Bezeroak dira zuen altxor preziatuena, eta ahalegin ugari egiten duzue bezeroak bilatzeko, haien beharrei erantzuteko eta, ahal den neurrian, fidelizatzeko. Horrenbestez, bezeroarekiko harremanaren kudeaketa funtsezko alderdi bat da enpresa guztietan, haien tamaina, sektorea eta kokapena edozein direla ere.

Nola kudeatu modu eraginkorrean bezeroekiko harremana?

CRM edo costumer relationship management sistemak aukera bilatuenak izatera iritsi dira, bereziki gaur egungo ingurune eta merkatu digitaletan, aukera ematen baitute kanpainak eta bezeroarekiko harremanaren kudeaketa integrala haiek gogobetetzera bideratutako negozio-estrategia baten bidez automatizatzeko.

Sistema horien balio nagusietako bat da bezeroei —errealak eta potentzialak— eta haien erosketei buruzko informazio zehatza, bateratua eta eguneratua ematen dutela. Zenbat eta ezagutza handiagoa, orduan eta erlazio pertsonalizatuagoa eta zuzenagoa ezartzen da, eta saltzeko eta fidelizatzeko aukera handiagoak dakartza horrek.

Datu horiek izanda, halaber, salmentak pertsonalizatu eta marketin-kanpaina automatikoak egin ditzakezue, bezero potentzialetan oinarrituta salmenta-prozesuak planifikatzeko. Zure komunikazioak bideratzeko modu berri bat (e-mailinga): helburu-publikoaren arabera planifikatuta eta segmentatuta, eta automatizatuta. CRMko software-plataforma eraginkor bat izateak aukera ematen du mezu elektronikoak programatzeko, erantzun automatikoak ezartzeko eta gogorarazpen-mezuak bidaltzeko, eta, horri esker, ez duzue denborarik eman beharko lan errepikakorretan.

Horrez gainera, zuen kanpainen aurrerapenaren eta emaitzen segimendua egiteko aukera ere ematen dizue, zeinek funtzionatzen duen eta zeinek ez ikusteko, eta datu zehatzak eskuratu ditzakezue, esate baterako, bezero potentzial bakoitzaren edo eremu bakoitzaren kostua zenbatekoa den jakiteko. Hau da, inbertsioa hobeto kontrolatzen da eta kostuak gutxiagotu. Hala, emaitza onenak ematen dituzten ekintzetan zentratu ahal izango duzue estrategia komertziala. Izan ere, inbertsioaren gaineko itzulkin (ROI) handi bat sortzea eta salmenta-iragarpen zuzenak lortzea dira CRMek enpresetan dituzten onura kontrastatuenetariko batzuk.

Eta, nola ez, leaden kudeaketa hobetzen du: zuen enpresako produktu edo zerbitzuetan interesa erakutsi duten erosle potentzialak dira, eta funtsezkoa da halako erosleak sortzea negozio-aukera berriak zabaltzeko.

Bezeroekiko interakzioei buruzko informazio esanguratsu guztia erregistratu egiten da, eta aukera dago kudeaketen historia erraz eta modu kolaboratiboan atzitzeko eta kontsultatzeko. Gainera, segurtasun osoz gordetzen da, eta behar duzuen guztietan eta edozein gailutatik atzitu daiteke. Telelanaren goraldiarekin eta bulegoak toki fisiko estatiko bat izateari utzi dionez, lantaldeko kide guztiek gailu anitzeko berehalako sarbidea izatea funtsezkoa da, eta produktibitatea hobetzen du.

Sistema bereziki seguruak dira; informazio kritikoa hodeian gordetzen da. Gastu handirik egin gabe datuak gordetzeko, kudeatzeko eta atzitzeko modu berri bat dira hodeiko soluzioak.

Informazioa atzitzeko sistema garden eta partekatu baten bidez irudi eta identitate korporatiboa ere ematen dute CRM sistemek. Kasu askotan, zuen enpresan funtzionamenduan dituzuen bestelako sistemekin integratzen dira gainera.

Negozioaren merkaturatze-prozesuak parametrizatzeak eta konfiguratzeak ikuspegi berri bat ematen die zuen ekintza eta zeregin komertzialei, eta, horren ondorioz, sistema horiek lagungarriak izango dira zuen negozioaren planifikazioa eta segimendua gauzatzeko eta optimizatzeko.

Zuen behar espezifikoetara doitzen diren sistema eskalagarriak hautatzea da praktikoena. Euskaltel aholkulari teknologiko integral gisa laguntzeko prest daukazu. Gainera, Kit Digitala programako laguntzak ere badaude orain.

Gehiago jakin nahi baduzu enpresetarako ditugun soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure aldizkarira, edo jarri harremanetan enpresetarako gure sail komertzialarekin.