen ari dira, baina une batez geratu beharra dago horiek aztertzeko, erakunde bakoitzean nola egokitzen diren ikusteko eta lan-plan espezifiko bat proposatzeko. Euskaltelen, betiere zure enpresarekin lankidetzan, bost fase nagusitan banatzen dugu lana:

- Dirulaguntzak aztertu eta bilatzea. Lehenik eta behin, zure kasua aztertu behar da, eta proiektuaren izaerara eta zure enpresaren beharretara hobekien egokitzen diren dirulaguntzak aukeratu.

-Estrategia definitzea, helburua batekin: eskura dauden laguntzak ahalik eta gehiena aprobetxatzea.

- Dokumentazioa prestatzea, eskabidea aurkezteko behar diren agiri guztiak idatzita, proiektuaren memoria teknikoa eta memoria ekonomikoa barne direla.

- Eskaera egitea, zure zalantzak argituz eta, prozesuan gertatzen diren gorabeherak konponduta, eskaera izapidetzen lagunduz.

- Diru-laguntza justifikatzea: gastuak justifikatzeko behar den dokumentazio guztiaren inbentarioa eta beharrezkoak diren memoriak egitea.

Euskadin, martxan jarri da Araba Innova programa. Programa horren helburua da Araban berrikuntza eta digitalizazioa sustatzea, eta, horretarako, lehia-araubideko dirulaguntzak ematea Arabako ekoizpen-sarearen modernizazio ekonomikoa eta lehiakortasuna hobetzen laguntzeko jarduerak egiten dituzten erakundeei. Zehazki, fabrikazio aurreratuko teknologiak – 4.0 Industria txertatzeko ekintza berritzaileak, teknologia digitalen erabilera sustatzekoak, produktuak, prozesuak eta merkatuak dibertsifikatzekoak eta enpresa-antolamendua hobetzekoak sustatuko dira dirulaguntza horien bidez.

Euskaltelek, prozesu osoan lagunduko dizu, hasi proiektuaren planteamendutik eta dirulaguntza lortu eta justifikatu arte. Enpresen eraldaketa digitaleko prozesuetan aktiboki parte hartu nahi dugu, eta, horretarako, zuen eskura jarri nahi dugu teknologia-arloan dugun ezagutza eta esperientzia guztia, bai eta adimen artifizialeko soluzioetan , Big datan eta gauzen Interneten duguna ere. Hain zuzen ere, gero eta enpresa gehiagok eskatzen dituzte zerbitzu horiek, edozein neurritako enpresak direla ere. Zure enpresaren komunikazioak eta datuak modu eraginkorrean kudeatzeko negozio-soluzioak eta zerbitzu aurreratuak ditugu, eta ETE-en beharretara egokitutako teknologia onena.

ETE bat bazara, sartu hemendik Laguntza Teknologikoak Aprobetxatzeko Programara.

Enpresa handia bazara, sartu hemendik Laguntza Teknologikoak Aprobetxatzeko Programara.

Gehiago jakin nahi baduzu enpresentzat ditugun soluzio teknologikoei eta gure Laguntza Zerbitzuari buruz, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan Enpresen Merkataritza Arloko taldearekin.